{"id":262,"date":"2015-12-09T09:42:20","date_gmt":"2015-12-09T08:42:20","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=262"},"modified":"2015-12-09T09:42:20","modified_gmt":"2015-12-09T08:42:20","slug":"komunean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/12\/09\/komunean\/","title":{"rendered":"KOMUNEAN"},"content":{"rendered":"<p>Herenegun izan zen; astelehena. Giro argi ederreko haize epeletan Durangora nindoan azoka zahar beti berrira (50. DA!), \u00abLiburu baten bila gabiltza txoratzen\u2026!\u00bb kantari, itzulpenetan baino itzul-pozetan pentsatuz gehiago; jende gehiegi izatea oztopo izaten den arren, herri txikia garenez, elkar elikatu behar omen dugula eta\u2026<\/p>\n<p>Zarautzko ordainlekura orduko, hesteak estu sentitu eta larri ailegatu nintzen prakak askatzera Itziarreko atseden-tokira. Hango auto pila, kamioi ilara, jende emana\u2026 Gasolindegiko komuna berehala harrapatu nuen; baita ate nagusia agudo zabaldu ere. Gizasemeona alde batera\u2026 Sartu, eta aurrez aurre bi komun: bi ate azpi-ireki\u2026 Batean, oinetako muturrak ikusi bainizkion, baten bat bazen bere egitekoetan. Bestean, aldamenekoan, sartu nintzen hortaz, presaka\u2026 Hartan, ondoko komunekoak:<\/p>\n<p>\u2014Zer moduz? Ondo, ala\u2026?<\/p>\n<p>Ez naiz ni ezezagunekin berriketan hasi zale, ez si eta ez no; are gutxiago, komunetik komunera. Baina abenduko lehen egunak halakoxeak izaki, aleunka jende Durangoko azokara eta, zergatik ez?, \u00abErantzun egingo zioat ba\u00bb nire baitan eginda:<\/p>\n<p>\u2014Baaa\u2026, ni, ondo \u2013bueltatu nion-. Eskerrik asko.<\/p>\n<p>\u2014Zer zabiltza? Nondik nora? \u2013berak.<\/p>\n<p>\u00abZer arraio dik honek!?\u00bb, nire baitan berriz ere. \u00abHau ez zagok burutik sano\u00bb. Tontakeria iruditu zitzaidan harekin hizketan hastea, baina erantzun egin nion:<\/p>\n<p>\u2014Baaa\u2026, seguru asko, zeu bezala Durango aldera, akaso.<\/p>\n<p>\u2014Jakin al liteke zertara?<\/p>\n<p>Gaitzitzen hasia nintzen, eragaitz sentitzen; eta haserre antzean erantzun nion:<\/p>\n<p>\u2014Zertara? Liburua ez bada, diskoa; eta diskoa ez bada, pintxoa\u2026 Zerbait, behintzat, ikustera, ukitzera, usaintzera, erostera\u2026<\/p>\n<p>\u2014Bai, bai. Aupa, aupa! \u2013berak-. Izango duzu, noski, negozio horretan guztian parterik eta irabazirik, ala? Ez zaude zu, ez, bizkorkilo makala!<\/p>\n<p>\u2014Baaa\u2026, bai. Eder suman noa. Irabazi handiak espero ditut aurten \u2013erantzun nion ironiaz-. Badirudi, aurtengo hau ikusita, salbatuta gaudela.<\/p>\n<p>\u2014Aizu, aizu\u2026! \u2013besteak-. Begira: geroxeago hots egingo dizut berriz. Nire telefono honi bateria agortzen ari zaio, bai?, eta eten beharra dago derrigor\u2026 Gainera, hemen aldamenean badaukat txilibitu txaldan bat, nik zuri galdetzen dizudan guzti-guztiari aldiro-aldiro zerbait ere erantzuten ari dena. Halakorik sekula\u2026! Gero arte.<\/p>\n<p>\u2014!!!??? \u2013ni neu, jakina, aho zabalik.<\/p>\n<p>Libratuta, baina. Eta nire baitan, orduan, halaxe egin nuen hirugarren aldiz: \u00abDonostian Donosti; gorostian gorosti; eta komunera\u2026 kakagitera!\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-12-09<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Herenegun izan zen; astelehena. Giro argi ederreko haize epeletan Durangora nindoan azoka zahar beti berrira (50. DA!), \u00abLiburu baten bila gabiltza txoratzen\u2026!\u00bb kantari, itzulpenetan baino itzul-pozetan pentsatuz gehiago; jende gehiegi izatea oztopo izaten den arren, herri txikia garenez, elkar elikatu behar omen dugula eta\u2026 Zarautzko ordainlekura orduko, hesteak estu sentitu eta larri ailegatu nintzen prakak [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/262"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=262"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/262\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=262"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=262"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=262"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}