{"id":283,"date":"2016-03-30T08:28:21","date_gmt":"2016-03-30T07:28:21","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=283"},"modified":"2016-03-30T08:28:21","modified_gmt":"2016-03-30T07:28:21","slug":"oiloaren-fabula-modernoa-i","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/03\/30\/oiloaren-fabula-modernoa-i\/","title":{"rendered":"OILOAREN FABULA MODERNOA (I)"},"content":{"rendered":"<p>Oilo batek behin gari ale mordoska bat topatu zuen. Auzoa jo, eta bildu zirenei esan zien: \u00abGari aleok ereiten baditugu, ogia izango dugu jateko. Zuetako nork lagunduko dit garia ereiten?\u00bb. Eta \u00abNik ez, behintzat; hara bestea!\u00bb \u2013esan zuen behiak. \u00abEzta nik ere; badut aurreragoko lanik\u00bb \u2013adierazi zuen ahateak. \u00abEreiten lagundu nik\u2026? Baita zera ere!\u00bb \u2013furrustatu zuen txerritxoak. \u00abNik zer esanik ez; are eta gutxiago!\u00bb \u2013amaitu zuen antxumeak\u2026 \u00abNeuk bakar-bakarrik erein beharko dut, hortaz\u00bb \u2013erabaki zuen oiloak. Eta\u2026, esan eta egin!<\/p>\n<p>Garia erne zen, hazi zen eta, heldu ere, heldu zen hori-hori. \u00abZuetako nork lagunduko dit orain uzta biltzen?\u00bb \u2013jakin nahi izan zuen oiloak. Eta: \u00abEz nik; nik badut jada gutxieneko soldata bermatua\u00bb, ahateak. \u00abEz da hori nire egitekoa; baina, ezkutuan ordain-saria ematen badidazu\u2026\u00bb, txerritxoak. \u00abHainbeste urtez zerbitzuko lanetan ibili eta gero? Ezta pentsatu ere!\u00bb, behiak. \u00abNik, badaezpada ere, ez dut langabeziaren diru-ordaina arriskutan ipini nahi\u00bb, antxumeak. \u00abUzta neuk bakarrik bildu beharko dut, hortaz\u2026\u00bb, etsi-etsian oiloak. Eta\u2026, esan eta egin!<\/p>\n<p>Azkenean, iritsi zen garia errotan irin, irina etxean ore, orea labean ogi bihurtzeko sasoia ere. \u00abZuetako zeinek lagunduko dit ogia egiten\u2026?\u00bb, oiloak. Eta: \u00abNi eskolatik iheska ibili nintzen beti, eta ez nuen halako txorradarik egiten ikasi!\u00bb, esan zuen txerritxoak. \u00abNik ezin dut nire gaixo-pentsioa arriskatu; horixe polita!\u00bb, segitu zuen ahateak. \u00abBaldin, dirudienez, laguntzeko beste ezertarako ez bada, agian hori diskriminatzailea izan daiteke\u00bb, murmurikatu zuen antxumeak. \u00abSos batzuk eskaintzen badizkidazu\u2026\u00bb, zirika behiak.<\/p>\n<p>Orduan, oiloak berak bakar-bakarrik, zer erremedio!, garia jo, gari aleak errotan eho, irina legamiaz eta abarrez ore bihurtu, labean opilak sartu eta erre\u2026, denborarekin, lanaren poderioz, bost ogi eder lortu zituen guri-guriak. Gero hurrena, zumezko saski batean paratu zituen dotore asko, auzo guztien bistan, nahita. Bat-batean, zer?, eta den-denek nahi omen zutela ogi hartatik, guztiek ere ogia nahi omen zutela; emateko eta emateko\u2026! La\u00f1oki, argi eta garbi esan zien oiloak: \u00abEz, ez! Ogiok neuk jango ditut bakar-bakarrik!\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abLukurra halakoa!\u00bb, adierazi zuen makakorroka behiak. \u00abIzain kapitalista madarikatua!\u00bb, ahateak karranka. \u00abGuztiontzat eskubide-berdintasuna aldarrikatzen dut!\u00bb, antxumeak marraka. \u00abBakea, Ogia eta Hezkuntza, denontzako dira! Herriak betidanik izan ditu bere eskubideak!\u00bb, txerritxoak kurrinka, muttur-luxe\u2026 Hori guztia aski noski ez, eta pankartak margotu zituzten auzoan, kartel handiak inprimarazi: \u00abInjustizia!\u00bb, \u00abFaszista!\u00bb, \u00abHerriko ogia lapurtzen!\u00bb, \u00abHerriarena gurea da!\u00bb, \u00abNire eskubideak nahi ditut!\u00bb. Eta oiloaren kontrako protestan ujuka atera ziren auzokoak plazara, itsuskeriak esanez, nabarmenkeriak hots eginez, orotariko irainak eta ez-esatekoak jaulkiz; guztiak ere, jakina, oilo bizilagunaren izen ona lohituz.<\/p>\n<p><em>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 (Ez da honekin fabula akabatzen, ezta gutxiagorik ere. Datorren asteko asteazkenean, hementxe bertan, JARRAITUKO DU, jarraituko duenez, gure oiloaren atarramendu gaitzak).<\/em><\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-03-30<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Oilo batek behin gari ale mordoska bat topatu zuen. Auzoa jo, eta bildu zirenei esan zien: \u00abGari aleok ereiten baditugu, ogia izango dugu jateko. Zuetako nork lagunduko dit garia ereiten?\u00bb. Eta \u00abNik ez, behintzat; hara bestea!\u00bb \u2013esan zuen behiak. \u00abEzta nik ere; badut aurreragoko lanik\u00bb \u2013adierazi zuen ahateak. \u00abEreiten lagundu nik\u2026? Baita zera ere!\u00bb \u2013furrustatu [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/283"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=283"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/283\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=283"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=283"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=283"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}