{"id":303,"date":"2016-06-28T08:27:06","date_gmt":"2016-06-28T07:27:06","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=303"},"modified":"2016-06-28T08:27:06","modified_gmt":"2016-06-28T07:27:06","slug":"zerua-edo-infernua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/06\/28\/zerua-edo-infernua\/","title":{"rendered":"ZERUA EDO INFERNUA"},"content":{"rendered":"<p>Ekainak 25, larunbata. Gizon zarauztar bat hil eta, zeruko atera iritsi zelarik, horra San Pedro zain. \u00abOngi etorri, euskaldun jator hori. Bertan bizitzen betirako jarri baino lehen, usadio zaharrera, komeni zaizu egun bat infernuan eta beste bat zeruan pasatzea, ondoren zeure gustuko aukera egin ahal dezazun betiererako. Biak ikusi, biak baloratu eta zeuk aukeratu. Bietan bat. Gero damurik ez; nik ez nuke nahi\u00bb. Konforme zarauztarra, eta hartu du infernura daraman igogailua, goitik behera.<\/p>\n<p>Behin han, larunbata zela artean, atea ireki orduko, labe-etxea dena sutan blai uste eta\u2026 hura begien beteko edertasuna euskaldunarentzat: frontoia, sagardotegia, bolatokia, hariztia\u2026; baita elkarte bat ere, non atarian bilduta baitzeuden bere lagun zahar guztiak! Hango agurrak eta besarkadak eta kontu zaharrak! Pilotan jokatu zuten, fueraketan; sagardotegian gero txotx egin eta soziedadean bukatu zuten, onddoak eta txuletak afaltzen. Kafea, musa, zurruta, kantua\u2026 Harekin, sobra ere, nahikoa ez eta, nahi zuenak aukera izan zuen damatxo polittekin jolasteko ere gero, bero, ero, zero\u2026 Deabru pare bat ere agertu zitzaizkien, txiste kontari eta dantzari; jatorrak mutilak.<\/p>\n<p>Hango ikustekoak ikusita, igandez, konturatu orduko gora joan beharra zeukan nahitaez. Igogailura sartu, igogailuan igo, igogailuko ateak zabaldu eta ateburuan San Pedro berriz ere zain. \u00abIkusi duzu, noski, infernua; hona hemen zerua, egun oso baterako. Zoaz eta zabiltza\u2026\u00bb. Gizaseme zarauztarrak hogeita lau ordu irago zituen lainotik lainora saltari, lanbro zirinetan, hasieran; eta harpa jotzen kantari, ostarteak tarteko, atzenean. Luze iritzi zien hogeita lau orduei, luze kuanto!, eta aspergarri.<\/p>\n<p>Astelehenean bertan, goiz agertu zitzaion zintzo asko San Pedro eta: \u00abEgin duzu dagoeneko egun bat infernuan eta beste bat zeruan. Badakizu zer dagoen. Orain, betiererako!, zure aukera egin beharrean zaude\u00bb. Jaun zarauztarrak ez zion berehala erantzunik eman; gogoetan egon ondoren, hala mintzatu zen: \u00abHau da atarramendua! Paradisua paradisua da, atseden toki lasaia; baldinbetan. Hala eta ere (esango nuke, ba!), infernua egokiagoa iruditu zait, niretzat behintzat. Infernua nahiago, hortaz\u00bb.<\/p>\n<p>Eta hara joan zen behera, behera\u2026 Ateak zabaldu eta\u2026 hura miseriaren gorria! Basamortua zirudien, zaborrez josia. Lagun zaharrak triste zeuden, adabakiz eta zarpailez jantziak, plastikozko poltsa beltzetan hondakinak biltzen. Bi deabru azaldu zitzaizkion (bizar-motzak biak, betaurrekodun ezpain bustia bata, eta motots luzekoa bestea), lehenagoko berberak, nagusikeriazko jarrera harroputzean, ttentte, ahoa bete hortz eta irri. Euskaldunak: \u00abEz dut ulertzen\u2026 Atzo dena zen polita hemen: frontoia, arboladia, neskak, lagunarteko afaria, kantua eta umorea\u2026 Gaur zerrikeriaz betetako toki basa da hau, eta nire adiskideak zorigaiztoan dirudite\u2026 Ez dut ulertzen, hara\u2026!\u00bb.<\/p>\n<p>Astelehen hura E-26ko bozkatze biharamuna izaki, bi deabruak, flakoxta eta sssaltsssero, fanfarroi zebiltzan, zein ezkerrera zein eskuinera, bazterrak beren gisara antolatzen, kontrolatzen, berrantolatzen&#8230; Eta esan zioten gure euskaldun betiererako errukarriari, bi behatz erakusleak ziri: \u00abHerenegun arte, hauteskunde kanpainan geunden, txokilio\u2026 Atzo, gure aldera emana duzue botoa; izorrai\u2026 Beraz, gaur, es lo que hay, a ver si te enteras; ixo eta kito, akerra larrean ito; aio, Pelaio; kaixo, moteil!!!\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-06-28<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekainak 25, larunbata. Gizon zarauztar bat hil eta, zeruko atera iritsi zelarik, horra San Pedro zain. \u00abOngi etorri, euskaldun jator hori. Bertan bizitzen betirako jarri baino lehen, usadio zaharrera, komeni zaizu egun bat infernuan eta beste bat zeruan pasatzea, ondoren zeure gustuko aukera egin ahal dezazun betiererako. Biak ikusi, biak baloratu eta zeuk aukeratu. Bietan [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/303"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=303"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/303\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=303"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=303"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=303"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}