{"id":313,"date":"2016-08-10T08:11:09","date_gmt":"2016-08-10T07:11:09","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=313"},"modified":"2016-08-10T08:11:09","modified_gmt":"2016-08-10T07:11:09","slug":"lupe-eta-migel","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/08\/10\/lupe-eta-migel\/","title":{"rendered":"LUPE ETA MIGEL"},"content":{"rendered":"<p>Hemendik hilabetera eskas, Hondarribian urteko jai nagusiak ospatuko ditugu, Ama Guadalupekoaren omenetan. Hemendik hilabete eta erdi pasatxora, berriz, O\u00f1atin festaburu dute San Migelez. Hondarribia eta O\u00f1ati, beraz; Lupe eta Migel, konparazio baterako\u2026 Badirudi, jendeek eta mendeek aurrera egin ahala, lagunartean gozatzeko, jolas entretenigarri manera berriak sortu behar direla aldiro (konforme, erdizka); baina, lotsatu egiten garela txutxu-mutxu, ixtorio xelebre eta kontu xaharrez. Eta ez nago batere konforme. Umoreak ez duelako adinik. Baserrietako mandioetan artazuriketan kontatzen ziren txiste-txantxak, gaur egungo facebooken ere (kabidarik balute, noski) ondo barregarriak gertatuko lirateke; garaiak eta talaiak alde batera. Siniste osoan nago. Eta, teoria dirudienez aldrebes samar hau nolabait frogatzearren, autore erotua izaki ni, hona hemen gure aitaren amona batek gure amaren aitari, ordurako lore-lorean zela, kontatzen omen zizkion bi pasadizo irrigarri.<\/p>\n<p>Behin, O\u00f1atin ba omen zen matrimonio bat, Migel eta Lupe, artean ez zahar ez gazte, baizik bien tarteko. Senarrak, mutikotatik zapatari izaki, ezkondu zen orduko, zapata-denda edota zapateria bat ipini omen zuen biak bizi zireneko etxearen pare-parean, aurre-aurreko aldean. Hantxe, argitik ilunera, larruak ebaki eta iltze buruak joz, eginahalean gizona saiatuagatik, lanak apenas ematen zien, nonbait, bizimodua duin aurrera ateratzeko\u2026 Etxebizitzaren besteko aldean, atzeko partean, ba omen zeukaten baratza zabal samar bat ere: bost aza, sei tomate eta zazpi porru, ez bestetarako, ordea. Lur sail hura guztia alfer-alferrik omen zegoela-eta, negozioa motz zihoakiela-eta, irabaziak zangoak arin dituela-eta, erabaki dute saltzea (baratza, alegia).<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horretarako letreroa egin behar, oharra denen bistara baldinbetan jarri behar. Eta egin du Migel zapatariak nolabait ere letreroa paper edo kartoi mehe batean: \u00abAtzekaldea salgai\u00bb. Beren etxeko atarian ondo pegatuta jartzeko intentzioarekin, eman dio barra-barra kola eta utzi du aulki baten gainean\u2026 Etorri da Lupe emaztea, exeri da eta (ez niri galdetu nondik eta nolatan) itsatsirik gelditu zaio gonan, ipurdi gainean. Berehala, kalean behera zetorren o\u00f1atiar batek, pikaro halakoak, adierazi dio bihurri: \u00abAizu, atzekoaldea salgaia al duzu?\u00bb. Eta: \u00abBai; halaxe da, bai. Salgai daukagu\u00bb. \u00abEta\u2026, aurrekaldea zer!?\u00bb. \u00abOh, ez; aurrekaldea ez. Hor gure senarrak egiten du lan!\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Beste behin, berriz, kasualitatea zer den, Migel izeneko o\u00f1atiar bat eta Lupe dama hondarribiar bat, erdi broman erdi serio hasita, mokokaldi sutsuan sartu omen ziren atzenerako: nongoa ote zen prozesiorik ikusgarriena: Hondarribikoa ala O\u00f1atikoa. Eztabaida behin betiko hausteko, deliberatu dute prozesio biak biek elkarrekin ikustea. Esan eta egin. Ikusi dute Hondarribikoa; joan dira O\u00f1atira gero\u2026 Hango santu irudi batzuk (batzuk, behintzat) bustoak omen dira; gerriz gorako soinak. Halako figura erdiak prozesioan bistaratzean, zera esan omen zuen Lupek, maiseoka: \u00abHauxe ere bada! Santuak gerritik gora bakarrik!?\u00bb. Eta Migelek, irri murritzean: \u00abHara bestea! Ni neu ere bai\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-08-10<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hemendik hilabetera eskas, Hondarribian urteko jai nagusiak ospatuko ditugu, Ama Guadalupekoaren omenetan. Hemendik hilabete eta erdi pasatxora, berriz, O\u00f1atin festaburu dute San Migelez. Hondarribia eta O\u00f1ati, beraz; Lupe eta Migel, konparazio baterako\u2026 Badirudi, jendeek eta mendeek aurrera egin ahala, lagunartean gozatzeko, jolas entretenigarri manera berriak sortu behar direla aldiro (konforme, erdizka); baina, lotsatu egiten garela [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/313"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=313"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/313\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=313"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=313"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=313"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}