{"id":274,"date":"2016-02-03T09:57:15","date_gmt":"2016-02-03T08:57:15","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=274"},"modified":"2016-02-03T09:57:15","modified_gmt":"2016-02-03T08:57:15","slug":"historia-bibliaren-arabera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/02\/03\/historia-bibliaren-arabera\/","title":{"rendered":"HISTORIA, BIBLIAREN ARABERA"},"content":{"rendered":"<p>Hau omen da munduaren kreazio eta eboluzioaren historia, whatsappeko biblia modernoaren arabera\u2026 Hasieran Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Eta lurra azalorez, borrajaz, porruz, letxugaz, ziazerbaz, azaz eta denetariko barazkiz bete zuen, andre- gizonak elika zitezen, bizimodu osasuntsua izan zezaten. Eta ikusi zuen ona zela.<\/p>\n<p>Eta Satanas etsai makurrak McDonald\u2019s sortu zuen; eta MacDonald\u2019sek, Big Mac. Eta Satanasek galdetu zuen: \u00abPatatekin nahi al duzue? Eta Coca Colarekin\u2026?\u00bb. Eta andrazkoek eta gizonezkoek esan zuten: \u00abBai; eta tamaina handikoa, gainera!!\u00bb. Eta andre-gizonak gizendu egin ziren, gizendu kuanto.<\/p>\n<p>Eta Jainkoak esan zuen: \u00abIzan bedi jogurta\u00bb\u2026 Eta Satanas txerrenak txokolatea sortu zuen\u2026 Eta Jainkoak entsaladak asmatu zituen, baita oliba-olioa ere. Eta ikusi zuen ona zela, hala bata nola bestea ere\u2026 Eta Satanas bihurriak izozkia asmatu zuen eta pastela eta gurina\u2026<\/p>\n<p>Eta Jainkoak esan zuen: \u00abEman diet nik, bada, fruitu aski (sagar, mahats, udare, haran, gerezi\u2026); eman diet nik, bada, labore mordoa (gari, arto, zekale, garagar, olo\u2026); eman nik diet, bada, lekale franko ere (babarrun, dilista, barbantzu\u2026). Badu, hortaz, ala gizakiak nola emaztekiak ere nondik zer jan, zer-nondik jan baduenez, alajainkoa!\u00bb.<\/p>\n<p>Eta Satanas galtzagorri arraioak arrautzak sortu zituen, txorizo, urdai edota hirugiharrarekin. Eta andre-gizonak gizenagotu egin ziren, gizenagotu; eta kolesterol txarra goraka eta goooragoka hasi zitzaien, arraiopola!<\/p>\n<p>Eta Jainkoak kirol-zapatilak sortu zituen, eta hala gizonezkoak nola emakumezkoak ere korrika ibiltzera deliberatu ziren, footing egitera, kilotxo sobrante batzuk galtze aldera, noski.<\/p>\n<p>Eta Satanas barrabasak zer?, eta satelite bidezko telebista asmatu zuen, bere kanal-aldagailu eta guzti\u2026 Hori halere aski ez eta, gainera, patata frijituak asmatu zituen deabru halakoak, eta makil-goxoak eta zerri-azal xigortuak eta artale erreak eta zerbezak eta kubata\u2026<\/p>\n<p>Eta andre-gizonei (hori ere marka pasa zitzaien gero) arteria koronarioak itxi zitzaizkien! Eta orduan Jainkoak kateterra asmatu zuen, odol-hodian zunda sartzeko sistema, zirujia kardiobaskularra; baita bihotzen zaintzarako osasun-guneak ipini ere\u2026 Eta Satanas demonio halakoak, zer da eta?, Ospitale Pribatuak sortu zituen, hara!<\/p>\n<p>Ordurako jada neka-neka eginda, zerua goian eta lurra behean, eaj!, hala esan zuen Jainkoak: \u00abZoazte guzti-guztiak popatik hartzera! Hor konpon, Mari eta Anton!\u00bb. Eta, hori esatearekin batera, PSOE eta PP sortu zituen\u2026 Eta Jainkoak esan zuen gero: \u00abHara, Satanas etsai, demonio, barrabas, galtzagorri, txerren: to!! Ea, deabruaren larruko guztiak bildu eta gainditzen duzuen hori, ea\u2026!\u00bb.<\/p>\n<p>Eta Satanasek esan zuen:<\/p>\n<p>\u2014Ahal Dugu!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2106-02-03<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hau omen da munduaren kreazio eta eboluzioaren historia, whatsappeko biblia modernoaren arabera\u2026 Hasieran Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Eta lurra azalorez, borrajaz, porruz, letxugaz, ziazerbaz, azaz eta denetariko barazkiz bete zuen, andre- gizonak elika zitezen, bizimodu osasuntsua izan zezaten. Eta ikusi zuen ona zela. Eta Satanas etsai makurrak McDonald\u2019s sortu zuen; eta MacDonald\u2019sek, Big Mac. Eta [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/274"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=274"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/274\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=274"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=274"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=274"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}