{"id":316,"date":"2016-08-17T08:26:33","date_gmt":"2016-08-17T07:26:33","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=316"},"modified":"2016-08-17T08:26:33","modified_gmt":"2016-08-17T07:26:33","slug":"puxika-azioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/08\/17\/puxika-azioa\/","title":{"rendered":"PUXIKA-AZIOA"},"content":{"rendered":"<p>Hitz berri bat plazerez plazaratzera nator gaurkoan: puxikazioa. Puxika-azioa edo globalizazioa. Globalizazioa esanda, izan ere, euskaldun arruntok apenas argirik ezer ulertzen dugun: denon zerbait handia; demaseko gure zera; \u00a0munduak munduan munduari lagundu\u2026 Puxika-azioa esanda, ordea, askoz ere argiago ageri zaigu gehienoi nozioa: baldin puxika (edo bixika) bada urde zerri zikinen maskuria, globoa, pixontzia, eta baldin azioa bada egite txar edo gaitzesgarria, atera kontuak ezin gauza onik izan dezakeela sekula delako globalizazioak guretzat, nola gauza onik ez duen ume-koxkor errugabeentzat handi-potente batzuek, atzetik etorrita, burutik behera puxikaz dinbi eta danba ematen diotenean. Ustezko festa giroan, negar horiek oso ezagunak ditugu.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zein ote den globalizazio zorioneko horren definiziorik zuzenena, galdetzen nion aspalditik neure buruari\u2026 Bada, gisa honetan erantzun zidan emailez ezagun zahar andaluziar batek, oraintxe egun asko ez dela: Diana printzesa zenaren heriotza. \u00abDianaren heriotza!? Zer dela eta?\u00bb, galdegin nion, harrituta. Eta luze bezain galduxe jarraitu zuen esplikazioetan:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u00abPrintzesa ingeles hark, bere maitale egiptoarrarekin, istripu latza izan zuen tunel frantses bat zeharkatzen ari zirela; non?, eta motor holandeseko auto alemanean, belgikar batek gidatuan, zeina mozkorturik omen zihoan, agidanez, whisky eskoziarrez; moto japoniarretan paparazzi italiarrak atzetik segika zeramatzatenean, argazki-makina finlandiarrez. Diana, printzesa eritua, sendagile austriar batek artatu zuen, Suitzako sendagaiak erabiliz\u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u00abUne honetan, frantsesez jaso berri dudan mezu hau gaztelaniaz idatzia ari zara jasotzen zu (nik zuri on beharrez euskaraz dakarkizudana), teknologia amerikarra medio, Indian garatutako enpresa europar eta australiarrek instalatutako programa edo software-etan. Dudarik gabe, PC batean ari zara irakurtzen, edo Mac batean, Koreako monitorean, Singapurreko fabriketan Taiwanen egindako txipekin Bangla Desh-eko langileek muntatuan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u00abMuntatu ondoren, indonesiarrek ostutako eta tailandiarrek gidatutako kamioi errusiarretan garraiatu ohi dira zera guztiok, han-hemengo kai edo moilatara. Merkantziok jamaikarrek deskargatzen dituzte, mexikarrek berriro ber-paketatzen eta juduek azkenik saltzen, konexio paraguaiar baten bidez. Ahor, bada; horixe duzu globalizazioa gaur egun\u2026 Hala ere, mundua egundo ez baitago geldirik geldo, denbora asko baino lehen, dena izango da \u201cmade in China\u201d, txinoek jango gaituzte; eta, orduan, txinalizazioa ezagutuko dugu\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Honaino nire lagunxahar andaluziarraren kalamatrika globalizazioaz\u2026 Baldin hori bada, besterik gabe, merkatuen arteko batasuna, kultura diferenteen hurbilketa, naramala derrepente deabruak! Ze txinalizazio eta ze globalizazio eta ze mila demonio! Hori puxika-azioa da, alafede: handi mozorrotu ahaltsu gutxi batzuek, puxikaz gogotik joka, azioa egitea txiki zintzo behartsu askori.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-08-17<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hitz berri bat plazerez plazaratzera nator gaurkoan: puxikazioa. Puxika-azioa edo globalizazioa. Globalizazioa esanda, izan ere, euskaldun arruntok apenas argirik ezer ulertzen dugun: denon zerbait handia; demaseko gure zera; \u00a0munduak munduan munduari lagundu\u2026 Puxika-azioa esanda, ordea, askoz ere argiago ageri zaigu gehienoi nozioa: baldin puxika (edo bixika) bada urde zerri zikinen maskuria, globoa, pixontzia, eta baldin [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/316"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=316"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/316\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=316"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=316"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=316"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}