{"id":264,"date":"2015-12-23T08:45:28","date_gmt":"2015-12-23T07:45:28","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=264"},"modified":"2015-12-23T08:45:28","modified_gmt":"2015-12-23T07:45:28","slug":"judua-etxe-bila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2015\/12\/23\/judua-etxe-bila\/","title":{"rendered":"JUDUA ETXE BILA"},"content":{"rendered":"<p>Hala nola dagoen Pirinioetan Hiru Erregeen Mahaia mendia, dago Moncaioren azpi-ondoan Agreda, Sorian, Hiru Kulturen Hiria. Hiru kulturena edo (kristau-judu-morisko) hiru erlijioena. Eta jakina da erlijioa omen dela federik itsuena. Itsuena: hitza bera mintzo da aski ozen, noski. Egia osoaren jabe dena, beti zital; zaila, hortaz, elkarri tokia ematen\u2026 Atzo bertan (mairu-moroak lo edo mezkitan zirela), hara zer gertatu omen zen Agredan. Nafar erriberako lagun batek aitortu berri dit hala niri.<\/p>\n<p>Etxejabe katoliko itsu batek etxebizitza alokatu nahi lehenbailehen, eta iragarki-afixa ezarri omen zuen horman, bere telefono eta guzti. Istanteko, etxeko atarian omen zeukan gizaseme hala-moduz jantzi bat eta, kastillano xaxtarrean: \u00abZuk errentan utzi nahi etxea \u2013esan omen zion-; nik errentan hartuko\u00bb. Errentatzaileak antzeman, ordea, giza-figura hura kristaua ez zena, judua baizik, eta goganbeharrez: (Hemendik aurrera kristaua eta judua dituzu txandaka hizketan; narratzailea lotara doa, mairuen ondora).<\/p>\n<p>\u2014Ez\u2026 Ez, jauna. Teila batzuk hautsiak ikusi ditut eta, euria hasienean, dena barruan blai. Teilatua ondo konpondu arte, ez diot etxea errentan inori utziko\u2026<\/p>\n<p>\u2014Ez inporta, gizona. Nik anai bat, teilatu konpontzen oso ona. Berak di-da agudo konponduko. Nik interesa handia: etxe bat nahi\u2026<\/p>\n<p>\u2014Ez, ez. Begira: ikusten dituzu umeak hor jolasean? Izugarri molestatzen dute bazkalondoko lo-kuluxka garaian; baita goizetan ere. Etxea horrela errentan eman? Ez.<\/p>\n<p>\u2014Ez inporta, gizona. Nik beste anai bat, jostailu egile. Nik jostailuak partitu umeei eta denak adiskide! Nik interesa handia: etxea nahi\u2026<\/p>\n<p>\u2014Begira, aizu\u2026 Gauzak argi eta garbi, horra. Zu hor eta ni hemen. Nik ez diot inola santisima ere nire etxe hau judu bati alokatu nahi. Eta kito.<\/p>\n<p>\u2014Judua ni!? Ez, ez. Ni katoliko naiz eta!<\/p>\n<p>\u2014Zu kristau katolikoa? Tira, tira\u2026 Ea, ba, esaidazu: zenbat Jainko dira?<\/p>\n<p>\u2014Jainkoa, bakarra. Hirutan, hori bai: Aita, Semea eta Espiritu Santua.<\/p>\n<p>\u2014Zein izen du Jaungoiko Aitaren Semeak, gu salbatzera mundura etorriak?<\/p>\n<p>\u2014Jesukristo.<\/p>\n<p>\u2014Eta non jaio zen Jesukristo?<\/p>\n<p>\u2014Jesukristo Belenen jaio.<\/p>\n<p>\u2014Jaun Goikoaren seme izaki, palazio eder batean jaioko zen, ala\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Ez. Gaixoa estalpe ukuilu modukoan jaio. Behia ondoan, astoa ondoan\u2026<\/p>\n<p>\u2014Eta zer dela-eta jaio zen, ba, estalpe miserable negargarri batean, e\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Zergatik? Kristau putakumeek nahi ez zutelako etxea alkilatu juduei.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-12-23<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hala nola dagoen Pirinioetan Hiru Erregeen Mahaia mendia, dago Moncaioren azpi-ondoan Agreda, Sorian, Hiru Kulturen Hiria. Hiru kulturena edo (kristau-judu-morisko) hiru erlijioena. Eta jakina da erlijioa omen dela federik itsuena. Itsuena: hitza bera mintzo da aski ozen, noski. Egia osoaren jabe dena, beti zital; zaila, hortaz, elkarri tokia ematen\u2026 Atzo bertan (mairu-moroak lo edo mezkitan [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/264"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=264"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/264\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=264"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=264"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=264"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}