{"id":372,"date":"2017-03-15T09:14:45","date_gmt":"2017-03-15T08:14:45","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=372"},"modified":"2017-03-22T10:58:43","modified_gmt":"2017-03-22T09:58:43","slug":"botikari-botika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/03\/15\/botikari-botika\/","title":{"rendered":"BOTIKARI BOTIKA"},"content":{"rendered":"<p>Bere hirurogeitaka urterekin ez zuen Joxek osasunean okerrik, inongo minik batere gabe. Hala eta ere, medikutara joateko eta joateko, esaka eta esaka hasi zitzaion andrea; egiteko osasun azterketa bat, Jainkoaren izenean!; bazuela-eta garaia, onean hartu behar zaiela-eta gaitzei aurrea\u2026 Beharko joan. Eta joan zen Joxe bere medikuaren kontsultara. Esana eta izana bi gauza dira, ordea\u2026<\/p>\n<p>Medikuak, burubide egokiz, orotariko analisiak eginarazi zizkion. Handik hamar bat egunera, aski ondo zegoela adierazi zion; baina, azterketa hartan balore batzuk mejoragarri ageri zirela. Badaezpada ere, beraz, Losartan errezetatu zion hipertentsioarentzat; baita Atorvastatina\u00a0 pilulak ere kolesterolarentzat; eta Metformina, diabetesarentzat; eta polibitaminikoak, babesgarritzat; eta Norvastatina, odol-presioarentzat; eta Desloratadina alergien kontra\u2026 Botika sendagarriak ugari izaki, urdaila ere babestea komeni, eta hartzeko, esan zion, Omeprazol; Diuretikoa ere bai edementzat, zer gerta ere.<\/p>\n<p>Joan zen Joxe botikara eta han ahitu zituen bere jubilatu-soldataren diru hondarrak\u2026 Hilabete baino lehen, ez baitzekien seguru pilula berde alergientzakoak urdailarentzakoen aurretik ala ondoren hartu behar zituen; ez baitzekien bihotzarentzako horiak jan bitartean ala aurretik hartzekoak ote ziren, medikuarengana jo zuen berriro. Medikuak urduri eta uzkur samarrik sumaturik izango zuen, ze lotarako Alprazolam eta Sucedal errezatu zizkion\u2026<\/p>\n<p>Gure Joxek, hobera beharrean, okerragora egiten zuen egunetik egunera. Sukaldean apala bete botika zeukan beti begien bistan, eta etxetik ateratzeko astirik ere ez: aldiro-aldiro zerbait ahora eraman behar, hau ez bazen, hura edo bestea\u2026 Hartan, gaitz orok badu-eta bere gaitzagoa, zoritxarrez, hoztu egin zen behin, ondoeztu, gripeztu. Andreak agudo oherarazi zuen, Jainkoarren!, eta kamamilaz, limoiez eta eztiz zaindu: ardoak kendu eta urak ukendu. Alferrik.<\/p>\n<p>Egunetara, medikua jakinaren gainean jarri zuten; eta honek, etxera bisitan etorrita, Tabsin har zezala gauez eta egunez; baita Sanigrip ere, Efedrinarekin. Takikardia punttua ere ba omen zeukanez, Atenolol gehitu zion, antibiotiko batekin: Amoxicilina, gr 1, hamabi orduka hamar egunez. Erpesa eta garatxoak sortu ziztaizkion, gainera, azalean. Fluconol hartzeko, Zovirax-ekin.<\/p>\n<p>Eguneroko egonean, botiken prospektuak leitzeari ekin zion. Hasieran, entretenigarri; baina, laster, izutu zen zeharo: bentrikulu-arritmiak eta nazkak jasan zitzakeen, paralisiak, kolikoak, sexu-ezinak, odol-jarioak, buruko aberiak; eta hilotza bera ere bai! Izuaren izuz, medikuari hots egin zion larri. Lasai egon zedila, honek; laborategiek hori guztia ipini beharra zeukatela, badaezpada ere. Eta Rivotril hartzeko errezetatu zion, Sertralina, 100 gr, antidepresiboarekin. Hezur junturetako mintxoa ere hasi omen zitzaiola ; eta hartzeko Diclofenac\u2026<\/p>\n<p>Hilean behin behintzat, jubilazio sosak kobratu aldiro, kalera irteten zen gizon gizajoa; botikara joateko, gurdia bete botika eske. Hala, egun tristeekin gau tristeagoak aurrera, behin zer?, eta hil egin zen gure Joxe sano gaixoa; hil, akabo\u2026 Haren hiletetara jendea erruz agertu zen. Guzti-guztietan negarrik gehien egin zuena, horratik, botikaria. Andrea, berriz, gaur egun oraindik ere, esaka eta esaka ari da, eskerrak medikutara bidali zuen berak bere senarra, Jainkoari eskerrak!; bestela, aspaldi zendua izango zela, seguruxeagotan ere.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-03-15<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere hirurogeitaka urterekin ez zuen Joxek osasunean okerrik, inongo minik batere gabe. Hala eta ere, medikutara joateko eta joateko, esaka eta esaka hasi zitzaion andrea; egiteko osasun azterketa bat, Jainkoaren izenean!; bazuela-eta garaia, onean hartu behar zaiela-eta gaitzei aurrea\u2026 Beharko joan. Eta joan zen Joxe bere medikuaren kontsultara. Esana eta izana bi gauza dira, ordea\u2026 [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/372"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=372"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/372\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":375,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/372\/revisions\/375"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=372"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=372"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=372"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}