{"id":294,"date":"2016-05-25T08:47:31","date_gmt":"2016-05-25T07:47:31","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=294"},"modified":"2016-05-25T08:47:31","modified_gmt":"2016-05-25T07:47:31","slug":"bost","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/05\/25\/bost\/","title":{"rendered":"BOST"},"content":{"rendered":"<p>Gaur, maiatzak hogeita bost dituenean, bost pazientziaren beharrean zara, ondoren aurki datozkizun egunetarako. Bost gau ilun eta bost egun argi baitatozkizu, elkarren segidan, zein baino zein enparagarriago, higuinago eta nazkanteago. Sentidu korporalak bost diren arabera berean, bost zangotako zaldiak korri ezin\u2026<\/p>\n<p>Bihar bertan, aspaldiko plan eta proiektu, zeure langela edo liburutegia duzu atakatzeko asmoa: paper zaharrak kanpora, apal gainkargatuak arindu, txoko nahasia eraberritu\u2026 Etzi, berriz, hilabete justu barru hauteskundeak izaki, lagunxahar batekin joango zara, konpromisoz, bilera politiko batera: denek ahoa bero, hitz-mitz, promesa franko eta putza\u2026 Etzidamu, jarraian, familiako hil berriak direlako kausa, administrazio publikoarekin duzu hitzordua: paperak handik, paperak hemendik, bai baina ez, ez baina onean bai inoiz\u2026 Etzidamuagoan, hurrena, igandearekin, musika kontzertua herrian: doinu belarri gozagarriak entzuteko parada xarmanta (omen), ustez gozamena lagunen uste ustelean\u2026 Eta azkenik bosgarrenean, zerga-agentzian duzu derrigor presentatu beharra, haren lemari men eginez: \u00abNi zurekin izanen nauzu betiko; zorrak dizkizut kitatuko; atzetik naukazu, ez zaitut abandonatuko\u00bb.<\/p>\n<p>Egia esan, zizareak zure kontra berotu zaizkizu eta larri jarria zara dagoeneko, inon ezin kabituan. Halere, larriak ere irria bai baitakar inoiz, gainera datozkizun bost egunok se\u00f1ora harena ekarri dizute gogora, eta barrezka hasi zara. Bost aldiz bai, barrezka\u2026! Joan da dama bat ginekologoarengana eta, azpiak eta barrenak miatu ondoren, medikuak: \u00abEmakumea\u2026, zu oraindik birjina zaude\u00bb. Eta: \u00abBai; halaxe da, bai. Bost senar izan ondoren, gainera\u00bb. Eta jaun ginekologoak, aho bete hortzekin: \u00abEz da posible, ezin liteke! Nolatan, baina\u2026!?\u00bb.<\/p>\n<p>Se\u00f1orak orduan: \u00abBost senar izan ditut, bai\u2026 Eta \u201cbostak ematea\u201d esaerak, ez badakizu ere, adarra jotzea esan nahi du euskaraz, txantxa hutsean ibiltzea. Eta neuri tokatu bostak, horra. Lehenengo senarra arkitektoa izan nuen: bost sos bai etxean, baina harekin denak ziren proiektuak, egitasmoak, itxurak\u2026 Bigarren senarra, berriz, politikoa tokatu zitzaidan: dena zuen promesa, beti zegoen bere bostean antzu bezain lehor\u2026 Hirugarren senarra, ondoren, funtzionarioa harrapatu nuen: harena guztia beti zen \u201cbihar, bihar; niri bost axola; gaur, aukeran nahiago ez\u201d\u2026 Laugarren senarra, hurrena, zer?, eta musikaria; harekin zer?, eta \u201cjo\u201d beharrean \u201cukitu\u201d egiten zuen; bazekien hark bost joaren jolasez, jolin!\u00bb\u2026<\/p>\n<p>Istant batean isila sortu zen biak zeudeneko gelan\u2026 Hutsartea eraman ezinik, historia hartan zerbaiten falta bazela-eta, medikuak interes handiz galdetu zuen: \u00abSe\u00f1ora\u2026, eta\u2026 bosgarrena? Bosgarren senarra\u2026!?\u00bb. Orduan damak muzin samar erantzun zion: \u00abNire bosgarren senarra zerga-ikuskaria gertatu zitzaidan. <em>Inspector de Hacienda<\/em> bere esanean. Sukaldean, salan, ohean zernahi egiten niola ere, esker onik bost! Ipurditik ematen besterik ez baitzekien. Beti popatik ematen hura. Eta horrek niri bost\u2026! Hahor, bada, nire bost senarren historia, eta nire birjinarena. Bostetan aipatu izan da bost zangotako zaldia; baina bost zangotako behorrak ere, ezin korri\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Eta agur eta adio despeditu ziren, elkarri bostekoa emanda.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-05-25<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur, maiatzak hogeita bost dituenean, bost pazientziaren beharrean zara, ondoren aurki datozkizun egunetarako. Bost gau ilun eta bost egun argi baitatozkizu, elkarren segidan, zein baino zein enparagarriago, higuinago eta nazkanteago. Sentidu korporalak bost diren arabera berean, bost zangotako zaldiak korri ezin\u2026 Bihar bertan, aspaldiko plan eta proiektu, zeure langela edo liburutegia duzu atakatzeko asmoa: paper [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/294"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=294"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/294\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=294"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=294"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=294"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}