{"id":31,"date":"2013-04-10T09:32:04","date_gmt":"2013-04-10T08:32:04","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=31"},"modified":"2013-04-10T09:32:04","modified_gmt":"2013-04-10T08:32:04","slug":"habiarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/04\/10\/habiarena\/","title":{"rendered":"HABIARENA"},"content":{"rendered":"<p>Egunotan, jaiki aldioro, birigarroaren eta urretxindorraren kantak dituzu entzuten, sahatsaren adarraren puntaren puntatik, ari eta ari, txio eta txio, ari direla kantari. Etxeko hormetan gora huntza hostoberritu zaizu eta, egunetik egunera, dena ari da terrazan berdatzen eta edertzen. Loreontzietan, emazteak iaz ekarri tulipanak lirain zaizkizu luxatu eta pinpirin xabaldu, hori, urdin, gorri, more. Auzoan, zoragarriak daude gereziondoak loretan, dama gazte ezkonberriak iduri\u2026<\/p>\n<p>Txorien kanta, hostoen dantza, loreen koreografia\u2026 Zer egiteko, baina, duzu udaberria, habia berria egiteko ez bada?; habia berrian jostatzeko ez bada?; habia berria biziarazteko ez bada? Zer arraio egiteko, demonio pattattas!?<\/p>\n<p>Ez baitira igualak zuta eta zeharra; zuta eta zeharra igualak ez direnez, kuanto. Hala esan ohi da ehunen josketan, eta halaxe izan ohi da egunen jostetan; zure aspaldiko biziaren martxan. Jostunen josketan, denbora joanean, ehunak zirtzil jario; eta zure jostetan, udaberriak etorri eta udaberria joan, egunak geroz eta gutxiago balio.<\/p>\n<p>Joan doa denbora, izan ere, udaberriak igaro ahala. Eta denborak ez du errukirik. Orain zara zu konturatu, dagoeneko asto xahar motela zaudenean. Ez da egia urtero udaberri omen delakoa; udaberria bat eta bakarra baitago bakoitzarentzat. Bizitzaren liburua etsipenaren lezioa duzu; etsipenarena eta nostalgiarena, hots, itzuli nahiarena. Zut eta zut, ezin itzuli zara, ordea, zure behingo udaberri bakarrera. Eta albotik jota, zehar-zeharka, bazterrean uzten zaitu aldian aldiko udaberriak.<\/p>\n<p>Xalbadorrena: \u00abMartxoko hormak galduko duen lore pollit goiztiarra ta eihartzerat bortxatua den haizeak hautsi abarra: zure bihotza ez ditaikea gauza horier konpara?\u00bb. Gustavorena: \u00abHorra aurten ere enara xumea, habia bat leihopean jartzera. Zure ederra, zure ditxa (zaudea!) ez dator atzera\u00bb. William-ena: \u00abEz nekatu gehiago bururik horrekin, hire asto motela ez duk-eta joango egurtuagatik bizkorrago\u00bb. Anonimoa: \u00abEguna akabo; hau komeria: akabo erromeria!\u00bb.<\/p>\n<p>Eta, beraz bada, bukatze alde, hona hemen puntua, zeuk berts(i)oa osa dezazun, <em>Biotz eritua<\/em>-ren doinuan kantatzeko: \u00abIazko habietan aurten txoririk ez\u00bb. Iazko habietan aurten txoririk ez\u2026<\/p>\n<p align=\"right\"><em>Bizargorri<\/em>, 2013-04-10<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egunotan, jaiki aldioro, birigarroaren eta urretxindorraren kantak dituzu entzuten, sahatsaren adarraren puntaren puntatik, ari eta ari, txio eta txio, ari direla kantari. Etxeko hormetan gora huntza hostoberritu zaizu eta, egunetik egunera, dena ari da terrazan berdatzen eta edertzen. Loreontzietan, emazteak iaz ekarri tulipanak lirain zaizkizu luxatu eta pinpirin xabaldu, hori, urdin, gorri, more. Auzoan, zoragarriak [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/31"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=31"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/31\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=31"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=31"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=31"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}