{"id":324,"date":"2016-09-21T08:47:43","date_gmt":"2016-09-21T07:47:43","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=324"},"modified":"2016-09-21T08:47:43","modified_gmt":"2016-09-21T07:47:43","slug":"enperadorearen-traje-berria-eta-ii","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/09\/21\/enperadorearen-traje-berria-eta-ii\/","title":{"rendered":"ENPERADOREAREN TRAJE BERRIA (eta II)"},"content":{"rendered":"<p>Eta dirutan elemenia eman zien enperadoreak bi pikaro tunanteei\u2026 Bi iruzurgileok ehun-gela bat antolatu zuten, palazioko tokirik ez eskasenean; eta lanean ari balira bezala jarri ziren bi-biak, ustezko makina josteko baten aurrean, fikziozko trajea egiten. Zeta finik finenak eta urre gorririk gorrienak eskatu zituzten josketarako (egiaz beren patriketarako). Orduekin batera, arratseko ilunak ere aurrera zihoazen poliki-poliki, geroz eta iluntzenago\u2026<\/p>\n<p>Ametsetako oihal berrizko bere janzkia ikusteko irrikan zegoen enperadorea. Kezkatan lo hartu ezinik, dena den, zalantzatxo larri batek kikiltzen baitzuen: ergel edo gauzaeza izanenean, ezin ikus omen zitekeela ehuntzen ari omen ziren zera eder hura. Kezkatan, beraz, bere ministro zahar duin eskarmentatu bat lehendabizi, eta bere konfiantza guztizko gorte-gizon bat hurrena bidali zituen, txandan-txandan, tela ehuntzen eta josten ari omen zireneko gelara, badaezpada, gauzak bertatik bertara egiaztatzera.<\/p>\n<p>Biek ala biek ere, begira-begira jarri eta luzaz egonagatik, ez zuten ezer ere ikusten, ez tela eta ez tela ondo. Hala eta ere, baina, biek beren kolkorako hausnarketa berbera eginik izango zuten, agidanean: \u00abNi ez nauk ergela; nik enplegua ez diat nolanahikoa; nire hemengo egoera abantailatsua nola-hala mantendu beharra zegok; ez dadila inor entera\u2026\u00bb. Eta ametsetako oihal haren koloreak eta ederrak goraipatzen zituzten. Bitartean, sastre faltsuek urre gorri eta zeta fin gehiago eta gehiago nahi\u2026<\/p>\n<p>Hurrengo goiz-albarekin, irrikatsu jaiki zen enperadorea bere zorioneko traje berria ikustera, ukitzera, janztera\u2026 Ordurako, ez gortekoak bakarrik, baita hiritar ugarik ere, oihal mirakuluzko haren bertute ederrez mintzo ziren saloietan eta espaloietan bala-bala\u2026 Arestiko ministro eta gorte-gizon konfiantzazkoekin batera joan zen josten ari omen ziren ehun-gela antolatu berrira. Eta: \u00abEz al du Berorren Gorentasunak bistatzen trajearen ederra!? Horiek dira koloreak, horiek dira irudi grabatuak, horiek dira\u2026!!\u00bb. Eta enperadoreak deus ere ikusten ez, baldinbaitere! Bere baitan, baina: \u00abNi ergel txotxolo!? Nik ez balio enperadore izateko\u2026!? Utik!!\u00bb. Eta baietz, oso-oso eder-ederra zela, sekula santan inon inori berak ikusi gabekoa.<\/p>\n<p>Hala, behinik behin, palazioan zehar harro-harro gora eta behera traje berria jantzirik ibili ondoren, deliberatu ziren denak kale gorrira ere, herri arruntaren aurrera agertzera, soldadu eta dama, gorte-lagun eta guzti. Eta atera ziren ilara egundoko luzean, enperadorea tenterik guztien buru zelarik. Kaletik eta leihoetatik, ondokoak tonto inutiltzat har ez zezan, jendeak garrasi: \u00abO, zeinen pollitak enperadorearen janzki berriak! Oo, zeinen traje berri ederra!! Oooo!, hori da hori dindirriaren ikusgarria!!!\u00bb. (<em>Janzkiaren zintzilikako zatia<\/em>).<\/p>\n<p>Bat-batean, ume koskor batek: \u00abBiluzik doa eta!\u00bb, esan zuen. Eta haren aitak: \u00abEne, ba! Horra ume xaloaren egia egiazkoa!\u00bb. Eta, atzenerako, herri osoa hasi zen esaka: \u00abEz darama-eta ezer ere jantzirik!\u00bb, zurrumurruka lehendabizi, espantuka oihuztatzen gero\u2026 Larritu zen errege, herriak arrazoi zeukalakoan, baina: \u00abEutsi akabatu arte, eutsi\u2026!\u00bb, egin zuen berekiko. Eta tente asko segitu zuen segizio ugariaren buru, aurrera eta aurrera, laguntzaile zenbaitek artean gezurretako dindirriari heltzen ziotela, arrastaka-arrastaka zikin ez zedin edo\u2026<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-09-21<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eta dirutan elemenia eman zien enperadoreak bi pikaro tunanteei\u2026 Bi iruzurgileok ehun-gela bat antolatu zuten, palazioko tokirik ez eskasenean; eta lanean ari balira bezala jarri ziren bi-biak, ustezko makina josteko baten aurrean, fikziozko trajea egiten. Zeta finik finenak eta urre gorririk gorrienak eskatu zituzten josketarako (egiaz beren patriketarako). Orduekin batera, arratseko ilunak ere aurrera zihoazen [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/324"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=324"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/324\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=324"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=324"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=324"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}