{"id":32,"date":"2013-04-17T17:39:25","date_gmt":"2013-04-17T16:39:25","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=32"},"modified":"2013-04-17T17:39:25","modified_gmt":"2013-04-17T16:39:25","slug":"belaunaldia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/04\/17\/belaunaldia\/","title":{"rendered":"BELAUNALDIA"},"content":{"rendered":"<p>Goizero ohi duen legez, txapel beltza jantzita, zilartutako ile-bizarrekin, buelta bat egitera atera da aitona etxetik. Hirurogeitaka urte bizkarrean eta belaunak higatuxeak eraman arren, aski bizkorra du pausua. Lehen minuturako, etxekoneko amona ikusi du, haur-organ bilobatxoa paseatzen; bigarren minuturako, auzoko beste aitona bat, biloba koxkor bi esku banatatik hartuta; aurrerago, haur jolastokian, lauzpabost aitona-amona, bat agure xahar-xahar baten ondoan jarrita, eta besteak, nork titiko umea duela, nork hanka-gorri bihurria, beren bilobatxo samurrei begira. Begirale denak dira belaunaldi berekoak.<\/p>\n<p>Zer pentsatua eragin dio horrek gure aitonari. Auzoan, hogei etxeetatik erdietan bai, hau da panorama (baita berean ere): hirurogei bat urteko matrimonioa, baten ama ez bada bestearen aita, edo biak (eztula baino zaharragoak biak ere), gau eta egun gobernatzen; jai eta aste, berriz, bilobak zaintzen eta alaba-suhiei edota seme-errainei <em>tupper<\/em> beteak paratzen. Hala egin du aitonak kolkorako: \u00abAurrekoa bat eta ondokoak bi, hiru belaunaldi batera gobernatzea tokatu zaiguk guri; bizialdian gerrarik ezagutu ez duen lehen belaunaldikooi, to gerra moda berria zaharraldian! Adindu denak laguntza nahi duela? Gaur arte, akaso. Gaur, adindu eta zureak egin du\u00bb.<\/p>\n<p>Bezperan ikusitako komiki-bi\u00f1eta oroitu du gero. Aitona bat butakan abaildua, zangoak zabal-zabal, tximak nahas-mahas; sala azpikoz gora, milaka objektu lurreko apalean utzita\u2026 Sartzen da kaletik atsoa eta, izututa, esaten du: \u00abEne, bada! Lapurrak, ala!?\u00bb. \u00abEz, ez. Bilobak izan ditut bisitan\u00bb. Eta andreak orduan: \u00abEzta bertatik gerra pasa izan balitz ere halako kuxidaderik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: right\">Bizargorri, 2013-04-17<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Goizero ohi duen legez, txapel beltza jantzita, zilartutako ile-bizarrekin, buelta bat egitera atera da aitona etxetik. Hirurogeitaka urte bizkarrean eta belaunak higatuxeak eraman arren, aski bizkorra du pausua. Lehen minuturako, etxekoneko amona ikusi du, haur-organ bilobatxoa paseatzen; bigarren minuturako, auzoko beste aitona bat, biloba koxkor bi esku banatatik hartuta; aurrerago, haur jolastokian, lauzpabost aitona-amona, bat [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=32"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=32"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=32"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=32"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}