{"id":289,"date":"2016-05-11T08:35:46","date_gmt":"2016-05-11T07:35:46","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=289"},"modified":"2016-05-11T08:35:46","modified_gmt":"2016-05-11T07:35:46","slug":"juan-basurkoren-lau-bertso","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/05\/11\/juan-basurkoren-lau-bertso\/","title":{"rendered":"JUAN BASURKOREN LAU BERTSO"},"content":{"rendered":"<p>Juan Basurko Ansola (Hondarribia, 1890; Irun, 1957) euskal idazle izan zenaren lau bertso zahar eder iritsi zitzaizkidan duela urtebete eskutara, mirariz edo txiripaz. Haren eskuizkribu baten fotokopia da, letra txukun dotore argiz idatzia, \u00abBETOR PAKEA\u00bb goiburu edo titulua duela. Data <em>Ilbeltza 1947<\/em> dakar, eta sinadura <em>Juan Basurko<\/em>. Tituluaren ondoan, honako ohartxo hau ageri da: \u00abOrain amar urte Bidasoz aruntz idatziak\u00bb. Esan nahi baitu, 1937an sortuak direla eta, bistan da, erbestean, Iparraldean. Gainera, sinaduraren alboan, eske edo ahalegin edo dena delako hauxe dator: \u00abEsta Poes\u00eda se publicar\u00eda? en el \u201cSemanario El Bidasoa\u201d\u00bb. Badirudi ez zela publikatu. Beraz, hau izan liteke, onean, lan eder aspaldiko haren lehen argitaratzea. (<em>Hondarribia<\/em> aldizkarian atera genituen argitara, 2015eko maiatzean, lehendabizikotz). Urte bat doi geroago, mundu zabalgora botako ditut, merezi dutelako. Inork interesik balu.<\/p>\n<p>Eskuizkribuan datozen bezalaxe idatz-aldatu ditut nik hona. Maiuskulak, komak, azpimarrak, ortografia\u2026, hitzez hitz eta letraz letra, dena Basurkok berak utzi zigun gisa berean erakutsi nahi izan dizut; lege-legera.<\/p>\n<p>1) Guda gogorran, mendean daude\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 3) Arreba bat det, Irun-en, eta,<\/p>\n<p>Gure lur maitagarriyak, \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Bestea dago Baionan,<\/p>\n<p>Ta, zenbat gera, Bidasoz onuntz \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Illoba batzuk, Fraintziyan ditut,<\/p>\n<p>Gudan iges etorriyak, \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Beste asko Katalu\u00f1an,<\/p>\n<p>Bizi geranak naigabeturik \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 Seme maitea, nigandik berex,<\/p>\n<p>Malkoz beteta begiyak, \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 Emen bizi da, Urru\u00f1an,<\/p>\n<p>Ikusirikan, zer zori txarrak \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 Zenbat orlako naigabe da gaur<\/p>\n<p>Dituan <span style=\"text-decoration: underline\">gure Erriyak<\/span>. \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Zori <span style=\"text-decoration: underline\">gaitzeko Espa\u00f1an<\/span>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>2)Yaunari eskerrak, Bidasoz onuntz \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a04) Denok lenbait-len, alkartu gaiten<\/p>\n<p>Emen bizi naiz pakean, \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 Yaunari diot eskatzen,<\/p>\n<p>Urru\u00f1a-polit, ondoan dagon \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Zeru goitikan, lagun dezala<\/p>\n<p>Basarri txuri batean, \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 Gudu gogor au bukatzen,<\/p>\n<p>Nere arreba maite etatik \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Gizonak noizbait, ikas dezagun<\/p>\n<p>Leku berex-apartean\u2026 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 Alkar goxoki maitatzen,<\/p>\n<p>Onela bizi bearko degu \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Zitalkeriak oinperatuta,<\/p>\n<p>Yaunak nai duan artean. \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Pakean bizi gaitezen.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horra hor, hortaz, Juan Basurko hondarribiarraren lau bertso sentimenduz beteak. Bere buruarekin blagan, lurra eta herria eta guda eta familia dauzka mintzagai, etxetar maiteak batetik, zoritxar zitalak bestetik\u2026 Ez zen, ez, atsegin izango 37ko hartan, Bidasoaren bi aldeetan, gudatea tokatu zitzaien gure aurreko errukarri haientzat. Gerra. Haren latza! Gaur ere gerra hotsak badabiltza auzo urrutian, Sirian: erbestea, familia hautsiak, komeriak\u2026! Aise ahazten zaizkigu geure gurasoek jasanak.<\/p>\n<p>Basurko zenaren lau bertsook argia ikusi zuten azkenik, bederen, non?, eta haren jaioterriko euskara hutsezko aldizkarian. Baleki! Zorionean gaude, beraz, gu; eta zorionean daude haren familiakoak ere, baldinbetan. Zortziko nagusi arruntak dituzu, doinu askotan kantatzeko modukoak. Doinu bat aholkatzekotan, \u00abHaizea dator iparraldetik\u00bb aholkatuko nizuke, apropos.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-05-11<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Basurko Ansola (Hondarribia, 1890; Irun, 1957) euskal idazle izan zenaren lau bertso zahar eder iritsi zitzaizkidan duela urtebete eskutara, mirariz edo txiripaz. Haren eskuizkribu baten fotokopia da, letra txukun dotore argiz idatzia, \u00abBETOR PAKEA\u00bb goiburu edo titulua duela. Data Ilbeltza 1947 dakar, eta sinadura Juan Basurko. Tituluaren ondoan, honako ohartxo hau ageri da: \u00abOrain [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/289"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=289"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/289\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=289"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=289"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=289"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}