{"id":273,"date":"2016-01-27T09:43:25","date_gmt":"2016-01-27T08:43:25","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=273"},"modified":"2016-01-27T09:43:25","modified_gmt":"2016-01-27T08:43:25","slug":"zakurra-eta-pantera-eta-tximua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/01\/27\/zakurra-eta-pantera-eta-tximua\/","title":{"rendered":"ZAKURRA ETA PANTERA ETA TXIMUA"},"content":{"rendered":"<p>Behin, munduan beste gutxi bezala, eibartar bat Afrikara joan zen oporretara, bere zakurra bidai-lagun hartuta. Egunetako batean, zakur hori safarian alfer-ibilian zebilela, tximeleta handi gorri-beltz batzuk ikusi, giza-talde ingurutik ihes egin eta, jolaska-jolaska, galdu egin zen. Total galdu ere\u2026 Eta kale-zakur eibartarra, hara zer erremedio!, beharko hara-honaka ibili zer suma, oihan-zakur.<\/p>\n<p>Noraezean ipur-koloka zebilela, hara non bistaratzen duen lehoinabar edo pantera alimaleko bat lasterka bizian beregana zetorrela! Han ez zen atarramentu onik, atarramentu onik ez zenez han\u2026 Zer egingo, zer egingo!?, eta, hezur pilo bat ikusirik bertan, hasten da hezur puskak karraskatzen kirriska-karraska, zer gerta ere. Pantera atzeko bi hanken gainean erasorako pronto ipini zenean, zakurrak:<\/p>\n<p>\u2014Ai, ai, ai! Hauxe da panteraren xamur-goxoa, jan berri dudana\u2026 Ummm\u2026!<\/p>\n<p>Hitzak halakoak entzun zituenean, bat-batean gelditu kieto, geroxeago jiratu lau hanken gainera polliki eta, berehalakoan, ospa egin zuen handik lehoinabarrak, tximistak hartuta, \u00abAuskalo \u2013egiten zuelarik bere baitan-. Auskalo zer piztia zital den hori! Ni ez nau, behintzat, harrapatuko; arraioak ez baditu! Noan hemendik agudo\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Bitarte hartan guztian, tximu kozkor bat zegoen zuhaitz adar batetik begira-begira kokoriko, gertaeraren lekuko bakar. Pantera ihesi ikusita, harritu zen lehendabizi zeharo; baina laster asko atera zen, adarrik adar salto-saltoka, iheslariaren bila, zertara?, eta zakur ziztrin miko batek ziria sartu omen ziola salatzera:<\/p>\n<p>\u2014Txolin arraioa! Hezur horiek lehendik zeuden hor. Gainera, zakur arrunt bat besterik ez da\u2026 Zakur batek zein?, eta zu izutu zaitu\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Ipin zaitez nire bizkar gainean \u2013lehoinabarrak haserre-; goazen oraintxe bertan zakur kakapirri horrengana; niri ez dit horrek pikua jango; berehalaxe ikusiko dugu nork akabatzen duen zein\u2026<\/p>\n<p>Zakurrak somaturik izango zuen nolabait ere tximuak egin zion saldukeria. Denbora asko baino lehen, hara non ikusten duen berriz pantera bueltan\u2026 \u00abZer demontre egin behar diat nik \u2013hasi zen kezketan larri zakurra-. Bazekiat zer egin\u2026\u00bb. Ihesi alfer-alferrik abiatu beharrean, ipur-masailen gainean eserita gelditu zen, geldi-geldi, heriosuhar zetorkion erasotzaileari bizkarra emanda, ikusi izan ez balitu bezala, lasai itxuran\u2026 Pantera oldartuko zitzaion istant berean:<\/p>\n<p>\u2014Tximu madarikatua! \u2013esan zuen ozen zakurrak-. Ordu erdia bada dagoeneko, pantera berri baten bila bidali dudala; eta oraindik ez da ageri. Hemen behar luke ba\u2026<\/p>\n<p>Eta kito gaurko hiru animalien ipuinarena; zakur, lehoinabar eta tximuaren alegiarena&#8230; Egia asko adierazi izan da txiste moduko bidez. Larrialdian, irudimenaren asmazioa hobe, errealitatearen amorrazioa baino. Ez gaiztoa da horren gaiztoa; ez ona ere horren ona. Aldian-aldian, gutako guzti-guztiok badugu zakurretik eta panteratik eta tximutik parte: zakur ernai suertekotik, pantera ehiztari zuhurretik, tximu on-usteko salataritik\u2026 Gauza da zertatik ateratzen zaigun gehiago aldiro-aldiro.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-01-27<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Behin, munduan beste gutxi bezala, eibartar bat Afrikara joan zen oporretara, bere zakurra bidai-lagun hartuta. Egunetako batean, zakur hori safarian alfer-ibilian zebilela, tximeleta handi gorri-beltz batzuk ikusi, giza-talde ingurutik ihes egin eta, jolaska-jolaska, galdu egin zen. Total galdu ere\u2026 Eta kale-zakur eibartarra, hara zer erremedio!, beharko hara-honaka ibili zer suma, oihan-zakur. Noraezean ipur-koloka zebilela, hara [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/273"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=273"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/273\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=273"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=273"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=273"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}