{"id":272,"date":"2016-01-20T10:00:51","date_gmt":"2016-01-20T09:00:51","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=272"},"modified":"2016-01-20T10:00:51","modified_gmt":"2016-01-20T09:00:51","slug":"gu-beti-pozez-beti-alai","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/01\/20\/gu-beti-pozez-beti-alai\/","title":{"rendered":"GU BETI POZEZ, BETI ALAI"},"content":{"rendered":"<p>Atzo bezpera eta gaur San Sebastian eguna, hala bata nola bestea noiz edo noiz \u00a0denok ere ospatu izan duguna, irri eta pirri, xurrut eta purrut\u2026 Kontatzera nator kasu pare bat, Hondarribiko senar-emazte ezagunena, Juana Bixentarena eta Joxemarirena. Biak hondarribiarrak, sinesteak lanak baditu ere, kasualitatez. Kasu biak hilaren hemeretziko danborrada ondoren gertatuak dira; barregarriak bi-biak, bene-benetan.<\/p>\n<p>Orain dela hogei bat urte, lau senarrak soziedadera zihoazela bapo afaltzera-eta, lau emazte andere\u00f1o zapuztuek bilera egin zuten: hilaren hemeretzia izaki, ea herritik joango ote ziren, bada, Donostiako danborradara\u2026 \u00abBagera! Gu ere bai! Penak txokora, festara, dantzara\u2026!\u00bb, kantatu zuen batek. \u00abGaur da eguna; ez dugu etziko!\u00bb, aldarrikatu zuen bigarrenak. \u00abIzotza bada, euria bada, goazemizia!\u00bb, balentriaz, hirugarrenak. Eta, zer egingo, hura egingo: autoan Donostiara joan ziren ihesi laurak.<\/p>\n<p>Berealdiko festa eginda, goizeko ordu txikietan hartu du autoa arestian aipatu Juana Bixenta artean gazteak. Sartu dira laurak kantari, hasi da motorra ibiltari\u2026 Haizea hotz, euria lodi, gaua beltz\u2026 Derrepente, autoak kapot gainetik trak-trak-trak! hots itsusia\u2026 Hura ez zela parte onekoa, inondik ere, eta kezka eta larria piztu da lau andere\u00f1oengan. Euritan autopistan aurrera, eta trak-trak-trak\u2026! Irungo ordainlekura bizpahiru kilometro falta zirenean, berdin: trak-trak-trak\u2026! \u00abEz dinagu gauza onik: edo motorra erre dun, edo junta-kulata izorratu dinat, edo\u2026 Nik, badaezpada\u2026\u00bb. Telefonorik ez. Autoa bazterrean utzi, laurak jaitsi, oinez tipi-tapa abiatu kilometrotan blai, ordainlekuko argitan autogidari konfiantzazko bat aukeratu eta goizeko bostetan etxera, hotzak akabatzen, mela-mela eginda, dar-dar. Errukienak zeuden gaixoak\u2026! Biharamunean, grua eta guzti, tekniko bat bidali zuten autoa zegoen puntura azter zezan, garajera ekar zezan motorra konpontzera\u2026 Parabrisa omen zeukala pittin bat trabatuta, besterik deus ere ez; autoa gainerantzekoan primeran omen zegoela! Pentsa Juana Bixentak entzun behar izango zituenak, arraio tximista! Txolin arraioa, politena!<\/p>\n<p>Orain dela dozenerdi bat urte, senarraren txanda. Donostiar adiskide batzuek soziedadera afaltzera gonbidatu eta joan da danborradara. Joxemari zar eta gazte, kalerik kale, danborra joaz, umore ona zabaltzen or dijoaz\u2026 Irri eta pirri, xurrut eta purrut, ordu txikiak ustekabean handitu eta goiz-urratzean lo-usainean abiatu da giza-joa autoa hartuta bueltan etxera, mozkor xamarrik. Irungo ordainlekuan bertan, ertzainak. Gelditzeko; ea nora zihoan\u2026 Joxemarik, begiak tarro baina bularra harro:<\/p>\n<p>\u2014Hitzaldi batera noa \u2013esan zien serio-serio-. Hitzaldi hori alkoholaren gehiegikeriaz izango da, zurrutak denborarekin gorputzean eragiten dituen ondorio hilgarriez; seme-alabei sortzen dizkien kalteez, familiarekiko atarramentu guztiz gaiztoez; etxeko ekonomiari zurruteroak beti ere ekarri izan ohi dion galeraz; etxeko gizonak eduki beharreko arduraz eta erantzukizunez; auzo-jendearen zer esangoaz\u2026<\/p>\n<p>Ertzainak, sinestu ezinda:<\/p>\n<p>\u2014Benetan? Serio ari zara!? Eta nork eman behar du hitzaldia goizeko orduotan?<\/p>\n<p>\u2014Nork\u2026!? Juana Bixentak, etxera sartzen naizen bezain pronto! Hara bestea\u2026<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-01-20<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo bezpera eta gaur San Sebastian eguna, hala bata nola bestea noiz edo noiz \u00a0denok ere ospatu izan duguna, irri eta pirri, xurrut eta purrut\u2026 Kontatzera nator kasu pare bat, Hondarribiko senar-emazte ezagunena, Juana Bixentarena eta Joxemarirena. Biak hondarribiarrak, sinesteak lanak baditu ere, kasualitatez. Kasu biak hilaren hemeretziko danborrada ondoren gertatuak dira; barregarriak bi-biak, bene-benetan. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/272"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=272"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/272\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=272"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=272"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=272"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}