{"id":284,"date":"2016-04-06T08:33:29","date_gmt":"2016-04-06T07:33:29","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=284"},"modified":"2016-04-06T08:33:29","modified_gmt":"2016-04-06T07:33:29","slug":"oiloaren-fabula-modernoa-eta-ii","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/04\/06\/oiloaren-fabula-modernoa-eta-ii\/","title":{"rendered":"OILOAREN FABULA MODERNOA (eta II)"},"content":{"rendered":"<p>Alimaleko protestak gertatu ziren, istiluka, oilo ogi-egilearen kontra. Auzoz auzo lehendabizi, herriz herri hurrena, mendiez alde batera zein bestera azkenik, lur eremu zabaletan. Haserreak ez zeukan akaberarik\u2026 Harik eta, halabeharrez, gobernuko fiskala ere partean sartu eta bere aldartea hartu zuen arte. Oilo gajoa bere aurrera ekarrarazi eta, batere gupidarik gabe, halaxe ipini zion auzia argi eta garbi:<\/p>\n<p>\u2014Zuk, oilo horrek, ezin joka dezakezu horrela, zeurekoi doilor, inolako moduz; zuk ogi mordoa irabazi zenuen, nahi hainbat eta gehiago; zuk, hortaz, halaxe berean, zerga, tributu, kontribuzio mordoa ordaindu beharra daukazu.<\/p>\n<p>\u2014Nik, ordea \u2013aitortu zuen oiloak bere buruaren defentsan\u2013; nik, ordea, neure lanez eta izerdiz irabazi nuen ogi hura. Ez baita ogirik neke gaberik. Eta\u2026 egia esaten hasita \u2013gaineratu zuen ezker-eskuinera ustezko lagunei begira\u2013, egia oso-osoa esaten hasita, gainerakoek ez zuten lanik egin nahi izan, ez zuten kolpe-zorririk jo! Ogia egiten auzokideen artean laguntzeko, nik, mesedez! Eta, ezetz batek eta ezetzago besteak, zaputz beltzean. Esaera zaharrak dioen bezala, ikatz zakutik irin zuririk ez.<\/p>\n<p>\u2014Hori da! \u2013esan zuen gobernuko funtzionarioak\u2013. Hori da arrazoia! Horixe da, hain xuxen ere, <em>eskumen askearen<\/em> (edo <em>konpetentzia librearen<\/em>, nahiago baduzu) abantaila, bentaja eta onura: nornahik, edozein enpresak, nahi beste irabaz dezake; nahi duenak lan egin dezake; eta nahi ez duenak, ez\u2026 Beti ere, horratik, gure legeria modernoaren arabera (mundu guztian denik-eta modernoena eta aitzindariena), zu bezalako langile fin emankorrek (baita komunitate edota herrialde saiatuenek ere), gure legeen arabera, beren lanaren produktua partitu egin behar dute eta banatu, banatu eta partitu, ezer ere egiten ez dutenekin. Ikatz zakuan ere on da irina. Zuhurrek bil, eroek jan\u2026<\/p>\n<p>\u2014Inoren ero, ni \u2013lepo eta zepo eginik oiloak, bere kolkorako.<\/p>\n<p>\u2014Horixe da munduko sozialismorik modernoena \u2013epaileak, segidan\u2013. Eta zuk, oilotxo, zure partea ipini eta ekarpena egin behar diezu IVA\/BEZari, erregaien zergari, autopistetako bidesariei, errege-erregina-koinatu-arreba-iloba-izebei, bankarien gain-soldatei, politikari ezgauzei, enbaxadoreen familiei, multinazionalen ezkutuko gidari alferrikakoei, trajez eta korbatez jantzitako lapur zuri faltsu hotsandikoei\u2026 Zuk zergak \u00a0ordaindu behar dituzu: auto-, etxe-, udal-kontribuzio agindutako guztiak\u2026 Zertarako? Bada, Osasuna, Hezkuntza, Gizarte Segurantza, Justizia (denontzako bat eta berdina dena) bere horretan mantentzeko. Horiek direlako hemen gurean munduko onenak!!!<\/p>\n<p>Irri-axal oker batekin, etsi \u201conez\u201d hartu behar izan zuen oiloak erabakia.<\/p>\n<p>Harrezkero, denak zoriontsu bizi izan ziren betiko. Baita oilotxoa ere. Entzunak entzunik eta ikusiak ikusirik, bekozko iluna ezin disimulaturik, beste erremediorik ezean, karaka-karaka egiten zuen maiz auzokideen artean: \u00abHau da poza, hau! Hauxe da suertea herri honetan bizi beharra tokatu izana!!\u00bb.<\/p>\n<p>Auzokoak, berriz (behia, ahatea, txerritxoa, antxumea), galdezka ari dira oraindik ere sarri: \u00abNon zertan ote da oiloa\u2026? Aspaldian ez digu batere ogirik egin!\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-04-06<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alimaleko protestak gertatu ziren, istiluka, oilo ogi-egilearen kontra. Auzoz auzo lehendabizi, herriz herri hurrena, mendiez alde batera zein bestera azkenik, lur eremu zabaletan. Haserreak ez zeukan akaberarik\u2026 Harik eta, halabeharrez, gobernuko fiskala ere partean sartu eta bere aldartea hartu zuen arte. Oilo gajoa bere aurrera ekarrarazi eta, batere gupidarik gabe, halaxe ipini zion auzia argi [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/284"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=284"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/284\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=284"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=284"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=284"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}