{"id":346,"date":"2016-12-14T09:07:09","date_gmt":"2016-12-14T08:07:09","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=346"},"modified":"2016-12-14T09:07:09","modified_gmt":"2016-12-14T08:07:09","slug":"gaurko-zure-egunak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2016\/12\/14\/gaurko-zure-egunak\/","title":{"rendered":"GAURKO ZURE EGUNAK&#8230;"},"content":{"rendered":"<p>Atzo, Santa Luzia, egun guzia; eguna motza eta gaua <em>luzia<\/em>. Orain berrehun eta laurogeita bederatzi urte bezala\u2026 Orain hogeita hamabost urteko gisa berean\u2026Hi heu ez haiz oraingoa, txokilio; ezta Santa Luzia feria ere. Ezkio-Itsaso azpian, Santa Luzian, ospatzen zuan zazpi egunez alimaleko feria-festa antzinako hori. Litxarreria libre, lizunkeria lizentzi eta liskarra libertimendu, gotzaiak haserretu zituan zeharo; Iru\u00f1akoa, batik bat. Urretxuarrak ez zeudean alferrik erne. Feria huraxe beren herrian ospatu ahal zedin baimenak eskatu eta, 1727an, Felipe V.ak horretarako eskubide guziak eman zizkietean. Gaur arte.<\/p>\n<p>Orain dela hogeita hamabost urte hantxe hintzen hi, Santaluzitan, hire andrearekin, ia bi urteko alaba Lierni orga-sehaskan hartuta, auto-tutuan egun pasa joana. Andrea kunplitu xamarrik zegoan bigarrenez, gorputz mehean sabel gizen biribil borobil\u2026 Kalean gora, kalean behera, Urretxuko plazatik Zumarragako geltokira, gustura ibili hintzen, autoatseginetan, giro onarekin. Gogoan duk jendetza, gogoan duk bazkaria, gogoan duk kafea hartzearena ere\u2026 Gogoan duk ia dena; harik eta, bat-batean, hire emaztea umeminek hartu zitean arte. Ai ene, bada: uzkurdurak! Hura estuasuna eta presa eta zalaparta\u2026<\/p>\n<p>Automobilean sartu eta Irunera, automaten gisa\u2026 Hire andrea minez txikitzen, aiumaka, arnas-estuka, hats eta putz\u2026 Ez zegoan artean Irunen eskualdeko ospitalerik, eta Urdanibia plazako bazter zera hartan emagina, erditzeko gela, medikua zain\u2026 Estuak eta larriak berriro. Eguna motza gertatu zuan eta gaua luzea, oso <em>luzia<\/em>. Ilargi betearekin. Hik, aise nahia izaki beti, ateka gaiztoan atarramendu onik ez. \u00abBa al dator\u2026?\u00bb, emazteari. \u00abNoizko dugu\u2026?\u00bb, erizainari. \u00abHau dek hau\u2026!\u00bb, heure buruari. Erdi urren zegoena, bien bitartean, etzanik, uzkurdura gero eta sarriagoekin, minetan eta ezinetan, putz eta hats\u2026<\/p>\n<p>Gorputzak, beti ere, ba omen zekik dantzan; utzi egin behar omen zaiok\u2026 Eta hartan, denbora hiretzat aise joanean, goizaldean, heu aurrez aurre presente hintzela (buru-kaskoa ageri plop, leporainokoa atera zast, bizkarraldea libratu blup, oinak kanpoan zizt\u2026!), jaio zitzaian, zitzaizuen, bigarren alaba, Itziar sorgintxoa, zorionik onenean, gaur bezalakoxe egunez, duela hogeita hamabost urte. Hire orduko autonomia isila eta amaren antsien pila! Izan ere, jaiotza bakoitzean bi erditze gertatzen omen dituk: kumearena eta karenarena: lehenengoan, umea libratu beharra; bigarrenean, ama salbatzea komeni.<\/p>\n<p>Hazi eta hezi gero, Hondarribiko Guillerma-enean\u2026 Titi-emateak, oihal garbitzeak, orgatxoan ateratzeak, ikastolarako janzteak, demandak eta sesioak, zaputzak eta muzinak eta lainezak\u2026 Horiek denak eta askoz gehiago ere hik albotik ikusi hituen. Dantza geroago, Alamedako Elvira Ubiernarenean: euskal-dantzan hasi eta balletean amorratu: balleta, balleta eta balleta\u2026!!! Hamabost urterekin Madrilen utzi huen alabatxoa, apopilo, ezezagunen etxean lau urtez. Zurich gero, Leipzig gero, Londres gero, Royal Opera House\u2026 Hire alabak oila-lurrean baino urte gehiago egin dik atzerrietan. Halere, autopuztua hago.<\/p>\n<p>\u00abGaurko zure egunak,\/ sorgintxoa baitu,\/\/gau ilargi beteaz\/ oparitu gaitu\u2026\/\/. \u00a0Zuregandiko ditxak\/ ez zaizkigu ahitu:\/\/ harrotasun handitan\/ ama duzu blaitu;\/\/aita autista honek\/ ere maite zaitu\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2015-12-14<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo, Santa Luzia, egun guzia; eguna motza eta gaua luzia. Orain berrehun eta laurogeita bederatzi urte bezala\u2026 Orain hogeita hamabost urteko gisa berean\u2026Hi heu ez haiz oraingoa, txokilio; ezta Santa Luzia feria ere. Ezkio-Itsaso azpian, Santa Luzian, ospatzen zuan zazpi egunez alimaleko feria-festa antzinako hori. Litxarreria libre, lizunkeria lizentzi eta liskarra libertimendu, gotzaiak haserretu zituan [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/346"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=346"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/346\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=346"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=346"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=346"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}