{"id":384,"date":"2017-05-10T07:53:51","date_gmt":"2017-05-10T06:53:51","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=384"},"modified":"2017-05-10T07:53:51","modified_gmt":"2017-05-10T06:53:51","slug":"burlak-bueltan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/05\/10\/burlak-bueltan\/","title":{"rendered":"BURLAK BUELTAN"},"content":{"rendered":"<p>Uste ez dela gerta liteke burlak buelta burutzea\u2026 Eguraldi politeko larunbata izanagatik gure probintzian, uda aurreko lehen azterketak gain-gainean izaki, eguerdiko hamaikak ari zirela, liburutegia bete-betea zegoen jende ikasguraz Donostiako Parte Zaharrean. Jende klase guztietatik bazen han, umetik urtetsura, institutuko gaztetxo gorritik unibertsitateko gazte larrira. Denak isil-isilik, bakoitza berean, haitzari urrea bilatzen bezala\u2026<\/p>\n<p>Hartan, mutil gazte ile-beltz bat sartu zen. Begira-begira, tartetxo huts bat bistaratu zuen damatxo horail pinpirin baten alboan. Ez duda eta ez muga, inguratu eta bertantxe esertzeko baimena eskatu zion errespetoz neskari, ahopekoka eskatu ere:<\/p>\n<p>\u2014Inporta ez badizu, hementxe jar al naiteke zure ondoan.<\/p>\n<p>Neskak orduan, hagitz eta sendo, esan zuen:<\/p>\n<p>\u2014Zzzeeerrr\u2026!? Nik ez dut zurekin oheratu nahi!!!<\/p>\n<p>Atera kontuak: liburutegi oso-osoa, haserre, artean zutik zegoen mutilari begira-begira jarri zitzaion begi gaiztoz, pentsatuz noski eta esanez bezala: \u00abTxakurren atzeak baino lotsa gutxiago daukan morroia dugu bertan!\u00bb. Eta lotsatu, lotsatu zen bai zinez tipoa. Aida batean, beste mahai bazter batera erretiratu eta ezkutatu zen, adoreak isilik, baloreak umilik, ohoreak zintzilik\u2026<\/p>\n<p>Handik denbora asko baino lehen, hara ustekabean non etortzen zaion albora arestiko neska <em>rubia<\/em> pinpirina mutilari eta, belarri izkinara makurtuta, hara non esaten dion isil-misilka, hitzak zetaz josiz:<\/p>\n<p>\u2014Ni Psikologia estudiatzen ari nauk, txikito; Psikologia\u2026 Pertsonen pentsatzeko eta jokatzeko era aztertzen duen zientzia, moxolo pintto\u2026 Ondo asko bazekiat nik hi bezalako gizon guztiek nahi duzuena\u2026 Ederki manejatu haut, ala? Lotsa ez diat makala pasarazi, ezta\u2026!?<\/p>\n<p>Mutilak orduan, hots handian goraki, esan zuen:<\/p>\n<p>\u2014Zzzeeerrr\u2026!? Gau bakar bategatik mila euro!? Baita zera ere! Hori oso garesti da, neska; oso-oso garesti!<\/p>\n<p>Atera berriz ere kontuak: liburutegiko guzti-guztiak, aurpegi mukerra ipini eta begiak ateratzeko zorian, neska-damatxoari begira jarri zitzaizkion\u2026 Honek, berriz, ez zekien non sartu eta nora gorde, masail gorri eta mutur huts. Bila joan eta huts etorri, hala esan izan zaio horri.<\/p>\n<p>Eta mutilak, jostorratza baino boz meheagoz, honela esanik izango zion belarri zulora azkenean, irri zuri batez:<\/p>\n<p>\u2014Nik Zuzenbidea ikasten dinat, polit hori; <em>Deretxo<\/em>\u2026 Eta oraindik ere den-dena ikasi ez dudan arren, ondo asko bazekinat dagoeneko jendea nola izorratu, polit urruti!<\/p>\n<p align=\"center\">*****<\/p>\n<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Erakutsiak, ondorioak edota <em>moralejak<\/em>: bat, polborarik gabeko tiroa bota eta <em>dale<\/em>, ez zuen egin kale; bi, istilu gorria erakutsi zion, erakutsi zionez istilu gorria, mutil abokatuak neska psikologoari; hiru, bila joan eta gabe etorri; lau, uste ez dela gerta liteke burlak buelta ematea\u2026 Horra bistan lau irakatsi edo ondorio ipuin-txiste honenak. Ordea, falta du boskarrena, denetan onena benetan: unibertsitatean gure ikasle neska-mutilek, horail izan edo ile-beltz izan, zertarako estudiatzen dute\u2026? Jendea manejatzeko edota izorratzeko\u2026!?<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-05-10<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Uste ez dela gerta liteke burlak buelta burutzea\u2026 Eguraldi politeko larunbata izanagatik gure probintzian, uda aurreko lehen azterketak gain-gainean izaki, eguerdiko hamaikak ari zirela, liburutegia bete-betea zegoen jende ikasguraz Donostiako Parte Zaharrean. Jende klase guztietatik bazen han, umetik urtetsura, institutuko gaztetxo gorritik unibertsitateko gazte larrira. Denak isil-isilik, bakoitza berean, haitzari urrea bilatzen bezala\u2026 Hartan, mutil [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/384"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=384"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/384\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=384"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=384"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=384"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}