{"id":345,"date":"2016-12-07T09:26:12","date_gmt":"2016-12-07T08:26:12","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=345"},"modified":"2016-12-07T09:26:12","modified_gmt":"2016-12-07T08:26:12","slug":"judua-etxe-zulo-bila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/12\/07\/judua-etxe-zulo-bila\/","title":{"rendered":"JUDUA ETXE ZULO BILA"},"content":{"rendered":"<p>Hemen hauetan aspalditik ez da judurik agerian ikusten; hemen hauetan, noiztik ez da judutarrik aitatu ere egiten! Baina, hala eta ere, judu erraturik badabil oraindik ere munduan; judutar guztiak ez daudelako munduan aberats, judu guztiak ez daudelako dagoeneko Israeleko habian\u2026 Judio jaio batzuk oraindik badabiltza euskal herrietan ere, ttirriki-ttarraka, han-hemenka, behartsu, ezkutu-gorde disimuluzkoan, direlakoan-eztirelakoan\u2026 Gauza da, inork apenas garbiki aitortzen ez badu ere, palestinarrak izan gabe ere, euskaldunok zapoa daukagula haientzako; esan nahi baita, herra eta tirria, korromioa eta fobia diegula\u2026, piskatxo bat.<\/p>\n<p>Behobian gertatu berri da, agidanez. Kamioi eta autoen eguneroko alamena dela eta, bertako kristau batek Landetxan pisu berri koxkor bat erosi eta erabaki zuen etxetxo zaharra errentan uztea. Baita egunkarietan hala anuntziatu ere\u2026 Biharamunean bertan, goizean goiz, han zen Behobiako etxe xaharrean ate joka gizaseme sasoiko bizardun bat, bere motots bildu eta guzti.<\/p>\n<p>\u2014Nik etxe hau gustuko \u2013bisitariak\u2013. Pozik hartuko nik alkilerrean\u2026<\/p>\n<p>\u2014Kasualitatea, gizona \u2013kristau euskaldunak erantzun\u2013. Bart euria egin du eta konturatu gara teilatuak oso kaltetua behar duela izan, ze aze nolako itoginak, tanga-tanga!, ganbaratik beheiti. Zuloak eta pitzadurak konpondu arte ezin alokatu dut etxea\u2026<\/p>\n<p>\u2014Lasai horregatik, gizona; niri ez inporta. Nik badut anaia hargin igeltsero teilatu-konpontzailea; hark dena konponduko; hark egingo agudo guretzat adina lehorpe\u2026<\/p>\n<p>Zertxobait susmo txar hartzen zion, ordea, etxejabeak arren-erreguka zetorrenari. Halakoari bere etxea utzi ez nahi, eta zozoarena egiten segitu zuen:<\/p>\n<p>\u2014Itoginena ez da txarrena\u2026 Ikusten duzu hor kalean ume mordo iskanbilatsu hori? Ba, hortxe daude egunero goiz-goizetik, oilar-oiloak bezala kukurruku eta karaka; baita bazkalondoren ere siestako garaian\u2026 Eta kamioien zarata\u2026! Hemen lasai lo egingo duenik ez da; hemen lo erreak izango dituzu\u2026<\/p>\n<p>\u2014Lasai horregatik, gizona. Gure beste anaia batek gozodenda handia du; engainatuko ditu nolabait. Zarata ez inporta. Nik etxea behar; etxe hau nahi\u2026<\/p>\n<p>Etxejabea aspertzen da, gogaitzen da, nazkatzen da, eta:<\/p>\n<p>\u2014Ba al dakizu\u2026? Nik ez diot nire etxea errentan judu bati utziko. Kito!<\/p>\n<p>\u2014Ni\u2026, zer!? Ni judutar? Oh, ez! Ni, katoliko\u2026<\/p>\n<p>\u2014Zu katolikoa? Baita zera ere\u2026! Ea, ba: zenbat Jainko daude, zenbat\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Jainko bat bakarra. Baina berez hiru: Aita, Semea eta Espiritu Santua.<\/p>\n<p>\u2014Eta nola du izena Semeak?<\/p>\n<p>\u2014Jaun Goiko Aitaren Semea, Jesukristo.<\/p>\n<p>\u2014Eta non jaio zen Jesukristo?<\/p>\n<p>\u2014Jesukristo, Belenen.<\/p>\n<p>\u2014Jaun Goiko Ahalguztidunaren Seme izaki, palazio batean noski, ala\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Ez, ez\u2026 Txabola zulo batean, astoa eta idia ondoan, gixaixo, pobre\u2026<\/p>\n<p>\u2014A, joino! Eta zergatik jaio zen, ba, txabola xahar batean errukarri\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Zergatik\u2026!? Zergatik diozu!? Kristau madarikatu kaka zimur batzuek judutarrei etxerik utzi nahi ez zietelako!!!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2016-12-07<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hemen hauetan aspalditik ez da judurik agerian ikusten; hemen hauetan, noiztik ez da judutarrik aitatu ere egiten! Baina, hala eta ere, judu erraturik badabil oraindik ere munduan; judutar guztiak ez daudelako munduan aberats, judu guztiak ez daudelako dagoeneko Israeleko habian\u2026 Judio jaio batzuk oraindik badabiltza euskal herrietan ere, ttirriki-ttarraka, han-hemenka, behartsu, ezkutu-gorde disimuluzkoan, direlakoan-eztirelakoan\u2026 Gauza [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/345"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=345"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/345\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=345"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=345"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=345"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}