{"id":380,"date":"2017-04-19T07:56:04","date_gmt":"2017-04-19T06:56:04","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=379"},"modified":"2017-04-19T07:56:04","modified_gmt":"2017-04-19T06:56:04","slug":"udarako-ikastaroak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/04\/19\/udarako-ikastaroak\/","title":{"rendered":"UDARAKO IKASTAROAK"},"content":{"rendered":"<p>Orburuak, zainzuriak eta tipulinak aitzakia (esan nahi baita, alkatxofak, esparragoak eta <em>porrutipulak<\/em>), lau senar-emazte euskaldun peto-peto egon berri dira, beren bigarren etxeetako batean elkarbizitzen, bost egunez. Bost inporta dio non. Goizean jaiki, gosaldu eta martxa: zein periodikoa leitzera, zein oinez paseatzera, zein bizikletaz korritzera, zein autoz nora edo hara, zein etxea jaso eta erosketak egitera\u2026 Primeran moldatu ziren zortziak, azken egunera arte.<\/p>\n<p>Igandeko afarian, lau damek folio bana partitu zieten lau gizonei, gisa honetan esanez: \u00abGaur Berpizkunde eta etzi San Perfekto. Udako ikastaroen berri eman dute jadanik, eta zuetako bakoitzak hiru bederen egitea komeni da, baduzue-eta premiarik etxeko jokaeren mejoran. Zeuen lauron artean banatu hirunakako ikastaro sortak, zeuek nahi bezala. Guk ordainduko dizuegu matrikula. Zuek ikastaroak egin eta hurrengo oporretara zahar-berriturik etorri. Arren, mesedez, otoi eta faborez. Hauxe da ikastaroen zerrenda\u00bb. Eta honatx:<\/p>\n<p>Udarako Ikastaroak, Gizon Helduentzat, Zentro Berezian. Donostia, 2017<\/p>\n<p>Lehenengo ikastaldia. \u201cIzozkailua\u201d. Izotz-moldeak nola bete. Pausoz pauso, pedagogikoki, diapositiba emanaldi eta guzti\u2026 Bigarren ikastaldia. \u201cKomuneko papera\u201d. Bera berez aldatzen, berritzen al da? Mahai inguruko eztabaida\u2026 Hirugarren ikastaldia. \u201cBa ote liteke\u201d. Posible ote da pixa egitea, tapa altxatzearen teknika erabiliz, ingurumariko zorua eta pareta eta bainuontzia batere zikindu edota zipriztindu gabe? Praktikak taldeka.<\/p>\n<p>Laugarren ikastaldia. \u201cPlaterak\u201d. Bazkaldu eta afaldu ondorengo ontzi eta plateren nondik norakoa. Hegan egiten ba ote dakite? Lebitatzen ote dira? Misterioaren agerpena bideoetan. Baita praktika libreak ere\u2026 Boskarren ikastaldia. \u201cOhorea\u201d. Edo, bestela esanda, nortasunaren galera: deus ez naiz ni telemandoaren aginterik gabe. Zure bikote andreari telebistaren aldagailua emanda, zer duzu galtzen zure gizontasunean? Bitartekotasun lerroak eta laguntza taldeak\u2026 Seigarren ikastaldia. \u201cNon arraio dago!!??\u201d. Edo gauzak bilatzen ikastea. Hasteko: garrasi eta istiluen artean etxe guztia hankaz gora ipini gabe, toki egokietan bila jartzea. Foro irekia eta testigantzak lagungarri.<\/p>\n<p>Zazpigarren ikastaldia. \u201cEsku-erakutsiak\u201d. Zure maite kuttunari, loreak-eta eramateak ez du zure osasuna hondatzen, kaltetzen. Irudiak eta audio-zintak\u2026 Zortzigarren ikastaldia. \u201cGaldetu, gizona!\u201d. Gizon gizon denak, hala hiri-kale ezezagunetan nola etxean bertan ere,\u00a0 norabideak galdetu egiten ditu galdu samar dabilenean. Bene-benetako testigantzak\u2026 Bederatzigarren ikastaldia. \u201cAndrea gidari\u201d. Genetikoki ezinezkoa ote da isilik mantentzea, noiz?, eta autoa emazteak daramanean, edota aparkatzen duenean?<\/p>\n<p>Hamargarren ikastaldia. \u201cBizi izaten ikasten\u201d. Ama eta emaztea ez dira\u00a0 \u00a0gauza bera: bien arteko oinarrizko diferentziak. Online eta role-playing klaseak\u2026 Hamaikagarren ikastaldia. \u201cErosketak\u201d. Nola gerta zaitezkeen zu, gizon, erosketa lagun zoragarria. Lasaitze eta meditazio ariketak; arnasa hartzeko teknikak\u2026 Hamabigarren ikastaldia. \u201cAtrofia zerebrala\u201d. Edo burmuineko garapenik eza. Urtebetetze eguna, urteurrena, data gogoangarria, zerako zeran zeratutako zera hura oroitu beharraren premia; etxera bidean berandu ibilienean, hots egitearen komenentzia. Burmuin lobotomia eta shock terapia sesioak, gaur egun oraindik erabilgarri dauden guztiak. ZATOZTE!!!<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-04-19<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Orburuak, zainzuriak eta tipulinak aitzakia (esan nahi baita, alkatxofak, esparragoak eta porrutipulak), lau senar-emazte euskaldun peto-peto egon berri dira, beren bigarren etxeetako batean elkarbizitzen, bost egunez. Bost inporta dio non. Goizean jaiki, gosaldu eta martxa: zein periodikoa leitzera, zein oinez paseatzera, zein bizikletaz korritzera, zein autoz nora edo hara, zein etxea jaso eta erosketak egitera\u2026 [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/380"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=380"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/380\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=380"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=380"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=380"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}