{"id":387,"date":"2017-05-24T08:04:27","date_gmt":"2017-05-24T07:04:27","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=387"},"modified":"2017-05-24T08:04:27","modified_gmt":"2017-05-24T07:04:27","slug":"ahaztu-gabe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/05\/24\/ahaztu-gabe\/","title":{"rendered":"AHAZTU GABE"},"content":{"rendered":"<p>Batetik, maitasuna eta ilargia handitzen-handitzen ez badoaz, txikitzen-txikitzen joaten omen dira. Bestetik, tribu osoa behar omen da ume bat hezteko. Eta azkenik, sabela bete eta bihotza pron-pon-pon; lagunik bada, beste guztia hor konpon! Hiru esaera zahar horiek diotena gau bakar batean ikusi eta ikasi nuen joan den larunbatean Irunen; atseginik handienetan, benetan.<\/p>\n<p>Hogeita hamabi urte eta gero, aurreko maiatzaren hogeian, pozik bildu, berri-minez elkartu eta maitekiro besarkatu ginen hiru urtez ikasle izan nituenak eta ni, maisu-tutore eduki nindutena, Txingudi Ikastolan, aspaldi, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Goi Ziklo osoan. Hitzordua Oiasso museoaren pare-parean geneukan, gero beheraxeago bertan dagoen Aldapa elkartera afaltzera joateko\u2026 Nirekin neraman nire kezka historiko histerikoa: asko eta asko ez ditut ezagutu ere egingo! Izan ere, ikusten ez dena ahaztu egiten baita; izan ere, memoria lagun txarraren antzekoa baita: gehien behar denean huts egiten digu\u2026 Kopetan izena jarrita agertzeko esan behar nien, eta horixe ere ahaztu niri\u2026 Nire aurrean nire ikasle aspaldi izanak banan-banan ikusi eta, instanteko, oroitzapen zaharrak berpizten zitzaizkidan: begirada hori, hazpegi horiek\u2026, bai, bai! Ai, baina izena\u2026!? Kale, huts, zero. Barkamena, ahaztu gabe, hemendik Eliri eta Ebari eta\u2026 Eta\u2026, zerari\u2026? Hau burua nirea\u2026<\/p>\n<p>Afaltzera jo genuen laster Aldapara hogei bat lagunek\u2026 Hango mahai inguru xume kuttuna, hango begiraden laztan eztia, hango hitz jario xalo goxoa\u2026 Ez zait ahantziko bizi naizen artean. Aitorrek (gizajoak!) erosi, prestatu eta serbitu zigun afari ederra, Mikelek eta Fernandok lagunduta; mahai alde batean Manterolak eta bestean I\u00f1akik jartzen zuten sua eta txinparta hizketan; nesken irribarrea nabaria zen mahai jira osoan; Judas Arrietak koadro zoragarria eskaini zidan\/zigun, non gu denok ageri baikinen erretratatuak, zintzilikatuak, irudi-mirudikatuak; Joxerrak bertsoak kantatu zizkigun: \u00abBixargorri hau hemen dugunez, hasi eskatzen kontuak; zuregatikan ere bagera geraden bezelakuak\u00bb. (Ez, Joxerra, ez: nik ez, tribuak hezi zaituztete; esan nahi baita: etxeak, herri-auzoak, ikastolak; ordena horretantxe, gainera).<\/p>\n<p>Azken Afaria zirudien hark, han geundelako Jesus eta Judas eta hamar apostoluak; baita Mariamagdalena batzuk ere. Eta oroit-berritu genituen han Urrozeko abenturak, Gabiriako ibilerak, golf-zelaiko golferiak, ikastolako bihurrikeriak\u2026 Ni, noski, orduan maisu aski zahar ikusten omen ninduten. Baina ikusarazi nien, garai hartan nik, DBHko 8. mailan, 1985ean, hogeita hamabost edo hogeita hamasei urte neuzkala, eta beraiek badauzkatela dagoeneko berrogeita bost edo berrogeita sei!!! Eta flipatu egin zuten\u2026<\/p>\n<p>Handik aurrerakoak, Irungo kaleetan barrena, ordu txiki ilunetan, kontu xahar maiteetan, hemen esatekoak ez dira\u2026 Jendez beteriko taberna zuloak, udaltzain ikaragarriak isunak jartzen; Ertzainen furgoiak atzera eta aurrera\u2026 Ordu txiki handitzen hasietan, Edurne panpoxak galanki ekarri ninduen autoan etxeraino, eta atari aurrean entregatu osorik; Judasen koadroa ahaztu gabe!<\/p>\n<p>Zuetako gutxi batzuk soilik aipatu arren hemengo hitzetan, den-denak zaramaztet bihotzean. Mila esker erakutsi didazuen atxikimenduagatik. Maite zaituztet nik ere, maite zaituztedanez, ai\u2026! Bizargorrik gogo onez goraintzi!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-05-24<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Batetik, maitasuna eta ilargia handitzen-handitzen ez badoaz, txikitzen-txikitzen joaten omen dira. Bestetik, tribu osoa behar omen da ume bat hezteko. Eta azkenik, sabela bete eta bihotza pron-pon-pon; lagunik bada, beste guztia hor konpon! Hiru esaera zahar horiek diotena gau bakar batean ikusi eta ikasi nuen joan den larunbatean Irunen; atseginik handienetan, benetan. Hogeita hamabi urte [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/387"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=387"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/387\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=387"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=387"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=387"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}