{"id":364,"date":"2017-02-15T09:24:21","date_gmt":"2017-02-15T08:24:21","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=364"},"modified":"2017-02-15T09:24:21","modified_gmt":"2017-02-15T08:24:21","slug":"ninfomanarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/02\/15\/ninfomanarena\/","title":{"rendered":"NINFOMANARENA"},"content":{"rendered":"<p>Hondarribian gorabehera kezkagarriak dira aspalditxoan, aireportua dela medio; luzatu beharra dagoela, moztu egin behar dela, segun zeinek zer zergatik zertarako nahi duen. Komeriak dira hemen, zera! Luzatuenean, zenbait etxe eta lur-sail, akabo; moztuenean, berriz, lanpostu eta hegaldi batzuk, kito, fini, kaput. Azkenaldiko Londreserako bidaia sarriak, esate baterako.<\/p>\n<p>Hori guztia, halere, nire gaurko harilaren hari muturra besterik ez duzu. Historia polita kontatuko dizut, xehe-xehe. Jakin dudanez, orain denbora asko ez dela, gizaseme buru-iritzi batek, luzea baino motza gehiago bera, abioia hartu zuen Hondarribiatik Londreseko Heathrow-era. Zegokion lekuan eseri eta, laster, non ikusten duen sartzen egundoko andre dotore ederra, edozeinen begi betegarria. Pausoz pauso, poliki-poliki, bazetorrek, bazetorrek\u2026, eta (hura poxa gure gizonarena), non jarriko?, eta tokatu zaio bere ondo-ondoan esertzea.<\/p>\n<p>\u2014Kaixo. Zer\u2026? Oporretara edo negozioetara zoaz Londresera?<\/p>\n<p>\u2014Lanera noa, lanera \u2013andreak, xarma handiz begietara begira\u2013. New Yorketik nator eta Londreseko urtean behingo Ninfomanen Konbentziora noa. Larunbat eta igande, bi egunetan ospatzen dugu mundu guziko ninfomanok.<\/p>\n<p>Txistua eztarrian trabatu zitzaion ia gure gizonari derrepente. Instant batean zotz eta mutu geratu zen\u2026 Sekula bere bizi guztian ikusitako andrerik politenarekin zegoen, ondoz ondoko, larruz larru ia-ia\u2026 Nora joango dama xarmanta!?, eta pottotta-beroen bilera batera. Hau ere badiagu\u2026! Plantarik duinenean mantendu nahian, hala galdetu zion gero bare, baina kuxkuxean:<\/p>\n<p>\u2014Eta\u2026, zer egin behar duzu zuk zehazki konbentzio horretan?<\/p>\n<p>\u2014Hitzaldi bat ematera noa. Neure esperientzia oinarri, sexualitate-mito batzuk desmitifikatzera; asko baitira mundu zabalean mitoak edo uste faltsuak.<\/p>\n<p>\u2014Benetan? Zein mito dira, ba, horiek? Uste ustel asko dugu, beraz?<\/p>\n<p>\u2014Bada, bai, mito faltsu mordoska han-hemen\u2026 \u2013Eta aho bete hizka ekin zion damak\u2013. Horietako bat, Ipar Amerikan bertan, gurean, uste oso zabaldua dago afroamerikarrak direla gizasemerik fisikoki ongien hornituak, ekipatuak. Eta ez da hala. <em>Navajo<\/em> izeneko indioak dira onen onenak; Hastiin Ch\u2019il Haajin\u00ed famatu haren ondorengoak; zein izan baitzen navajoen buruzagi handia, \u201cManuelito\u201d deitzen ziotena\u2026 Beste mito oso zabaldua da, frantsesak omen direla maitalerik finenik eta onenak. Eta ez da egia. Onenak greziarrak dira. (Ai, Kyriakos, Dimitrios, Sokratis, Nikos\u2026!). Bestalde, egiaztatu dugu jada, ahalmen aldetik, Kantauri kostaldekoak direla ahaltsuenak, gipuzkoarrak batez ere, arrantza portuetako mutilak\u2026 Beste mito bat da, gizona zenbat eta luzeagoa, orduan eta larrujole hobea dela. Baita zera ere! Ai, txiki-motz batzuen abilezia\u2026<\/p>\n<p>Bat batean, isil-isilean geratu zen andrea. Erakaitz, nonbait. Lotsagorritu ere egin zen pittin bat. Arnasa hartu, eta hauxe zioen gero:<\/p>\n<p>\u2014Barka, jauna; baina zer ari naiz ni hemen kontuok barra-barra esaten zuri, oraindik ez dizut izenik galdetu ere eta!?<\/p>\n<p>\u2014Ni \u2013gure gizonak\u2013 Manolito naiz; Manolito Papadopoulos. Baina Zarautzen denek Azken Portuko Txikito deitzen didate.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Auskalo hala bazan edo ez bazan; ondo sartzen da, behintzat, kalabazan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-02-15<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hondarribian gorabehera kezkagarriak dira aspalditxoan, aireportua dela medio; luzatu beharra dagoela, moztu egin behar dela, segun zeinek zer zergatik zertarako nahi duen. Komeriak dira hemen, zera! Luzatuenean, zenbait etxe eta lur-sail, akabo; moztuenean, berriz, lanpostu eta hegaldi batzuk, kito, fini, kaput. Azkenaldiko Londreserako bidaia sarriak, esate baterako. Hori guztia, halere, nire gaurko harilaren hari muturra [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/364"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=364"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/364\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=364"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=364"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=364"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}