{"id":343,"date":"2016-11-30T09:21:30","date_gmt":"2016-11-30T08:21:30","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=343"},"modified":"2016-11-30T09:21:30","modified_gmt":"2016-11-30T08:21:30","slug":"alabaren-urtebetetzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/11\/30\/alabaren-urtebetetzea\/","title":{"rendered":"ALABAREN URTEBETETZEA"},"content":{"rendered":"<p>Gure alaba zaharrenak hamabost urte bete ditu, atzo. Ume-umetatik bezala, aurten ere afari-merienda moduko bat prestatzen lagundu genion, lagunartean atseginetan egon zedin, jaten-edaten eta kontuak esaten\u2026 Atzo arratsean egina dute festa, geure etxepeko soto dotore atonduan. Litxarreria franko eta zurrut eta purrut, ase ederrik eginik izango zuten, noski\u2026<\/p>\n<p>Ilunabar goiztiarrarekin gonbidatuak banan-banan ailegatu orduko, gogoak emandako tokietan eseri ziren han-hemen aulkian, mahaian, lurrean\u2026 Berehalaxe gero, bakoitza bere sakelako telefono gainera makurtu zen mutu. Hurrena, berriz, twitter, instagram, facebook, washap\u2026, tiki-tiki-tiki-taka-tik, mezuak bidaltzen hasi ziren guzti-guztiak, edo, bestela, joku bitxietan jolasten, begi biak erne-erne pantailari eta ahoa zimur-zimur keinuka\u2026<\/p>\n<p>Hunkigarria zen, hunkigarria zenez, bakoitza bere mobil beltz soilaren gainera makurtuta ikustea. Zeinen handiak zeuden denak! Txiki-txikitatik ezagutzen ditut, izan ere, eta; beren artean hitz egiten zutenetik, alegia\u2026 Gogoan dut oraindik gehienen ahotsa. Batzuek ez didate sinesten, txikiak zirenean elkarrekin hitz egiten zutenik; elkarri begira ere egoten zirenik, ez didate askok sinesten.<\/p>\n<p>Dantza egiteko tenorea iritsi zenean, bakoitzak bere entzungailua telefonotik belarrira konektatu, bakoitzak bere gustukoeneko abesti-sorta hautatu eta, bakoitzak bere dantza egin arren, bazirudien denak erritmo berean ari zirela. Hura zen, hura, ikustekoa\u2026! Geroago, tartetxo batean, denak gelditu eta gure alabatxo laztana zoriontzeko prantatu ziren. Denak kieto, dena isilik, denak atezuan, hala nola ohi diren atleta esprinterrak ehun metroko karreran.<\/p>\n<p>Berealdiko zalaparta sortu zen derrepente sotoan: lagun guztiek batera, emozioz ikaratan, zorion mezuak, bidaltzeari ekin zioten, tiki-tiki-tiki-taka-tik, guztiak ere aurren-aurrenekoak izan nahian, hatzak tarrapataka sekulako abioan mugituaz. Batzuek, bistan da, aldez aurretik prest zeukaten testua eta \u201cok\u201d eman eta kito\u2026 Gure alabatxoaren sakelakoak ez zuen bakerik tik eta tik, tirrin eta pirrin\u2026 Guzti-guztienak ere ezin, bada, une hartan ikusi eta asko beste baterako gorde zituen. Hura poza eta ditxa gure neskato maitearena: ilargi bete-betea zeukan bere labe gainean!<\/p>\n<p>Ondora joan nintzaion eta: \u00abZorionak, nere! Urte askotarako!\u00bb, esan nion emozioz gainezka. Izututa begiratu zidan berak, haserre; eta alde egin zidan ondotik, zapuztuta. Harritu ez ezik, kezkatu ere egin nintzen, jakina, eta atzetik joan nintzaion ea zer demontre gertatzen zen galdezka, ea zer arraio egin ote nion nik, gaiztorik. Bere mobila hartu eta mezu bat bidali zidan, tiki-taka-tik:<\/p>\n<p>\u2014Jo, tta! Nre lgunn aurrn ridklu eitn nao ni! KO utz nzu\u2026 Msdz, zrtko dad tfnok\u2026!? Ztkizu mzu bt 2dalzn, eo\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Brk! (:\u2014<)!? \u2013erantzun behar izan nion neure mobilez\u2013. ZRNK!!! Urt asktko!!! Eun zrgrr pa dizt. Myt zytt. Tta. (:\u2014*).\n\nUrtebetetze zinez polita izan zen atzokoa, gure alabatxo zaharrenarena. Hau da denboraren joan beharra! Saguzarra baino urtetsuago nago dagoeneko. Jaio ziren berriak eta badakartzate nik ezin igerriak\u2026 Nola zahartu naizen! Eskerrak eman ez nion musurik\u2026\n\n&nbsp;\n\n<em>Bizargorri<\/em>, 2016-11-30<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure alaba zaharrenak hamabost urte bete ditu, atzo. Ume-umetatik bezala, aurten ere afari-merienda moduko bat prestatzen lagundu genion, lagunartean atseginetan egon zedin, jaten-edaten eta kontuak esaten\u2026 Atzo arratsean egina dute festa, geure etxepeko soto dotore atonduan. Litxarreria franko eta zurrut eta purrut, ase ederrik eginik izango zuten, noski\u2026 Ilunabar goiztiarrarekin gonbidatuak banan-banan ailegatu orduko, gogoak [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/343"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=343"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/343\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=343"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=343"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=343"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}