{"id":369,"date":"2017-03-01T09:32:32","date_gmt":"2017-03-01T08:32:32","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=369"},"modified":"2017-03-01T09:32:32","modified_gmt":"2017-03-01T08:32:32","slug":"jenioarena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/03\/01\/jenioarena\/","title":{"rendered":"JENIOARENA"},"content":{"rendered":"<p>Senar-emazte gazte guapo bi jokora joan ziren Hondarribiko golfera. Ez ziren Don Markes de Hartuko Nuke eta Do\u00f1a Markesa de Ezer Ez; ez, baina igualtsu. Zelaia hemen, zuhaitzak hor, zuloak han, ekin diote norgehiagokari gogotik\u2026 Toki hura ezagutzen duenak badaki, arbola-atze ertz askotan badela etxadia edota txaleta, zein baino zein galantagoa, aberatsenen palazioen irudi.<\/p>\n<p>Une batean, makila astindu eta pilota jo, sutsu ari zirela, emazteak senarrari adierazi zion kontuz ibil zedila, kontuz kuanto, pilotakada batez etxe haietako kristalen bat hautsiz gero, errukienak izango zirela eta. Ez alferrik. Jo eta jo ari zirela, halako batean, senarrak pilotari oker eman eta alboko txaleteko salako beira handia birrindu zuen, kris-kras, xehe-xehe.<\/p>\n<p>\u00abEsan ez dizut, ba \u2013andreak haserre\u2013, kontuz ibiltzeko!? Merezi duzu kapazoa bete zokor-mazo. Eta orain? Zer arraio egin behar dugu orain, e&#8230;!?\u00bb. Geroxeago, barexeago: \u00abHauxe egingo dugu, horra: bertaratu, barkazioa eskatu eta gastuak kitatzera prestatu\u00bb. Hala, palazioraino joan, txilina jo eta\u2026 barrutik: \u00abAtea zabalik duzue; sar zaitezkete; aurrera\u2026\u00bb. Salara sartu orduko, berehala ikusi zuten eragindako hondamena: kristal puskak nonahi lur zoruan, botila handi hautsi bat mahai gainean, haizea suelto etxean zehar\u2026 Baita gizaseme elegante bat ere, adinekoa, baina artean gordin, besaulki txit dotorean eseria. \u00abZuek \u2013galdegin zien\u2013 hautsi al duzue leihoa?\u00bb. Eta: \u00abBai\u2026 \u2013andreak herabe erantzuna\u2013. Penatxo dugu hautsi izana, baina zorrak garbitzeko prest gatoz\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abEzta pentsatu ere \u2013gizaseme eleganteak\u2013. Neu nago zuekin zorretan. Ni horrako botila horretan milaka urteetan preso egondako jenioa nauzue. Zuek jaregin didazue niri, zorionez. Beraz, prest nago zuen bion aurrean hiru desio, nahi edo kapritxo egia berdaderoak bihurtzeko: zuentzako biontzako bana, eta beste hirugarren bat neuretzako\u00bb. Eta andreak agudo asko: \u00abPrimeran! Nik honelakoxe etxe bat nahiko nuke mundu zabaleko herrialde bakoitzean\u00bb. \u00abHala izan bedi \u2013jenioak\u2013. Eta halaxe izan ere izango duzu\u00bb. Eta senarrak gero hurrena, di-da: \u00abBizi naizen artean, pozarren jasoko nuke nik\u2026 milioi bat euro urtero-urtero\u00bb. Eta: \u00abEz dago ezinik. Horixe da nire salbatzaileen alde egin dezakedan gutxien-gutxienekoa. Egin bedi, hortaz, zure desioa ere\u00bb. Hartan, andreak: \u00abEta zein da, bada, zure kapritxoa? Baldin jakiterik badago\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Isil-tarte baten ondoren, jenioak: \u00abBotila horretan preso nagoenetik, milaka urtean, ez dut gizonik ikusi, ez dut sexu harremanerako aukerarik izan. Nire nahia, hortaz, da zure senarrarekin oheratzea, hainbeste denboran amestu izan dudalako ikusitako lehen mutilarekin ttiki-ttaka egitea, lizun-berde\u00bb. Andreak senarrari: \u00abTira, gizona; hainbesteko irabazien ordainean, ez da asko eskatzea ere. Momentu bat da. Behingoagatik\u2026\u00bb. Senarrak, baietz, goazen\u2026<\/p>\n<p>Jenioak gela batera eraman zuen. Behin han, zulo bakoitzari ziri, ziri eta pott, Sutrakama-renak denak egin zizkion hiru bat orduz; Kamasutra-renak atzekoaz aurrera, alegia\u2026 Gero, gizon biak janzten ari zirela, jenioak honela galdetu zion gizajoari: \u00abZenbatsu urte dituzue zuek?\u00bb. Eta: \u00abHogeita hamabosna urte ditugu\u00bb. Eta jaun Aprobetxategik orduan,\u00a0 irri-murrika: \u00abJakintsuzar eta bi Tontogazte bildu gaituk gaur hemen\u2026 Hogeita batgarren mendean, hainbeste urterekin, oraindik sinisten al duzue jenioetan!?\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-03-01<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Senar-emazte gazte guapo bi jokora joan ziren Hondarribiko golfera. Ez ziren Don Markes de Hartuko Nuke eta Do\u00f1a Markesa de Ezer Ez; ez, baina igualtsu. Zelaia hemen, zuhaitzak hor, zuloak han, ekin diote norgehiagokari gogotik\u2026 Toki hura ezagutzen duenak badaki, arbola-atze ertz askotan badela etxadia edota txaleta, zein baino zein galantagoa, aberatsenen palazioen irudi. Une [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/369"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=369"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/369\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=369"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=369"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=369"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}