{"id":292,"date":"2016-05-18T09:51:53","date_gmt":"2016-05-18T08:51:53","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=292"},"modified":"2016-05-18T09:51:53","modified_gmt":"2016-05-18T08:51:53","slug":"ondo-bizi-hori-lehendabizi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/05\/18\/ondo-bizi-hori-lehendabizi\/","title":{"rendered":"ONDO BIZI : HORI LEHENDABIZI"},"content":{"rendered":"<p>Paulo Ubiratan doktore jauna, Brasilen, Porto Alegreko Ospitaleko Mediku Zuzendaria duzu. Hala da. Aurreagoko batean, denbora asko ez dela, aditua izaki, elikaduraz eta kirolaz elkarrizketa egin zioten bertako telebistan. Hautsak harrotu zituen, nonbait. Hona hemen, beste askoren artean, zazpi galde-erantzun benetakoak. Galderak, ohiko arruntak; erantzunak, ostera, gogoangarriak. Halaxe da; ikusi bestela.<\/p>\n<p>Bat. Ariketa kardiobaskularrak bizitza luzeagotzen omen dute; egia da? Eta: Bihotzak aurrez mugatua dauka zenbat taupada egin: hainbeste eta kito. Taupada saldo edo hainbesteko hori ez ezazu ariketetan alferrik galdu. Zure bizia ahitu egingo da, nolanahi darabilkizula ere. Zure bihotza jo-eta-jo azeleratzeak ez dizu bizitzaldi luzeagoa eragingo. Auto baten bizialdia luzeagotzen dela pentsatzea bezalakoa da hori, nola?, eta sarri-sarri ziztu bizian gidatuta. Luze bizi nahi duzula? Siesta egin.<\/p>\n<p>Bi. Haragi gorriak alde batera utzirik, fruta eta barazki gehiago jan behar al dut? Eta: Elikaduran ondo ulertu beharra dago logistikaren eraginkortasuna, produktuaren nondik norakoa. Aspaldi esana: haragi guztia belarraren pare da. Zer jaten du behiak? Artoa eta belarra. Zer dira jaki horiek? Landareak. Xerra bat da, hortaz, zure gorputz sisteman landareak ezartzeko mekanismorik azkarrena. Laboreak, zerealak, jan behar dituzula\u2026? Jan ezazu oilaskoa. Hahor bide batez bi mandatu: atsegina eta etekina.<\/p>\n<p>Hiru. Alkohola edatea gutxitu behar al dut? Eta: Inondik inora, ez. Ardoa frutaz egina da. Brandia, berriz, ardo destilatua; esan nahi baitu, ura kenduta, zuretzat fruta huts garbia heldu dela. Zerbeza bera ere laborez egina da. Beraz, edan lasai: ez itsu, bai neurritsu&#8230; Lau. Egunean eguneko ariketa sarriak zer alde on du? Eta: Hauxe da nire filosofia: minik ez duzu?; ez egin ezer ere, ondo zaude-eta\u2026 Bost. Soinketak laguntzen al du ez gizentzen? Eta: Ezta inondik ere. Gihar bat behartzeak, astintzeak, eragiteak, gihar hori handitzea, loditzea, mardultzea dakar; besterik ez.<\/p>\n<p>Sei. Txokolatea kaltegarria al da? Eta: Kakaoa duzu; beste landare bat. Zoriontsu izaten laguntzen du. Izan ere, gu guztion bizitzak ez luke izan behar hilobira sano eta salbu iristeko bidaia, gorputz eder ondo begiratu batekin. Ez. Onena da, noski, bidaia esku batean zerbeza eta bestean bokata dugula hastea. Onena denontzat da, dudarik gabe, azken-hondarrera iristea sexua sarri egin izanik, bapo janik eta edanik, gorputz erabat ahituarekin, geure baitan zeruari eta lurrari ujuka pozez diogularik: \u00abMerezi izan du! Hau da bidaiaren zoragarria\u2026!\u00bb.<\/p>\n<p>Zazpi. Baduzu beste aholkuren bat-edo emateko\u2026? Eta: Bai. Arrazoi punta-motzak gertatuko zaizkie askori honako hauek guztiak, mingarriak. Aditzeko eta ulertzeko, ordea, adibideak dira onenak\u2026 Asko ibiltzea osasuntsua balitz, postariak hilezkorrak lirateke\u2026 Baleak igeri eta igeri dabiltza beti, arraia jaten dute beti, ura edaten beti; hala ete ere, ordea, gizen-gizenak daude\u2026 Erbiak, korri eta salto, ez dira egundo gelditzen; apenas, baina, hamabost bat urte bizi izaten diren; dortokak, aldiz, ez dabiltza korrika; alderantziz, ez dute kolpe zorririk jotzen, ez dute presarik inorako, ezertarako; baina, laurehun eta gehiago urte bizi ohi dira&#8230; Mami ederreko adibideak.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-05-18<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Paulo Ubiratan doktore jauna, Brasilen, Porto Alegreko Ospitaleko Mediku Zuzendaria duzu. Hala da. Aurreagoko batean, denbora asko ez dela, aditua izaki, elikaduraz eta kirolaz elkarrizketa egin zioten bertako telebistan. Hautsak harrotu zituen, nonbait. Hona hemen, beste askoren artean, zazpi galde-erantzun benetakoak. Galderak, ohiko arruntak; erantzunak, ostera, gogoangarriak. Halaxe da; ikusi bestela. Bat. Ariketa kardiobaskularrak bizitza [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/292"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=292"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/292\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=292"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=292"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=292"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}