{"id":332,"date":"2016-10-19T08:14:44","date_gmt":"2016-10-19T07:14:44","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=332"},"modified":"2016-10-19T08:14:44","modified_gmt":"2016-10-19T07:14:44","slug":"lagunarteko-7-martxa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/10\/19\/lagunarteko-7-martxa\/","title":{"rendered":"LAGUNARTEKO 7 MARTXA"},"content":{"rendered":"<p>Handik eta hemendik, bizitzaren errotak programatuta, hogei bat urteko hainbat mutil lagun bildu ziren behin, eman dezagun Gipuzkoako Goierrin, Ormaiztegin, familiak, lanak eta patu ez-beti-putak hartaratuta. Non elkarrekin ospatuko, non elkarrekin afalduko\u2026? Eta erabaki zuten, guztiak ados, Lierniko Mujika jatetxera afaltzera joatea, handik gero, gau pasan, Zumarragan ez bazen Beasainen, parranda egin zezaketelako, \u00abgazte eta ero, zentzua gero\u00bb ojuka.<\/p>\n<p>Handik hamar urte geroago, koadrilako lagunok hogeita hamar bat urtekoak zirela, biltzen dira berriz, ea non elkarren lagunarte zorioneko hura ospatu, ea non afalduko ote zuten erabakia hartzera\u2026 Eta, azkenean, erabaki zuten, denak konforme, Lierniko Mujika jatetxera afaltzera joatea, parranda bertan luza zezaketelako, eta, handik behera, etxera bidean, sekula santan alkoholemia probarik ezagutu izan ez omen zelako, baso-zulo ilun hartan.<\/p>\n<p>Handik hamar urte geroago, koadrilako lagunok berrogeitaka urteko gizon gordinak zirela, biltzen dira berriz ere, ea non elkarren lagunarte zorioneko hura ospatu, ea non afalduko ote zuten eztabaidatzera\u2026 Hau-ta-hori-ta-hura, azkenik, erabaki zuten, denek batera, Lierniko Mujika jatetxera afaltzera joatea, hango neska polit zerbitzariak, eder galantak ez ezik, jator-jatorrak ere izan omen direlako beti, ipurtzulotik ere eztia dariola. (Ipurtzulotik eztia dariola, gizon usteko mutiko begi-luzeak, uler bedi zuzen, gero!).<\/p>\n<p>Handik hamar urte beranduago, koadrilako lagunok berrogeita hamarna urtekoak zirela, biltzen dira atzera, ea non elkarren lagunarte zorioneko hura ospatu, ea non afalduko \u00abAfaldu?\u2026 Ez!\u00bb, bazkalduko ote zuten antolatzera\u2026 Eta, azkenerako, erabaki zuten, baietz eta baietz, Lierniko Mujika jatetxera bazkaltzera joatea, hango jaki-zerrenda zoragarria omen zelako, eta, ai ama!, hango ardoen aukera, zer esanik ez: \u00abJanak edana on dik; um-blen-ble\u2026!\u00bb.<\/p>\n<p>Handik hamar urte beranduago, koadrilako lagunok hirurogei urtekoak zirela, eztula baino zaharragoak ziruditela dagoeneko batzuk, biltzen dira berriro, ea non elkarren lagunarte zorioneko hura ospatu, ea non bazkalduko ote zuten diskutitzera\u2026 Eta, azkenez, erabaki zuten, guzti-guztiak bat etorririk, Lierniko Mujika jatetxera bazkaltzera joatea, leku lasaia omen zelako, zaratarik batere eta umerik apenas gabekoa, eta (oso-oso kontuan izatekoa), erretzaile ez zirenentzako omen zeudelako saloiak; hala goikoak, nola behekoak ere.<\/p>\n<p>Handik hamar urte beranduago, koadrilako lagunok hirurogeita hamar urtekoak zirela, txima hondarrak txuri-txuri, biltzen dira beste behin, ea non elkarren lagunarte zorioneko hura ospatu, ea non bazkalduko ote zuten hizketatzera\u2026 Eta, atzenean, erabaki zuten \u00abBale! Bale\u2026!\u00bb, Lierniko Mujika jatetxera bazkaltzera joatea, elbarri edota ezindu samarrentzat sarbideak omen zeuzkalako, eroso askoak edozeinentzat. Zaharrago eta beharrago\u2026<\/p>\n<p>Handik hamar urte beranduago, koadrilako lagunok laurogeitaka urtekoak zirela, adinak ahiturik, biltzen dira ostera, ea non elkarren lagunarte zorioneko hura ospatu, ea non bazkalduko ote zuten deliberatzera\u2026 Eta, atzen-atzenean, erabaki zuten, \u00abDudaik\u2019pe!, dudaik\u2019pe\u2026!\u00bb, Lierniko Mujika jatetxera bazkaltzera joatea, oso erabaki zuzentzat etsita aspaldiko partez, izanez ere, han ez omen zirela-eta sekula beren bizian elkartu, ez afaltzera eta ez bazkaltzera.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-10-19<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Handik eta hemendik, bizitzaren errotak programatuta, hogei bat urteko hainbat mutil lagun bildu ziren behin, eman dezagun Gipuzkoako Goierrin, Ormaiztegin, familiak, lanak eta patu ez-beti-putak hartaratuta. Non elkarrekin ospatuko, non elkarrekin afalduko\u2026? Eta erabaki zuten, guztiak ados, Lierniko Mujika jatetxera afaltzera joatea, handik gero, gau pasan, Zumarragan ez bazen Beasainen, parranda egin zezaketelako, \u00abgazte eta [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/332"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=332"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/332\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=332"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=332"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=332"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}