{"id":405,"date":"2017-07-12T07:39:19","date_gmt":"2017-07-12T06:39:19","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=405"},"modified":"2017-07-12T07:39:19","modified_gmt":"2017-07-12T06:39:19","slug":"ohe-azpia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/07\/12\/ohe-azpia\/","title":{"rendered":"OHE AZPIA"},"content":{"rendered":"<p>Adunakoa naiz eta Maritxu dut grazia. Aspalditik. Baina nire bizian oraintsu arte Mari-izu beharko nuen izan izen. Izan ere, txiki-txikitatik ondo handitu arte, ohera sartu naizen aldiro, ate-leihoak ondo itxi, argiak itzali eta loak berehala hartu nauen arren beti, hirurak-laurak aldera esnatu egin izan naiz. Gauero gauero. Eta ez da hori txarrena. Txarrena handik aurrerakoa da: zain gaiztoak jotzen nau eta hezur-muinetaraino sartu izandu zait izua. Iruditzen baitzait, zinez iruditzen, ohe azpian norbait badela! Ez parte onekoa.<\/p>\n<p>Hala nabil errukarri, izu mukizu, ume-umetatik\u2026 Iaz, gaueroko beldur ikaragarriak eraman ezinik, sona handiko psikiatra batengana jo nuen laguntza eske, Donostiara, kapitalera. Kosta ahala kosta. Esan ere, halaxe esan nion:<\/p>\n<p>\u2014Arazo latzak menderatu nau. Ez nabil batere lasai bizitzan. Oheratzen naizen aldiro, ondo lo hartzen dut. Loaren erdian, ordea, izu-laborriz esnatzen naiz, ohe azpian norbait edota norbaitzuk badirelakoan, intentzio gaiztoz. Eromena da. Erotuta ote nago, ba\u2026!? Esku on handikoa omen zaude zu-eta, mesedez, gaitz madarikatu hau senda iezadazu; inondik ahal balitz, behintzat.<\/p>\n<p>\u2014Bai, batere ahal badut, behintzat \u2013erantzun zidan adeitsu dama doktoreak\u2013. Nire saioekin, agintzen dizut, hamabi hilabetean sendatua, amesgaiztotik liberatua sentituko zarela. Zatoz astean hiru aldiz. Neuk uxatuko dizkizut izu-ikara horiek guztiak bizi guztirako. Atzera begira ulertzen da bizitza, baina aurrera begira soilik bizitzen\u2026<\/p>\n<p>\u2014Eta zenbat kobratuko didazu? \u2013galdetu nion.<\/p>\n<p>\u2014Oso garesti ere ez da: laurogei euro saioko.<\/p>\n<p>\u2014\u00d1ooo\u2026! Garestitxo niretzat, alafede. Sendatzen banauzu, halere, gaitzerdi. Merezi izango du, baldinbetan\u2026 Konforme.<\/p>\n<p>Hurrengo astean hasi nintzen joaten. Etzanik eginarazi zizkidan senda-saioak: hitz eta pitz, mila platika eta bi mila komeria\u2026 Alferrik aritu zitzaidan dama doktorea, gure aitaren makuluaren itzala zuzentzen bezala. Ni, gauez, lehengoxe moduan, txarki. Eta bigarren astean utzi egin nion hara joateari.<\/p>\n<p>Orain dela lau-bost hilabete, hara non topo egiten dudan doktorearekin kalean. Kortesiazko lehen diosalen ondoren, agudo asko galdetu zidan ea zergatik ez nintzaion bisitan agertzen. Eta erantzuna pozik eskaini nion doan:<\/p>\n<p>\u2014Begira, andre doktore. Astean hiru saio laurogeina eurotan, bider hamabi hilabete, askotxo zen niretzat, horra. Neu sendatu ez dakit; baina ase ederrik egingo zenuen, bai, nire bizkar zeuk. Zorionez, Adunatik eskuinetara pixka bat jaitsita, txit hurbil, tabernako mutil zerbitzari bat aurkitu dut lagunartean genbiltzala, eta\u2026, saio bakar-bakarrean, sendatu egin nau total. Hamar euro eskasengatik sendatu ere. Gainera, garagardoa eta pintxoa barne.<\/p>\n<p>\u2014Baita zera ere! Barrako mutil arruntak amesgaiztoetatik zu sendatu\u2026!?<\/p>\n<p>\u2014Ba, bai, damatxo. Berez behar kamareroak Villabonakoa\u2026 Esan zidan ohearen hankak mozteko. Baita nik, zarra-zarra, ipurditik moztu ere. Orain ezinezkoa da ohe azpian inor egotea, ezinezkoa denez, ez zaizu iruditzen\u2026? Hau ditxa nirea geroztik, eta hauek loak gauero\u2026<\/p>\n<p><em>(Medikua nahi dugu\/, ahal bada Parisko\/. Sendatu, ez sendatu\/: patrikera zisko\/. Burua argitzeko\/ ez al da bi mixto\u2026?\/ Onena tabernari \/ laguna, zer kristo!?\/ Ta Villabonakoa\/ berez bada, listo!!!).<\/em><\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-07-12<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Adunakoa naiz eta Maritxu dut grazia. Aspalditik. Baina nire bizian oraintsu arte Mari-izu beharko nuen izan izen. Izan ere, txiki-txikitatik ondo handitu arte, ohera sartu naizen aldiro, ate-leihoak ondo itxi, argiak itzali eta loak berehala hartu nauen arren beti, hirurak-laurak aldera esnatu egin izan naiz. Gauero gauero. Eta ez da hori txarrena. Txarrena handik aurrerakoa [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/405"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=405"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/405\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=405"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=405"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=405"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}