{"id":279,"date":"2016-03-02T09:38:26","date_gmt":"2016-03-02T08:38:26","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=279"},"modified":"2016-03-02T09:38:26","modified_gmt":"2016-03-02T08:38:26","slug":"donovan-anderearena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/03\/02\/donovan-anderearena\/","title":{"rendered":"DONOVAN ANDEREARENA"},"content":{"rendered":"<p>Dublineko O\u2019Connell kalean zebilela, aita Rafferty-rekin egin zuen buruz buru, halabeharrez, Donovan andereak. Nola da, bada, han ibaitik goraxeago Santa Maria Katedrala (<em>Rotunda Hospital<\/em> esaten zaio), ama-etxetzat ere erabiltzen dena; bada, haretxen parean, behean, Starbucks-en, River Liffey-ren ertzean.<\/p>\n<p>Aitak egin zion harridura onean diosala lehendabizi:<\/p>\n<p>\u2014Egun on Jainkoak. Zu ez al zara orain bi urte neuk ezkondua? Donovan anderea, hain zuzen; ala\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Beinke. Neu nauzu, bai; halaxe da.<\/p>\n<p>\u2014Eta\u2026? Jendea zertara hasten den izaten da-eta, seme-alabarik izan al duzue dagoeneko, edo\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Ez, ba, aita Rafferty. Oraindik ez. Bion lanak eginda gaude, baina\u2026<\/p>\n<p>\u2014Beno, datorren astean bertan Erromara noa. Eta, nahi baduzu behinik behin, kandela bat piztuko dut zure eta zure senarraren izenean\u2026<\/p>\n<p>\u2014Ene, ba, aita! Eskerrik asko, aurrez. Eskerka urturik egongo gatzaizkizu biziko garen gure denbora guztian\u2026!!<\/p>\n<p>Eta bakoitzak bere bidean aurrera segitu zuen tipi-tapa\u2026<\/p>\n<p>Handik urte batzuetara, aurrez aurre egin zuten topo biek uste ezik berriz, O\u2019Connell kalean bertan, goraxeago, beheraxeago. Horrek ez du, baina, gorabeherarik.<\/p>\n<p>\u2014Donovan anderea, aspaldiko. Hau poza\u2026!<\/p>\n<p>\u2014Bejondeizula zuri ere, aita Rafferty. Hemengo aldi\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Bai, hemen nauzue berriro, aspaldiko partez, Erromatik behin betirako bueltatua\u2026 Eta zuek zer moduz? Zer moduz zaudete orain etxean\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Ondo esan\u00a0 beharko. Egunari berea emanez; hemen ziri, han mara, itoka beti.<\/p>\n<p>\u2014Eta\u2026, esaidazu\u2026, umerik izan al duzue edo\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Oh, bai, aita Rafferty. Bai, bai\u2026 Bixkiak hiru pare eta beste lau haur gehiago. Guztira, hamar seme-alaba.<\/p>\n<p>\u2014Hamar, alajainkoa! \u2013apaizak mira-mira eginda, begiak harri bi.<\/p>\n<p>\u2014Hamar, bai, hamar. Etxea ez ezik, auzoa bete haur ere bada orain gurean.<\/p>\n<p>\u2014 Hori da hori miraria! Adoratzen eta bedeinkatzen zaitugu, Aita zerukoa\u2026! Eta\u2026, zure senar maitatia zer? Nondik nora dabil\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Erromara bidean da. Erromara bidean, ea zuk han behin piztutako kandela malapartatua itzaltzen duen behin betikoz!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-03-02<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Dublineko O\u2019Connell kalean zebilela, aita Rafferty-rekin egin zuen buruz buru, halabeharrez, Donovan andereak. Nola da, bada, han ibaitik goraxeago Santa Maria Katedrala (Rotunda Hospital esaten zaio), ama-etxetzat ere erabiltzen dena; bada, haretxen parean, behean, Starbucks-en, River Liffey-ren ertzean. Aitak egin zion harridura onean diosala lehendabizi: \u2014Egun on Jainkoak. Zu ez al zara orain bi urte [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/279"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=279"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/279\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=279"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=279"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=279"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}