{"id":312,"date":"2016-08-03T08:23:32","date_gmt":"2016-08-03T07:23:32","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=312"},"modified":"2016-08-03T08:23:32","modified_gmt":"2016-08-03T07:23:32","slug":"euskalduna-hitzekoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/08\/03\/euskalduna-hitzekoa\/","title":{"rendered":"EUSKALDUNA, HITZEKOA"},"content":{"rendered":"<p>Mendian ez omen da arbolarik adar iharrik ez duenik. Gisa berean, ez euskaldunik ere tatxa gaberik. Gaitz gaizto asko omen dugu euskaldunok, etxe barrutik zein auzo hurbiletik sarri aditzera ematen digutenez: gatazkatsuak, handinahikoak, harroputzak omen gara\u2026; eta, batez ere, errebes bihurri kontra-esanekoak; aurkia eta infrentzua aldiro erakusten omen dugunak; hau da, sekula eta beti <em>baina<\/em> eta <em>baina<\/em> omen gabiltzanak. Ohitura zaharren zaleak gaude, baina\u2026; Euskal Herrian euskaraz, baina\u2026; lege moral garbien aldekoak gara, baina\u2026 Nonbait, herri arrunt zaharra garenez, ostrei gertatzen zaiena gertatzen zaigu guri ere, euskaldunoi: gaitz-tatxak oro, zer!?, eta perlak bilakatu zaizkigula, alajaina. Baina hori beste kontu bat da\u2026 Perla, gaur dakarkizudana.<\/p>\n<p>Abuztua eta oporrak, Alfontso eta Lidia senar-emazteak partxisean ari ziren etxean, Madrilen, Inazio euskaldunarekin, lana zela medio bi gizonak ezagunak izaki. Barre murritz eta irri zuri, momentu batean, dado bat erori zitzaion lurrera Inaziori, eta, jasotzera makurtzerakoan, mahai azpitik, nahita nahiezta, izter guri inoizkorik ederrenak ikusi zizkion Lidiari, larrugorri hanka-zabal nabarmenean. Bi segundoz begiak ezin aserik, txitxiak zeharo aztoratu zitzaizkion eta, zuzen, baso bat ur hartzera jo zuen komunera durduzaturik. Izan ere, gizonari noiz eta non-nahi datozkio grinak. Berehala, etxekoandrea atzetik inguratu zitzaion, laguntzera bezala, mari-matraka halakoa. Eta:<\/p>\n<p>\u2014Zer\u2026? Zer iruditu zaizu\u2026? \u2013galdetu zuen kilikari.<\/p>\n<p>\u2014Ederra ikuskizuna, baldinbetan! Gose onarentzat ez da ogi beltzik\u2026<\/p>\n<p>\u2014Atsegin baduzu, berrehun euroren truk, zure pozak egingo ditut.<\/p>\n<p>\u2014Bueno\u2026 Zeuk esan noiz eta non. Niregatik, konforme.<\/p>\n<p>\u2014Bihar bertan, hementxe. Bakar-bakarrik egongo naiz, senarra oso berandu arte ez da etorriko eta. Zure eta bion onerako\u2026<\/p>\n<p>\u2014Hemen izango nauzu; ez dudarik egin.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Biharamun arratsaldean, hitzartu zuten orduan, han zen Inazio, txitxo baino dotoreago. Egin zituzten egitekoak, ezti eta gozo (esateko bi hitzetan, esne bitsetan); Inaziok entregatu zizkion berrehun euro Lidiari, zor zion zorra; eta, aio-aio! Gau beranduan etorri da senarra eta, atea ireki orduko, andreari:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u2014Arratsaldean hemen izan al da Inazio?<\/p>\n<p>\u2014Bai \u2013Lidiak, musua gerizatuta.<\/p>\n<p>\u2014Eta entregatu al dizkizu berrehun euro!?<\/p>\n<p>\u2014Bai\u2026, Alfontso, bai -damatxoak dar-dar.<\/p>\n<p>\u2014Ene bada, hau lasaitua ematen didazuna! Euskaldun alu horrek, gaur goizean bulegoraino bisitan etorrita, zera esan dit: \u00abFaborez, utz iezazkidazu berrehun euro, geroxeago etxean utziko dizkizut-eta, sin falta\u00bb. Aitzakia edo egia, arrazoi zuhurra erakutsi dit, eta, zeken lukurra ez naizenez, eman egin dizkiot. Harrezkero kezkatan nintzen, ordea: ea adarra jo didan niri horrek! Baina, ez; argi da: euskaldunak hitzekoak dira. Gaizto bihurriak, baina perlak.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-08-03<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mendian ez omen da arbolarik adar iharrik ez duenik. Gisa berean, ez euskaldunik ere tatxa gaberik. Gaitz gaizto asko omen dugu euskaldunok, etxe barrutik zein auzo hurbiletik sarri aditzera ematen digutenez: gatazkatsuak, handinahikoak, harroputzak omen gara\u2026; eta, batez ere, errebes bihurri kontra-esanekoak; aurkia eta infrentzua aldiro erakusten omen dugunak; hau da, sekula eta beti baina [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/312"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=312"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/312\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=312"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=312"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=312"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}