{"id":321,"date":"2016-09-07T08:54:14","date_gmt":"2016-09-07T07:54:14","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=321"},"modified":"2016-09-07T08:54:14","modified_gmt":"2016-09-07T07:54:14","slug":"zertako-idatzi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/09\/07\/zertako-idatzi\/","title":{"rendered":"ZERTAKO IDATZI"},"content":{"rendered":"<p>Zertako ikasi, ahanztekotz gero?, dio Imanolen kanta batek; eta zertako idatzi, ez leitzekotz gero?, dio bere baitan sarri idazle xehe adoregabetu askok; esanez bezala, alegia, nire idatzizko esana eta akerraren gauerdiko putza, hor-hor. Alabaina, zorionez, badira bestelako idazleak ere, ausart kementsu emankorrak, \u00abzure adoregabe aldia bera da adorea duzun seinalea\u00bb predikatzen dutenak. Adibidez, Eduardo Galeano. Harenetik ari naiz egunotan. Hona zer dioen, besteak beste, \u201cZertarako idazten dudan\u201d goiburupeetako batean, <em>Historien ehiztaria<\/em> bere liburu postumoan:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u00abHasteko, aitorpen bat: txiki-txikitatik, futbolari izan nahi nuen. Onenen arteko onena nintzen, number one, baina neure ametsetan bakarrik, lotan. Esnatzean, oinezko ibilian hasi eta bide bazterreko harri-koskorren bat ostikoz jotzen nuen orduko, konfirmatzen nuen futbola ez zela niretzat egina. Bistako zegoen, beste ofizioren bat saiatu beste erremediorik ez neukala. Saiatu nituen batzuk, ez alferrik!, harik eta idazteari ekin nion arte, ea zer ateratzen zen\u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u00abSaiatu nintzen, eta saiatzen segitzen dut, ilunetan hegan egiten, saguzarrek bezala, arrats beheretan. Saiatu nintzen, eta saiatzen segitzen dut, neutrala izateko nire ezintasuna, objektiboa izateko nire ezintasuna asumitzen, zergatik? eta, agian, ez dudalako objektu bihurtu nahi, giza-grinekiko axolagabe. Saiatu nintzen, eta saiatzen segitzen dut, justiziaren alderako borondatez eta ederrerako borondatez akuilatutako emakumeak eta gizasemeak ezagutarazten, mugez eta denborez eta mapez harago, horiek direlako nire herrikideak eta nire garaikideak, nonahi jaioak izan edota noiznahi bizi izanak izan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u00abSaiatu nintzen, saiatzen ari naiz, gorabehera guztiak gorabehera, temati sinesten gu, gizanderetxook, oker samarrik eginda gaudela, baina ez gaudela erabat eginak, burutuak. Eta sinesten dut, ere, gizakion ortzadarrak kolore eta dirdai anitzagoak dituela zeruko ortzadarrak baino; itsurik gaudela (itsuturik, hobeki esan), tradizio moztaile luzea medio. Eta azken batean, laburbilduz, esango nuke, ez-duinen eta suminduen arteko betiko borrokan aukera egiteko tenorean, hanka-sartzearen edo zigorraren izua bera baino kementsuagoak izan gaitezen saiatuz idazten dudala\u00bb.<\/p>\n<p>Ez dituzu, irakurle, honako hitzok nireak, ezta idazle adoregabetu batenak ere, malats kementsu batenak baizik. Eta ondo betetzen dutela uste dut idatziz nahiz ahoz hitz egitearen printzipioa, hau da, \u201cisiltasuna baino hobeagoko hitzak dira existitzea merezi duten hitz bakarrak\u201d. Ni neure aldetik, berriz, nire gaurko motzean, bost minutuz entretenitu eta bost segundoz badarik ere gozarazi bazaitut, dotore, konforme; leitu didazulako, batik bat\u2026 Jean Paul Sartrek esan omen zuen arren alferrikako grina dela idaztearena, \u00a0balio du idazteak; balio du, bai, zerbaitetarako, alajainetan. Idazteak nekatzen du, baina baita kontsolatzen ere.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-09-07<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zertako ikasi, ahanztekotz gero?, dio Imanolen kanta batek; eta zertako idatzi, ez leitzekotz gero?, dio bere baitan sarri idazle xehe adoregabetu askok; esanez bezala, alegia, nire idatzizko esana eta akerraren gauerdiko putza, hor-hor. Alabaina, zorionez, badira bestelako idazleak ere, ausart kementsu emankorrak, \u00abzure adoregabe aldia bera da adorea duzun seinalea\u00bb predikatzen dutenak. Adibidez, Eduardo Galeano. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/321"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=321"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/321\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=321"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=321"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=321"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}