{"id":309,"date":"2016-07-22T17:52:58","date_gmt":"2016-07-22T16:52:58","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=309"},"modified":"2016-07-22T17:52:58","modified_gmt":"2016-07-22T16:52:58","slug":"neuxit","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/07\/22\/neuxit\/","title":{"rendered":"NEUXIT"},"content":{"rendered":"<p>Baldin Brexit aspaldian modako horrek (Bre+exit) esan nahi badu Bretainia Handia Europatik kanpora, Neuxit honek galga berean adierazi nahi du Neu Espainiatik at, alde, ospa, kanpora, arrut! Hori, oraintxe bertan; zeren eta gerora, espero dut, beranduegi izan dadin baino lehen, EHat izango dugula; hau da, E.H. at! Euskal Herria Espainia alu honetatik at, aske, alde, ospa, arrut, hanka, kanpora, aparte, libre! Arraina larrean bezain arrotz sentitzen naizelako.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Nola hustu barren errea? Nondik hasi akaberarik ez duen hondamen, triskantza, katastrofe espainiarra kontatzen? Eguneroko berriak dira aspaldian etengabeko testigantza. Beherakoa sortzen didate, akakaberarik gabekoa. Diru publikoaren xahutze apoteosikoa, jaun huts eta andere putzen soldata demasekoak, Hezkuntza eta Osasunaren pribatizazio lotsagabea, ate birakariak, epaileen saldukeria, justiziaren ez justua, diktadura mozorrotua, sistema goitik behera usteldua\u2026 Martinez Pujalte, Alfonso Guerra, Arias Ca\u00f1ete, Felipe Gonzalez, Rodrigo Rato, Carlos Urquijo, Nicolas Txikia\u2026 Non da akakabera, ene! Ez espa\u00f1ol guziak igual direlako, baizik askok beldurra sartu didalako.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bien bitartean, nire, gure, zure euskal herrien nagusi daude. Gu haienak gara: ixo eta kito. Ez gaituzte diferente ezertan nahi; berek nahi bezalakoak izan behar dugu derrigor; bestela, ez gara zintzoak, ez gara morroi onak. Mehatxu egiten digute sekula eta beti: gu nagusi edo muturrak hautsi! Zaudete espainol fidel, zaudete gure esanetara\u2026 Bien bitartean, ez gaituzte behin ere gogoan beren hauteskunde-mitinetan (baldin ez bada, \u201ceuskal\u201d eta \u201cterrorista\u201d sinonimotzat jartzeko). Ez digute geure historia kontatzen uzten; ez digute geure aiton-amonen gorpuak bilatzen uzten. Ixo eta kito. Gerra ondorengo exekuzioak, desagerketak, gatibu lanak\u2026 Ixo eta kito. Torturak lehen han, torturak orain hemen\u2026 eta: \u201cTorturak non!??\u201d. Ixo eta kito. Gaztelania derrigor jakin behar da nonahi, nahi eta nahi ez; euskara hemen ere ez da behar. Hur baten baliorik ez diote geure ezeri ematen. Arrazoirik ez dugu gutxi garelako.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Duela 112 urte doi-doi, Madrilgo kafetegi jendetsu batean (idazle, artista eta abar), gure Pio Barojak, espainiarren gainean mintzo zelarik, zera esan omen zuen aho bizarrik gabe: \u00abEspainian zazpi espa\u00f1ol mota daude. Begira: bat, ez dakitenak; bi, jakin nahi ez dutenak; hiru, jakintza gorrotatzen dutenak; lau, ikasi ezin eta sufritzen dutenak; bost, ikasiaren itxurak egiten dituztenak; sei, ezer ere ikasi ez, deus ere jakin ez eta arrakastatsu bizi direnak. Azkenok beren buruari \u2018politikari\u2019 deitzen diote, askotxo batzuek; \u2018intelektual\u2019, beste askotxo batzuek; eta \u2018tertuliano\u2019, aurreko bi karreretan aurrera egin ez dutenek\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ehunda hamaika urte baino gehiago joanak diren arren, ez da agidanez mejora handirik espainiarren artean. Europaren pare samarrean jartzeko, lau hankako xexen xaharrean (PP, PSOE, Podemos, Ciudadanos) ez da nobedade handirik, ez da euskaldunontzat gauza onik; ezta berentzat ere, begi-bistakoa denez\u2026 Beraz, Neuxit! Ni, banoa; goazen. Denbora asko baino lehen ezagutuko ahal dugu EHat. Izan ere, ez, ez dut nahi, ez-ez-ez, ez holako zibilizaziorik!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-07-20<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Baldin Brexit aspaldian modako horrek (Bre+exit) esan nahi badu Bretainia Handia Europatik kanpora, Neuxit honek galga berean adierazi nahi du Neu Espainiatik at, alde, ospa, kanpora, arrut! Hori, oraintxe bertan; zeren eta gerora, espero dut, beranduegi izan dadin baino lehen, EHat izango dugula; hau da, E.H. at! Euskal Herria Espainia alu honetatik at, aske, alde, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/309"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=309"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/309\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=309"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=309"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=309"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}