{"id":286,"date":"2016-04-20T08:28:52","date_gmt":"2016-04-20T07:28:52","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=286"},"modified":"2016-04-20T08:28:52","modified_gmt":"2016-04-20T07:28:52","slug":"lurrean-bezala-zeruan-ere","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/04\/20\/lurrean-bezala-zeruan-ere\/","title":{"rendered":"LURREAN BEZALA ZERUAN ERE"},"content":{"rendered":"<p>Gipuzkoako Errenterian (Oreretan, nahiago bada), bi gizaseme izen-abizen bereko bizi izan ziren orain urte asko ez dela. Bi Joxe Perez, agidanez. Bata zen apaiza;\u00a0 bestea, taxista, gizon traste xamarra. Halabeharrak hala beharturik, jaio denak hiltzea zor baitu, bi-biak gau batean berean zendu ziren, mundu honetako lanak eginda. Doluak, hileta elizkizunak, lur emateak, <em>sit ei terra levis<\/em>\u2026; eta biak zerura zuzen.<\/p>\n<p>Jaun Goikoa zain zeukaten heldu zirenerako. \u00abZure izena?\u00bb, galdegin zion lehenbizikoari, eta: \u00abJoxe Perez\u00bb. \u00abZein\u2026, apaiza?\u00bb. Eta: \u00abEz, ez; ni taxista izandua nauzu\u00bb. \u00abOndo da. Zaude, faborez, pixka batean\u2026\u00bb. Jaun Goikoak, eskutan zeraman zerrenda luzeari begi emanik, hala esan zion berehala: \u00abBejondeizula. Paradisua irabazia duzu; zerurako zaitugu. Tunika hauxe egokitu zaizu, bere urrezko hari eta guzti; baita errubizko inkrustazioekiko makulu platinozko hau ere. Aurrera\u2026!\u00bb. \u00abEskerrik asko, eskerrik asko!\u00bb, taxistak kontent, inon ez da-eta poz txarrik.<\/p>\n<p>Zeru-atariko ilara luzean bizpahiru gehiago irago ziren eta, ondoren, beste Joxe Perezen txanda. \u00abZure izena?\u00bb, Jaun Goikoak; eta: \u00abJoxe Perez\u00bb. \u00abZein\u2026, apaiza?\u00bb. Eta: \u00abBai, berbera\u00bb. Eskuetako zerrendari bistadizoa egin eta hari ere: \u00abBejondeizula. Paradisua irabazia duzu eta zerurako zaitugu. Honako mantal hau egokitu zaizu, lihozkoa; baita haritzezko makila hau ere, bere granitozko inkrustazio eta guzti\u2026\u00bb. Begiak talo bi eginda, apaizak orduan: \u00abBarka beza berorrek, baina hemen bada okerren bat, noski. Ez da gutxitan edukitzeagatik berorren eskaintza, baina izan behar du hemen endredamakilaren bat. Ni Joxe Perez apaiza nauzu, apaiza!\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abBai, nere, bai. Paradisua irabazi duzu eta dagokizuna da lihozko mantala\u2026\u00bb. Eta: \u00abEz, ez. Ezinezkoa da. Hau marka! Nik ondotxo ezagutzen dut, herri berekoa izaki, beste Joxe Perez hori. Taxista penagarria izan da, penagarria! Egunero bazuen azioren bat: txokea ez bazen ere, talkatxo edo igurtziren bat bederen; espaloira igota ibili zenekoa; kiosko bat jo zuenekoa, farola bati egundoko dangatekoa ezarri zionekoa\u2026 Oso gaizki gidatzen zuen; denak aurrean hartuta eraman nahi zituela zirudien\u2026 Nik, aldiz, berrogeitaka urte eraman ditut igandero sermoiak eginez parrokian zintzo eta zuzen asko. Nola liteke, hortaz, hari urrezko hariz tunika eta platinozko makulua ematea, eta niri mantal zera hau\u2026!?. Bada hemen okerren bat&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p>Jaun Goikoak: \u00abEz, nere, ez; ezta deskuidatuta ere hemen ezeren okerrik\u2026 Gertatzen dena da, hemen, zeruan, zuek lurrean bezalakoxe ebaluazioak egitera jarriak gaudela dagoeneko aspaldian\u00bb. \u00abNola? Zer\u2026!? \u2013taxistak negar-marraxka\u2013. Ez dut tutik entenditzen; tutik ere entenditzen ez dudanez\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Eta Jaun Goikoak atzenean epaia eman zion, dzast!: \u00abBai, ba\u2026 Min gutxi eta axanpa asko duzu zuk\u2026 Orain hemen ere helburuen eta emaitzen arabera lan egiten dugu. Helburuak nolako, emaitzak halako: hala behar du. Begira\u2026 Garbi adieraziko dizut, horra. Zure kasuan, adibidez, azken hogeita bost urtean zuk aldaretik sermoia egin aldiro, eliztar jendea loak hartu izan du aho zabalka; taxistak inor autoan hartzen zuen aldiro, ordea, bezeroa errezatzen hasten zen, otoitzean jartzen zuen\u2026 Eta, ai nere, helburuak helburuak dira, hala lurrean nola zeruan ere. Prozedurak, inporta dio bost!\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-04-20<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gipuzkoako Errenterian (Oreretan, nahiago bada), bi gizaseme izen-abizen bereko bizi izan ziren orain urte asko ez dela. Bi Joxe Perez, agidanez. Bata zen apaiza;\u00a0 bestea, taxista, gizon traste xamarra. Halabeharrak hala beharturik, jaio denak hiltzea zor baitu, bi-biak gau batean berean zendu ziren, mundu honetako lanak eginda. Doluak, hileta elizkizunak, lur emateak, sit ei terra [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/286"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=286"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/286\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=286"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=286"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=286"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}