{"id":317,"date":"2016-08-24T08:56:56","date_gmt":"2016-08-24T07:56:56","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=317"},"modified":"2016-08-24T08:56:56","modified_gmt":"2016-08-24T07:56:56","slug":"epitafio-harena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/08\/24\/epitafio-harena\/","title":{"rendered":"EPITAFIO HARENA"},"content":{"rendered":"<p>Mu\u00f1oz Seca jauna, Don Pedro, Madrilen bizi zen gazterik, teatrogintza komiko satirikoan lanean. Bera bizi zeneko etxeko atezain, senar-emazte maitagarri adindu parea tokatu zitzaion; eta atxikimendu handia zien, antza, teatrogile txorrotxak. Egun batean, hala behar eta, emaztea hil egin zen; egun asko baino lehen, baita senarra ere, gaitzez baino nahigabez gehiago, elkar hain maiteak izaki gaixo xahar biak\u2026 Atezainen semeetako bat, gurasoen heriotzak jota, Don Pedro ezagunarengana joan zen hilartitz baten eske, alegia, epitafio labur bat idatz ziezaiela, mesedez, aitaren eta amaren oroitzapen eta ohoretan. Baietz, noski; eta bihotz-bihotzetik sortu zitzaion idazleari honako bertsoa:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hain eskuzabal eta onbera<\/p>\n<p>munduan baitziren izan,<\/p>\n<p>ziur zeruan daudela biak<\/p>\n<p>Jaungoikoaren gerizan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Errepublikaren etsai kristau amorratuenak ere do\u00f1a Eliza beti aurrean mandatari, eta harekin egin zuen Don Pedrok topoz topo. XX. mendeak hogeitaka urte zituela, garai hartan, aginduzkoa zen kanposantuko epitafioetako testuak elizbarrutiko kuriak onartuak izatea. Beraz, Madrilgo gotzaintzatik gutun ipurterre bat jaso zuen, non errieta ematen zioten eta bertsoa alda zezala exijitzen; seguruxeagotan ere, ez elizbarrutiko gotzainak, ezta Aita Santuak ere, ezin baiezta dezakeela inoiz, zirt-zart, inor zerura igo den ala ez. Teatrogile cadiztarrak bertsoa berregin eta kuriara bidali zuen. Honatx:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Biak hemendik baltsan joanak<\/p>\n<p>eginda gero hileta,<\/p>\n<p>ez dira, nonbait, zeruan bizi,<\/p>\n<p>gotzaiak ez du nahi eta.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Gutun berri ipurterreagoa, noski, kuriak bueltan\u2026 Baldinbetan, haserre egiten zioten autoreari, hura ez zela iseka eta iraina besterik, eta zuzen zezala behin berriz exijitzen; izan ere: \u00ab\u2026 ez da gotzaiak nahi ez duelako, ezta Jaun Goikoaren borondateagatik ere, ez!; Berak ez baitu gure etorkizun eternoa erabakitzen, geure libertateak baizik; horretxek eramaten gaitu zerura, edo ez\u00bb. Ikusiak ikusita, hirugarren aldiz moldatu behar izan zuen hilartitzerako bertsoa Don Pedrok. Epitafioa, portzierto, egundo kanposantuan ipini ez zena, kuriak sekula ere ez omen zuelako inolako baimen erantzunik itzuli.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ortzian dira biren arimak<\/p>\n<p>noraezean herbalki,<\/p>\n<p>Jainkoak Berak ere, tamalez,<\/p>\n<p>non dabiltzan ez baitaki.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Do\u00f1a Elizak jakinduria asko irensten du, kontrako eztarritik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-08-24<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mu\u00f1oz Seca jauna, Don Pedro, Madrilen bizi zen gazterik, teatrogintza komiko satirikoan lanean. Bera bizi zeneko etxeko atezain, senar-emazte maitagarri adindu parea tokatu zitzaion; eta atxikimendu handia zien, antza, teatrogile txorrotxak. Egun batean, hala behar eta, emaztea hil egin zen; egun asko baino lehen, baita senarra ere, gaitzez baino nahigabez gehiago, elkar hain maiteak izaki [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/317"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=317"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/317\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=317"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=317"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=317"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}