{"id":339,"date":"2016-11-16T08:23:09","date_gmt":"2016-11-16T07:23:09","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=339"},"modified":"2016-11-16T08:23:09","modified_gmt":"2016-11-16T07:23:09","slug":"hilerri-bateko-berri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/11\/16\/hilerri-bateko-berri\/","title":{"rendered":"HILERRI BATEKO BERRI"},"content":{"rendered":"<p>Hilerriak edo kanposantuak azaroko lehen egunetan, usoak urriko hego-haizeetan bezala dira: notizia beti. Zer esanik ez aurten. Gasteizen, gazte koadrilaren batek botila-tzarren batean azioa egin omen duenekoa; Iru\u00f1an, ezezagun batzuek hilobiak profanatu omen dituztenekoa; Donostian, baten batek tabernakuloa eta kustodia bere lekutik atera eta bota omen dituenekoa; Bilbon, hileta koroak, beren zinta eta guzti, hilobietatik lapurtu eta familiakoei auskalo nora kristo galdu omen dizkienekoa\u2026<\/p>\n<p>Horiek guztiak barra-barra hedatu dira Hegoaldeko probintzia guztietara, haserre suak eraginez. (Ene, bada, gure Munilla\u2026!! Baita bateko gotzaia eta besteko artzapezpikua ere). Apenas, ordea, inortxok jakin duen hemen Iparraldeko hilerrietako berri; hango hilerri bateko berri, zehazki-mehazki. Niri txiripaz iritsi zait notizia, Bidasoa hurbileko mugaz gaindi\u2026 Kanposantu bateko etxo itsusi zikina izan arren, hemengo atarira ateratzen kemendu naiz, lotsak lotsa, irria eta barrea eragitea osasungarria omen delako. Izan ere, hauxe irakurri berri dut: \u00abZientziaren arabera, irribarre egiteak, arrazoirik gabe bada ere, zoriona dakar\u00bb. Barre gozatsuak egin ditzazula, hortaz; nahiz eta hilerriko berriak serioak ohi diren beti, tristeak eta ilunak.<\/p>\n<p>Olgetan ala benetan ari ote naizen, egiaz ala alegiaz, zeuk ikusi, zeuk erabaki. Baina, niri kontatu didatenez, Hilen Egunaren biharamunean, hilaren hiruan edo lauan, gertatu omen zen, Lapurdiko herrixka batean. Iparraldeko herri horren izenik ez digu axolik; jakin badakigu, alabaina, han herri askotan elizaren atzean daudela hilerriak, zabalik beti ere, hemen gurean ez bezala\u2026<\/p>\n<p>Bi emakume aski gazte eta pinpirin, mozkortu xamarrik, tabernatik etxera bidean, ordurako ilunabartzen hasia zelarik, iji eta aja, hilerrira sartu ziren pixa egitera. Baita hilobi atze batean makurtu eta egin ere. Dena zen han lore eta koroa dotore\u2026 Azpiak zerekin garbiturik ez gero, eta bietako batek azpi bustiak tangarekin lehortu, tanga harrika bota eta gonak jantzi zituen lasai arraio. Besteak, aldiz, penatxo halako tanga eder garestia galtzea, eta atzeko hilobi gaineko koroa-zinta bati tira egin eta harekin estali zituen azpiak, tanga ez bustitzearren; ondoren, tanga jaso, prakak jantzi eta, iji-aja, han abiatu ziren biak, bakoitza bere etxera\u2026<\/p>\n<p>Hurrengo egunean ziren komeriak\u2026 Lehenengo andrearen senarrak, min-min eginda, suak harturik hots egin zion bestearenari telefonoz:<\/p>\n<p>\u2014Bart arratsean gure andrea zepelin ederra harrapatuta etorri duk! Tangarik gabe, gainera! Besterik ez genian falta\u2026! Akabo; gureak egin dik! Gainezka egin dik nire pazientziak\u2026 Auskalo non, norekin, zertan ibilia den\u2026!<\/p>\n<p>Eta bestearen erantzuna:<\/p>\n<p>\u2014Hori ez duk ezer, motel; ezer ez denez hori, nirearekin konparatuta! Konparatuko duk, ba\u2026! Hi heu ere ez al haiz sekula zepelindu, ala\u2026!? Begira: gure emaztetxoa ere mozkorturik, txolin-txolin ailegatu zuan etxera atzo, iji eta aja, aja eta iji\u2026 Ez duk, ordea, hori okerrena. Okerrena duk ipurdiko erretenetik zintzilik, bere azpietan bilduta, zinta bat zekarrela, honako eskaintza-idatzi eta guzti: \u00abEz zaitugu ahantziko!!! Maitasunez: Ernest, Xanti, Filipe eta Baionako campus guztia. <em>Campus de Bayonne<\/em>\u00bb. Atera itzak kontuak, hi\u2026<\/p>\n<p>Hala bazan ala ez bazan, hala kontatzen dute behintzat, Baionako plazan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-11-16<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hilerriak edo kanposantuak azaroko lehen egunetan, usoak urriko hego-haizeetan bezala dira: notizia beti. Zer esanik ez aurten. Gasteizen, gazte koadrilaren batek botila-tzarren batean azioa egin omen duenekoa; Iru\u00f1an, ezezagun batzuek hilobiak profanatu omen dituztenekoa; Donostian, baten batek tabernakuloa eta kustodia bere lekutik atera eta bota omen dituenekoa; Bilbon, hileta koroak, beren zinta eta guzti, hilobietatik [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/339"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=339"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/339\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=339"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=339"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=339"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}