{"id":409,"date":"2017-07-19T07:57:00","date_gmt":"2017-07-19T06:57:00","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=409"},"modified":"2017-07-24T09:24:51","modified_gmt":"2017-07-24T08:24:51","slug":"moda-berdea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/07\/19\/moda-berdea\/","title":{"rendered":"MODA BERDEA"},"content":{"rendered":"<p>Bidasoako mugaren alde biotan ez gabiltza supermerkatuen eskasian. Horietako batean, kutxazain neska gazte batek, egungo moda berdea dela-eta, kargu hartu zion atso bezero bati, esanez alegia, erosle bakoitzak bere zakutoa ekarri beharko lukeela ondo bidez, plastikozko poltsak ez direlako batere onak ingurumenerako; ekologia kakazten ari omen zela, kakazten oso.<\/p>\n<p>Atsoak, barkazio eske, aitzakia agertu zion, haren denboran moda berde eta ekologia eta halako konturik aipatzen ere ez zela inon. Eta kutxazainak orduan: \u00abHorixe da orain gure arazoa! Zuen belaunaldiko jendeak ez zuen aski kuidadurik jarri ekologiari dagokionez, eta hara zer hondamenak dauden ingurugiroan gaur. Beharko moda berdea ezarri. Zorretan zaudete gurekin\u00bb.<\/p>\n<p>\u2014Arrazoi duzu \u2013atsoak\u2013. Gure belaunaldiak ez zeukan moda berderik bere garaian. Orduan, esne, sagardo eta gaseosa botilak dendara itzultzen genituen; dendatik fabrikara eraman ohi ziren atzera, esteriliza zitzaten, berriz ere erabili ahal izateko, birziklatzeko\u2026 Gure garaian, eskailerak oinez igotzen genituen, ttipi-ttapa, mekanikorik batere ez zegoelako komertzio eta kaleetan; dendetara ere oinez joaten ginen, hirurehun zaldiko autorik gabe berrehun metroko ibilia egiteko. Baserrietan-eta ez zen hondakinik batere pilatzen\u2026<\/p>\n<p>\u00abBaina, arrazoi duzu. Ez geneukan moda berderik. Denbora haietan, haurtxoen pixoihalak geuk garbitzen genituen, aldiro berriak erosten ibili gabe. Arropak zintzilik lehortzen genituen eguzki eta haize energiaz, eta ez 220 voltetako makinatan\u2026 Anai-arreba txikienek zaharragoen arropak janzten zituzten, aldian aldiko modari begiratu gabe. Telebisio edota irrati bakarra zen etxero, eta ez gela bakoitzeko bat. Sukaldean, eho eta irabiatu, eskuz egiten genuen, ez elektrizitatez. Baratzan, jardinean, zelaian bazterrak garbitzeko esku-indarra erabiltzen genuen, ez motorrik tur-tur-tur. Lanean egiten genuen gimnasia, gimnasiora joan beharrik gabe, zinta mekanikoetan ibiltzera\u2026<\/p>\n<p>\u00abBaina, hori bai, ez duzu arrazoi faltarik: gure denboretan apenas zen moda berderik. Iturritik edaten genuen ura egarritutakoan, plastikozko basoak eta botilak bost segundotan baliatu eta zazpi mendeetarako higatu gabe. Luma estilografikoak tintaz geuk betetzen genituen, txitean-pitean berririk erosi gabe; bizarra kentzeko makina kamustu orduko ez genuen zaborretara botatzen, xaflak aldatzen genizkion eta kontent ziren gizasemeak\u2026<\/p>\n<p>\u00abEz geneukan moda berderik orduan, ezta ekologiaren aztarrenik ere. Umeak eskolara oinez, bizikletaz, trenez edo autobusez joaten ziren, beren kasa, gurasoak taxista-morroi hogeita lau orduz eduki gabe. Gelako entxufe bakarra izaten zen, eta ez hamaika argindar zulo. Korreoz bidaltzeko paketatzen genuenean zerbait, egunkari orriak baliatzen genituen babesteko, sokak biltzeko, ez plastikozko azal eta bolatxoak. Eta ondoko hiriko jatetxe bat topatzeko, ez genuen espazioan mila kilometrora dagoen sateliteren beharrik\u2026<\/p>\n<p>\u00abBeraz, konforme: moda berderik, ekologiaren arrastorik ere, ez genuen gure garaian. Zuen kexak ondo daude. Halere, \u00abizena duenak izana du\u00bb da esaera zuhur zaharra; baina, izan zenean, ekologiak ez zuen izenik. Ez dakit entenditzen didazun\u2026 Eta, bukatzeko, gazte polit hori, aditu ondo: buelta ederra eman beharko diozue munduari, gure berde zaharrera, zuen ditxosozko ekologiara, ailega dadin atzera zinez berriz\u2026 Zer zor dizut\u2026?\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-07-19<\/p>\n<p>(Ai, gure senarra hemen balego\u2026! Hark kantatuko ziokeen, bestela, txolin arraio horri bertsoa:<\/p>\n<p>\u2018Guretzat beste moda berderik<\/p>\n<p>ura bai\u00f1on oberikan<\/p>\n<p>akaso izan liteke bai\u00f1a<\/p>\n<p>ez det pentsatzen danikan\u2026\u2019).<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bidasoako mugaren alde biotan ez gabiltza supermerkatuen eskasian. Horietako batean, kutxazain neska gazte batek, egungo moda berdea dela-eta, kargu hartu zion atso bezero bati, esanez alegia, erosle bakoitzak bere zakutoa ekarri beharko lukeela ondo bidez, plastikozko poltsak ez direlako batere onak ingurumenerako; ekologia kakazten ari omen zela, kakazten oso. Atsoak, barkazio eske, aitzakia agertu zion, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/409"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=409"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/409\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":410,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/409\/revisions\/410"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=409"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=409"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=409"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}