{"id":333,"date":"2016-10-26T08:34:34","date_gmt":"2016-10-26T07:34:34","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=333"},"modified":"2016-10-26T08:34:34","modified_gmt":"2016-10-26T07:34:34","slug":"isuna-eta-isuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/10\/26\/isuna-eta-isuna\/","title":{"rendered":"ISUNA ETA ISUNA"},"content":{"rendered":"<p>Notizia zabal dabil egunotan gure probintzian: Trafiko Zuzendaritzak, iaz, lau miloi eurotik gora harrapatu (bildu, jaso, xixkatu) omen zituen, Gipuzkoan bakarrik, gehiegizko abiaduraren kariaz, kausaz. Hirurogei mila auto-gidari baino gehiago izan omen ziren radar finkoez nahiz ibilkorrez zepoan hartuak; ehun eta hamabost mila bostehun eta berrogeita hiru isun jarriak\u2026 Beraz, beste horrenbeste multa gure etxeetara, irabaziaren lehiaz eta afanez eta grinaz. Aurton askoz ere gehiago izango omen ditugu, seguru\u2026<\/p>\n<p>Inork ez du, ordea, notiziarik zabaltzen zenbat multa ipintzen den gure herri eta hirietan aparkatzea dela-eta, zenbat sos den harrapatzen, biltzen, jasotzen, xixkatzen, zorioneko TAO-OTAren sistemarekin, irabaziaren grinaz eta afanez eta lehiaz, zazpi kopeta-azalez. Jakingo nuke gustura, horra!<\/p>\n<p>Abiadurarenak alde batera utziko ditut\u2026 Aurreko batean, ondoko hirian nintzen, gestorian dokumentu batzuk entregatzen. Sartu, paperak utzi eta kito: ez nintzen egon arrautza-gorringoari danbolina jotzen\u2026 Kalera irten eta han ari zen udaltzain tente bat isuna jartzen; aparkatze araua hausteagatik, inondik ere. Esan ere egin nion: \u00abHara bestea; burutik joan zara, ala!? Bost minutu ere ez ditut egin-eta! Gure Jainkoak eskertuko lizuke, jubilatu bati faboretxo bat egingo bazenio\u2026\u00bb. Ez zuen zirkinik ere egin, ikarakaitz. Eta multa eskribitzen jarraitu zuen serio demonio\u2026<\/p>\n<p>Egia esan, pasatu egin nintzen pitin bat hurrena gero, eta: \u00abHarro lotsagabe galanta egina hago hi!\u00bb, atera zitzaidan bihotzetik. Entenditu egin zidan, ze, hozki so eginez, beste isun-paper bat betetzen hasi baitzen, autoak ez omen zeramala-eta bistan ITV delakoaren pegatinarik. Ezin izan nion orduan barren-barrenari eutsi, eta direnak eta ez direnak jaulki nizkion parrastan: \u00abZomorro zikina. Ikusten diat, bai, potrozorri batekin ari naizela hizketan. Beste ezertarako balio ez, eta polizia egin haute hi, kalamidadea halakoa\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Arestian aipatu bigarren multa osatu zuenean, parabrisako azpian atxiki eta, segidan, hirugarren bat betetzeari ekin zion. Ez nintzen hala eta ere kikildu. Hamar bat minutuz bereak eta bost esan nizkion, bihozgabetik gibel-handiraino, madarikatutik astapotroraino; zokormazoa, segapotoa, babalorea\u2026 Arnasa hartzen nuen bakoitzeko, isun-paper berria hartzen zuen; eta isun-paper bakoitzeko, irria are eta zabalagoa egiten zitzaion ezpainetan, dirdaitsuagoa begietan\u2026<\/p>\n<p>Nire hamaikagarren irainaren ondoren udaltzainak aleungarren multa idatz-bete zuenarekin, erabat ase zitzaion, sobra ere, mendekua; eta bazihoan\u2026 Bazihoan, auto txarki aparkatu haren matrikula eta abarrak ondo apuntatuta, zepoan hartuta ninderamalakoan ni ere. Orduan: \u00abNeuk ere joan beharra zeukaat, ba \u2013esan nion iheska\u2013, hortxe ailegatu duk-eta nire autobusa\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Ikustekoa izan zen, ikustekoa izan zenez!, udal-polizia haren mozolo aurpegia, zer esan, zer egin ez zekiela\u2026 Orain urte batzuk jubilatu nintzenez gero, egunero bilatzen dut dibertsioren bat, egunero saiatzen dut denbora-pasa jostariren bat\u2026 Medikuak halaxe aginduta, portzierto; guztiz garrantzitsua omen delako nire adinean ez aspertzea, umore berrien bila sarri-sarri abiatzea, hala etxean nola kalean ere. Eta, jakina, medikuari kasu egin behar zaio.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-10-26<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Notizia zabal dabil egunotan gure probintzian: Trafiko Zuzendaritzak, iaz, lau miloi eurotik gora harrapatu (bildu, jaso, xixkatu) omen zituen, Gipuzkoan bakarrik, gehiegizko abiaduraren kariaz, kausaz. Hirurogei mila auto-gidari baino gehiago izan omen ziren radar finkoez nahiz ibilkorrez zepoan hartuak; ehun eta hamabost mila bostehun eta berrogeita hiru isun jarriak\u2026 Beraz, beste horrenbeste multa gure etxeetara, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/333"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=333"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/333\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=333"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=333"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=333"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}