{"id":366,"date":"2017-02-22T10:43:03","date_gmt":"2017-02-22T09:43:03","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=366"},"modified":"2017-03-22T10:59:46","modified_gmt":"2017-03-22T09:59:46","slug":"kandido-saseta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/02\/22\/kandido-saseta\/","title":{"rendered":"KANDIDO SASETA"},"content":{"rendered":"<p>Argi bat piztea hobe da, iluntasuna madarikatzea baino. Eta ni gaur hemen gure zorigaitzeko azken gerra madarikatzera ez baina, argiontzi txiki bat piztera nator, eta deiadar egitera, Kandido Saseta Hondarribiko seme zenaren goraintziz eta omenez, egia ez delako sekula ere zahartzen.<\/p>\n<p>Bihar beteko dira, izan ere, laurogei urte Asturiaseko Areces herrixkan hil zutela, gerran; bera eta beste ehun bat euskal gudari, gehienak ANVko Euzko Indarra batailoikoak; baita PNVko Amaiur eta UGTko zenbait ere. Oviedo hiria faxista frankistengandik libratzera joanak ziren hara, agidanez, soldadu errepublikanoei laguntzera. Ez zuten atarramendu onik atera, atarramentu onik atera ez zutenez: bitartekorik eta koordinaziorik eza batetik, eta etsaiak askoz ere gehiago zirela bestetik, hiru albotatik atrapatuak izaki, tiroketa anabasan hil zituzten denak. Hura ausiabartza! \u00abAze zulo beltzean sartu garen!\u00bb, esana omen zuen Sasetak, tragediaren berri aurrez baleki bezala.<\/p>\n<p>Kandido Saseta Etxeberria, Euzko Gudarostearen sortzaile eta komandantea, ama Fruktuosa zegamarraren eta aita Anbrosioren (Biteri eskola publikoan berrogei urtez maisu izanaren) seme eta beste zazpi senideren anaia, (denak hondarribiarrak) izatez izan, txikia omen zen; baina gizon gisan, handia. Honelatsu zioen Manuel de Irujo lagunak: \u00abSaseta, hombre de tantas virtudes como escasa apariencia; leiala, jatorra, nekaezina, atsegina, txit ongi prestatua, balore handi-askotako pertsona, harritzeraino bare-lasaia, langile fina; granje\u00f3 las simpat\u00edas de todos; Errepublikak izan duen militarrik baliotsuenetakoa\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Kontatzen dute, gerra aurretik behin, Marokoko Alhucemas-en Villa Sanjurjo kanpamentuan intendentzia kapitain zelarik, bere oihal-etxolaren sarreran honako hau omen zeukala idatzia: \u00abEmen sartzen dena, Euzkadin da. Euskalduna bazera, mintzatu euskaraz; eta abertzalea bazera, deadar zazu nerekin: \u00a1Gora Euzkadi askatuta!\u00bb.<\/p>\n<p>Haren bizitzaz eta merituez ez dut nik hemen gehiago zertan esanik, gaur egun hor delako nahi duten guztientzat internet\u2026 Dena dela, ezin bazter \u00a0batera utz nezake, beste kontu txoil estimagarri bat. Alizikan (alegia), haren hilobiaren aurkikuntzarena. 1999an Hondarribiko Olagarro eta Muara elkarteko zenbait andre-gizonek hartu zuten erabakia, Saseta herriko seme galduaren hil-zuloa bilatu, aurkitu eta gorpuzkinak jaioterrira ekartzea, albait bederen. Baita topatu eta ekarri ere, alafede&#8230;! Aranzadi laguntzat harturik eta Areces ingurukoak gidari, 2008an, lur azaletik berrogei bat zentimetrora hara non jotzen duten laurogei urte lehenago hildako herriko seme kuttunarekin\u2026 Interneten da, nahi izanenean, historia honen guztiaren bideo ikusgarria.<\/p>\n<p>Kandido Saseta, militar abertzale hondarribiarra, bere herriko lurretan datza harrezkero\u2026 Bihar bertan, otsailak 23 izango dituenean, hil zuteneko laurogeigarren urteurrenean, Hondarribiko hilerrian, bi omen-ekitaldi egingo zaizkio: eguerdian bata, Sasetaren Aldeko Taldeak; arratsaldeko bostetan bestea, omenaldi ofiziala. Agertu nahi duenarentzat\u2026<\/p>\n<p>Laurogei urte eta gero, oraindik ere, ozen bezain garden entzuten da gure Kandido Saseta txiki handiaren oihartzuna; eta, gauza jakina da, beti-beti oihartzunak duela azken hitza\u2026 Beraz, bada, ohore eta goraintzi Sasetari!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-02-22<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Argi bat piztea hobe da, iluntasuna madarikatzea baino. Eta ni gaur hemen gure zorigaitzeko azken gerra madarikatzera ez baina, argiontzi txiki bat piztera nator, eta deiadar egitera, Kandido Saseta Hondarribiko seme zenaren goraintziz eta omenez, egia ez delako sekula ere zahartzen. Bihar beteko dira, izan ere, laurogei urte Asturiaseko Areces herrixkan hil zutela, gerran; bera [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/366"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=366"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/366\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":376,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/366\/revisions\/376"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=366"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=366"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=366"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}