{"id":335,"date":"2016-11-02T09:43:48","date_gmt":"2016-11-02T08:43:48","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=335"},"modified":"2016-11-02T09:43:48","modified_gmt":"2016-11-02T08:43:48","slug":"matxinada-basetxean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/11\/02\/matxinada-basetxean\/","title":{"rendered":"MATXINADA BASETXEAN"},"content":{"rendered":"<p>Basetxeko nagusi Jones jauna zen, duela franko urte. Gizaki mozkor zakila izaki, itsusi egin zuen bere lana, bera nagusi bakar zakar beti. Zerri zahar jakintsu bat bazen bertan, ordea; eta animalia errukarri guztiei eragin zien errebelatzera, basetxea beraiek gobernatzera. Baldintza batekin, baina, beti ere: den-denak berdin-berdinak izatekotan, zazpi lege, arau edo agindupean: \u00abBat, bi hanken gainean dabilena, etsaia da; bi, lau hanken gainean dabilena, edo hegalduna, laguna da; hiru, animaliak ez du arroparik jantziko; lau, animaliak ez du ohean lo egingo; bost, animaliak ez du alkoholik edango; sei, animaliak ez du beste animaliarik hilko; zazpi, animalia guzti-guztiak igual-igualak dira\u00bb.<\/p>\n<p>Hasera batean, Animalien Basetxea zoritsu eta loratsuago bilakatu zen. Denbora joanean, ordea, pixkana-pixkana, lider jarritako zerriek, boterea itsuski baliatuz, aginduak nahierara manipulatu zituzten. Bi zerri liderrak, Napoleon eta Elur-bola, beren artean gorabeherak izaten hasi ziren: lehenak kolperik jo nahi ez zuen, agindu eta kito; besteak, animaliei haize-errota eraikitzen irakatsi nahi izan zien. Zerri gehienak honen fabore, noski. Baina, Napoleonek, bederatzi zakur amorratu hartuta, Elur-bola basetxetik kanpora bidali zuen haizea hartzera. Pixkana-pixkana, arauak aldatzen bakantzen makaltzen joan ziren: \u00abBat, animaliak ez du ohean lo egingo\u2026, izara artean; bi, animaliak ez du alkoholik edango\u2026, neurriz gain; hiru, animaliak ez du animaliarik hilko\u2026, motiborik ezean\u00bb.<\/p>\n<p>Pixkana-pixkana, zazpi lege, arau edo aginduak ezabatu egin ziren Napoleonen, Zerri Nagusi Ahalguztidun izendatuaren, aginduz\u2026 Pixkana-pixkana, Jones jaun gizakiak utzitako arropak janzten hasi ziren gero zerriak, lehen agindua hautsiz, atzeko bi hanken gainean ibiliz, lehenagoko gizakien gisa berean\u2026 Pixkana-pixkana, Elur-bola baztertua zelarik, haren erru egin zuten zerriek beren arteko miseria guztia, Napoleonen meritu eginez arrakasta ekonomikoarena, demokraziarena\u2026 Pixkana-pixkana, animalia errukarriek ordu mordo batez lan egin behar izan zuten, morroi gisa, asko produzituz, gutxi janez, zerri buruen aurrean mutu, ezertaz kexatu gabe, botoa bera ere galduta\u2026 Pixkana-pixkana, Napoleonek eta zenbait zerrik beren mahaira gonbidatu zituzten antzina gorrotatzen omen zituztenak\u2026 Eta azkenik, pixkana-pixkana, auzibidea abiarazi zieten animalietako zenbaiti, bihurriei, haserako zazpi aginduak lege bakar bihurtu zutelarik: \u00abAnimalia guzti-guztiak igual-igualak dira; baina, animalia batzuk beste batzuk baino igualagoak\u00bb.<\/p>\n<p>1945eko \u201cMatxinada basetxean\u201d nobelaren historia duzu honako hau, nola-hala laburtua. George Orwelen pistara Adolfo Roldan jaunak erakutsi dit bidezidorra. Hirurogeita hamaika urte geroago, eguneratze aldera, ezar itzazu kontaera horretan izen propio berriak, aspaldian eguneroko ezagun izan ditugunak: Franco-Fraga-Aznar, izaki-gizaki halakoxeak, hasteko; Gonzalez-Guerra eta \u201czakur\u201d konpainia hurrena (Barrionuevo, Vera, Sancristobal, Amedo, Elgorriaga, Danborenea, Bono, Dom\u00ednguez, Planchuelo\u2026); baita Pablo Iglesias Posse ere, PSOEren fundatzailea; Pedro S\u00e1nchez, haizea hartzera bidalia, Odon, PSC&#8230;; eta, egungo \u201czerri-zakur\u201d berriak: Susana D\u00edaz, Lamb\u00e1n, Pradas, Simancas, Ximo Puig, Hernando, Fern\u00e1ndez\u2026 Eta kito. Orain has zaitez berriro goitik behera leitzen artikulua, hobeto ulertuko duzu-eta, seguruenera.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-11-02<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Basetxeko nagusi Jones jauna zen, duela franko urte. Gizaki mozkor zakila izaki, itsusi egin zuen bere lana, bera nagusi bakar zakar beti. Zerri zahar jakintsu bat bazen bertan, ordea; eta animalia errukarri guztiei eragin zien errebelatzera, basetxea beraiek gobernatzera. Baldintza batekin, baina, beti ere: den-denak berdin-berdinak izatekotan, zazpi lege, arau edo agindupean: \u00abBat, bi hanken [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/335"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=335"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/335\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=335"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=335"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=335"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}