{"id":389,"date":"2017-05-31T07:31:45","date_gmt":"2017-05-31T06:31:45","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=389"},"modified":"2017-05-31T07:31:45","modified_gmt":"2017-05-31T06:31:45","slug":"apezpikua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/05\/31\/apezpikua\/","title":{"rendered":"APEZPIKUA"},"content":{"rendered":"<p>Apezpiku edo obispo, nahi duzun bezala, elizbarrutietan artzapezpikuen azpitik dagoen apaiz burua\u2026 Ez dute hemen batere hautsik eta hotsik harrotu Solsona-ko apezpiku Xavier Novell i Gom\u00e1-ren hitzek. Agidanez, aitaren figurarik ezarekin, aitaren sinbolo faltarekin, lotu berri du homosexualitatea; esanez, alegia: \u00abNago ni, mendebaldeko kultura honetan ez ote dagoen aitaren figura sinbolikoki aienatua, lekutua, itzalia; eta hain xuxen horrexegatik ez ote dabilen gure mutiko nerabeen sexu-norabidea nahasia, endredatua, okertua\u2026 Gizontasuna zalantzan da\u00bb. Eta kaixo, motel! Lasai arraio apezpiku katalana\u2026 Zenbat dakiten sexualitatez, kasualitatez, kastitate botoa egindako guztiek.<\/p>\n<p>Apezpiku horrixe, edo beste hurbilekoren bati, apaiz egin berri bat joan zitzaion aholku eske. Izan ere, bere lehen sermoia egiten hasi omen zen aurreko igandean herriko eliztarren begiz begi eta\u2026, hitzik ahora etortzen ez; ezin deus esan inolako moduz; estutu eta mututu, nonbait, zeharo! Zirioa baino zuriago, lanak izan omen zituen mezari nolabait akabera duin bat ematen, lanak izan omen zituenez latzak\u2026<\/p>\n<p>Hurrengo igandeko meza nagusian ere derrigor egin beharra omen zeukan sermoia eliztarren aurrean, eta ea zer aholkatzen zion, ba, hainbeste eta hainbeste urteetako eskarmentua izaki jaun apezpiku ospetsuak. Eta, niri kontatu didatenez behintzat, honela esanik izango zion elizgizon zaharrak gazteari: \u00abAita Modexto, aditu ondo. Datorren igandean, bota itzazu bodka ttantta batzuk zure mezatako kalizan eta ikusiko duzu zein patxadatsu mintzatuko zaren; horrela hartuko diozu hitzari maina. Baietz apustu!\u00bb.<\/p>\n<p>Igandeko meza nagusian, bi aldiz pentsatu gabe, hiru ttantta eta lau txorrostada isuri zituen kalizan bodka botilatik; eta primeran atera zitzaion, bere ustez, ala sermoia nola meza ere. Akaberan, sakristiara erretiratu zen, pozik. Hango mahai gainean paper handi bat aurkitu zuen eta irakurri:<\/p>\n<p>\u00abAita Modexto, aita Modexto maitea: hurrenagokoetan, ardo goxoak ardo goxo, bodka ttantta batzuk bota behar dituzu kalizako uretan, eta ez ur ttantta batzuk bodkatan. Bestalde, gainera, hona hemen nire hamar oharpen, abisu eta agindu, berrizkoan sekula gerta ez dadin gaurkorik, ezta deskuidatuta ere, Gure Aita zeruetan dagoenaren izenean!<\/p>\n<p>\u00abBat. Kalizaren gain-ertzetan ez dago limoi xerrak ipini beharrik. Bi. Jaungoikoaren Legeko Mandamentuak hamar dira, ez hogei. Hiru. Eliza Katolikoaren Apostolu santuak hamabi ziren, ez zazpi; eta haietako inortxo ere ez zen ipotxa. Lau. Maria Magdalena prostituta errespetatua zen, ez puta erreputatua. Bost. San Juanen hiru gutunetatik azkena Gaio delako bati zuzendua da, ez Gay bati.<\/p>\n<p>\u00abSei. Damasco ez da dama asko; Alexandria ez da Alexen andrea; Zabulon ez da zabuak egin eta lo on\u2026 Zazpi. Aita Gurea, gehienez ere, eskuak zerurantz jarrita errezatu behar da, ez olatuarena eginez. Zortzi. Eliztarrak alai kantari jartzearena ideia ona izan duzu; ez, baina, elizan zehar kalejira egitearena. Bederatzi. Aldare bazterreko etxola konfesatokia da, ez komuna. Eta hamargarrena: hangoxe aiekan eserita egon den hura, zeina zuk definitu baituzu esanez \u201cgona puntilladunez apaintxo jantzitako trabesti geriatrikokoa\u201d, hura\u2026 ni nintzen; ni neu, bai arraioa! <em>Sinadura<\/em>: Apezpikua\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-05-31<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Apezpiku edo obispo, nahi duzun bezala, elizbarrutietan artzapezpikuen azpitik dagoen apaiz burua\u2026 Ez dute hemen batere hautsik eta hotsik harrotu Solsona-ko apezpiku Xavier Novell i Gom\u00e1-ren hitzek. Agidanez, aitaren figurarik ezarekin, aitaren sinbolo faltarekin, lotu berri du homosexualitatea; esanez, alegia: \u00abNago ni, mendebaldeko kultura honetan ez ote dagoen aitaren figura sinbolikoki aienatua, lekutua, itzalia; eta [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/389"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=389"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/389\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=389"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=389"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=389"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}