{"id":390,"date":"2017-06-07T07:56:15","date_gmt":"2017-06-07T06:56:15","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=390"},"modified":"2017-06-07T07:56:15","modified_gmt":"2017-06-07T06:56:15","slug":"sarean-sareko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/06\/07\/sarean-sareko\/","title":{"rendered":"SAREAN SAREKO"},"content":{"rendered":"<p><em>Onlaine<\/em> bidez zorrotz zelatatuko omen dituzte gaizkileak Erresuma Batuan. Gaizkileak, ongileak, bakegileak eta deus ere ez egileak: den-denok gaude dagoeneko harrapatuak, antzemanak eta atzemanak; guztiok gaude sarean sareko. Sarea ikusezina bezain ihesezina da. Hona hemen adibide bat.<\/p>\n<p>\u2014Arratsalde on. <em>Il Capone<\/em> pizzeria\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Ez, jauna. Hau Google Pizzeria duzu.<\/p>\n<p>\u2014Barka, mesedez. Zenbakia txarki markatuko nuen, nonbait\u2026<\/p>\n<p>\u2014Ez, jauna. Googelek erosi du <em>Il Capone,<\/em> eta bere izena ipini dio, jakina.<\/p>\n<p>\u2014A! Ondo da. Hortaz, eskaera bat egin nahiko nizueke\u2026 Ahal balitz.<\/p>\n<p>\u2014Primeran, Gartzia jauna. Zure ohiko eskea egin nahi al duzu?<\/p>\n<p>\u2014Ohiko eskea\u2026? Gartzia jauna\u2026!? Arraioa! Ezagutzen al nauzue, ba?<\/p>\n<p>\u2014Gure dei-identifikatzailearen arabera, azken hamabi aldietan, zuk Lau Gazta Bereziekiko Pizza Banakakoa eskatu izan diguzu. Ez da hala\u2026?<\/p>\n<p>\u2014Hala da. Eta horixe da nahi dudana.<\/p>\n<p>\u2014Halere, baimentzen badidazu behintzat, gure Barazki Pizza aholkatzen dizut eta iradokitzen: gazta-mamiz, rukulaz, alberjiniaz, kuiatxoz eta tomate idorrez egina. Osasungarria oso. Osasuna, ondasuna.<\/p>\n<p>\u2014Ez, eskerrik asko. Barazkiak ez ditut gogoko.<\/p>\n<p>\u2014Bai, bistan da. Ordea, behar dituzu; zure kolesterola ez dabil-eta ondo.<\/p>\n<p>\u2014Zeeerrr\u2026!? Aizu, aizu\u2026, zuk nondik eta nola dakizu hori!?<\/p>\n<p>\u2014Sareko Medikuen Gidan (Sa.Me.Gi.)harpidetza profesionala dugulako. Geure eskura dauzkagu zure azken bost urteotako odol-analisien emaitzak.<\/p>\n<p>\u2014Ez zait gustatzen pizza hori. Gorroto ditut barazkiak. Kito eta akabo. Tratamenduan nago, gainera; eta agindutako botikak hartzen ari naiz zintzo.<\/p>\n<p>\u2014Gartzia jauna, zuk badakizu ondo botika behar bezala, arauz, hartzen ari ez zarena. Duela bost hilabete erosi zenuen Aroia Larrearen Farmazian hogeita hamar pilulako kaxa; eta harrezkero ez duzu gehiago erosi\u2026<\/p>\n<p>\u2014Hori ez da egia. Beste farmazia batean erosi izan ditut geroztik.<\/p>\n<p>\u2014Bai ote\u2026? Guri ez zaizkigu, ba, inondik ageri, zure kreditu txarteleko diru egoeran, ordainketa eta kitapen horien frogagarriak\u2026<\/p>\n<p>\u2014Eskudirutan ordaindu izan dudalako; hara bestea!<\/p>\n<p>\u2014Ba, zure diru-kontu hondarren arabera, apenas duzu sosik inon. Azken diru pizarrak besterik ez dira ageri han-hemen.<\/p>\n<p>\u2014Etxean badut nik esku-diru aski. Nahi beste eta gehiago. Barra-barra\u2026<\/p>\n<p>\u2014Benetan? Ba, azken Errenta aitorpenean ez duzu halakorik deklaratu. Irabazi baino gutxiago deklaratzen duzula aitortzen ari zara? Hori delitua da.<\/p>\n<p>\u2014Baina, baina\u2026 Zer da hau, gero!? Madarikatua, koi\u00f1o! Nahikoa dugu! Dagoeneko kokoteraino eginda nago Googlez, Facebookez, Twitterrez, WhatsAppez, Instagramez\u2026 Ez eta kito! Internet gabeko irla jende gabe batera banoa ihesi hemendik perra hotsean! Han sikiera, mobilik gabe, telefonorik gabe, txartelik gabe, sare putakumerik gabe, ez nau inork ere zelatatuko.<\/p>\n<p>\u2014Konprenitzen dizut, Gartzia jauna; konprenitzen dizudanez, alafede. Baina, erne: gogoan izan ezazu pasaportea berritu beharrean zaudela, iaztik kadukatua duzu eta. Gainera: \u00abNahiz eta ustez, ihes joanda, <em>onlaine<\/em> sarea ekidin, sarean beti bistako zaude, patrika eta pitilin\u00bb. Gartzia jauna\u2026? Aizu\u2026?<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-06-07<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Onlaine bidez zorrotz zelatatuko omen dituzte gaizkileak Erresuma Batuan. Gaizkileak, ongileak, bakegileak eta deus ere ez egileak: den-denok gaude dagoeneko harrapatuak, antzemanak eta atzemanak; guztiok gaude sarean sareko. Sarea ikusezina bezain ihesezina da. Hona hemen adibide bat. \u2014Arratsalde on. Il Capone pizzeria\u2026? \u2014Ez, jauna. Hau Google Pizzeria duzu. \u2014Barka, mesedez. Zenbakia txarki markatuko nuen, nonbait\u2026 [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/390"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=390"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/390\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=390"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=390"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=390"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}