{"id":413,"date":"2017-07-26T09:18:45","date_gmt":"2017-07-26T08:18:45","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=413"},"modified":"2017-07-26T09:18:45","modified_gmt":"2017-07-26T08:18:45","slug":"zein-zaharrago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/07\/26\/zein-zaharrago\/","title":{"rendered":"ZEIN ZAHARRAGO"},"content":{"rendered":"<p>Zenbat eta munduan mendeek aurrerago egin, orduan eta urte gehiago bizi da jendea; geroz eta zaharrago hiltzen garela, alegia. 2016an, hiru probintziotan hildakoen bataz besteko adina laurogei urtekoa izan bide zen; hamarkada bat lehenago baino ia lau urte gehiago, alajaina. Hori, batetik. Eta bestetik, iaz hemen ia hirurehun andre-gizon 100 urteak jota hil omen ziren. Atera kontuak: aspertu ederra hartu behar dugu hemendik aurrera bizitzen: hil egin behar derrigor eta ezin!<\/p>\n<p>Gainera, hirurogeitaka urteren bueltan gabiltzan hala andrazko nola gizonezkooi gauza xelebrea gertatzen zaigu, gauza xelebrea gertatzen zaigunez, ala demontre, maiz. Gutxi gorabehera gure adin bertsuko norbait telebistan edo kalean ikusi, eta geure baitan honelatsu egiten dugu sarri-askotan: \u00abNire aita\/ama ematen din\/k horrek-eta! Nik ez di(n)at, behintzat, aitona\/amona xahar horren tankerarik; ezta hurrik eman ere! Alde ederreko nagon\/k ni\u2026!)\u00bb.<\/p>\n<p>Aditu ondo herenegun bertan zer gertatu zen geure familian. Hiru ahizpa jubilatu (hirurogeitaka urte luuuzekoak) eta haietako baten alaba bat Jaizkibeleko gainera joan ziren eguerdi pasa\u2026 Haize eta euri heze tematian zebiltzala, harrizko horma zahar baten kontra jarriak, errukarri, atso-agure parea topatu zuten hotzak, blai, ondoezik, galduta\u2026 Adinean aurreratuak biak, senar-emazte alemanak omen ziren. Gure alaba alemanez mintzatu zitzaien: Santiago bidean omen zetozela, Donostiara omen zihoazela\u2026 Taxi bat deitu eta pozik joanik izango ziren beren hoteleko epelera&#8230; Gero, ordea, hiru ahizpen arteko hitz-iturri agortezina: gutxienez laurogeina urte bazituztela, batek; hirurogeita hamabostetik gora, behintzat, seguru baietz, besteak; gure gurasoak izan zitezkeen, hirugarrenak. Eta alabak orduan: \u00abEz, ba. Hirurogeita bina urte omen zeuzkaten; hala esan didate\u00bb.<\/p>\n<p>Beste dama lagun bati gertatu zitzaion iaz hortik honakoa! Nagon ni isilik; konta dezala berak bere pasadizoa: \u00abAmaia dut izena eta dentistarenean negoen zain lehengoan. Nire lehen kontsulta nuen dentista harekin. Paretan zintzilik han zeukan diploma, bere argazki, izen-abizen, titulu, meritu eta guzti\u2026 Derrepente, izen bereko mutil segail moreno guapo bat etorri zitzaidan burura: hogeita hamabost bat urte atzerago, unibertsitateko neure klasean bazen izen bereko ondo gizon gordin ederra, mutiko galanta; antzekoa. Enamoratua ibili nintzen ni harengandik denboratan; begiz jan egiten nuen. Pertsona berbera ote nuen, ba, laster artatu behar ninduen dentista hura\u2026!?<\/p>\n<p>\u00abKontsultan bistaratu bezain pronto baztertu nuen nire uste ustel hura. Izan ere, gizon gizen burusoila baitzen, ile hondar xurikoa, aurpegi zimurra, txibia-hezurra baino zuriagoko azalarekin; zaharregia nire gelakide izateko\u2026 Ahoa poliki aztertu zidanean, halako hiritako halako unibertsitatean (nirean, jakina) graduatu al zen galdetu nion. Eta baietz berak, baietz eta baietz, pozik asko. Galdetu ere nion, hurrena, ea zein urtetan graduatu ote zen, ba\u2026 Eta:<\/p>\n<p>\u00ab\u20141980an graduatu nintzen \u2013erantzun zidan\u2013. Zergatik diozu hori\u2026?<\/p>\n<p>\u00ab\u2014Zu nire klasean zeunden.<\/p>\n<p>\u00abBegira-begira geratu zitzaidan pixka batean\u2026 Gero, gizon gizen burusoil zimur zaharkote zatar zakil hark, zer?, eta ez dit, bada, galdetzen:<\/p>\n<p>\u00ab\u2014Zuk\u2026, zer irakasten zenigun?\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-07-26<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zenbat eta munduan mendeek aurrerago egin, orduan eta urte gehiago bizi da jendea; geroz eta zaharrago hiltzen garela, alegia. 2016an, hiru probintziotan hildakoen bataz besteko adina laurogei urtekoa izan bide zen; hamarkada bat lehenago baino ia lau urte gehiago, alajaina. Hori, batetik. Eta bestetik, iaz hemen ia hirurehun andre-gizon 100 urteak jota hil omen ziren. [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/413"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=413"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/413\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":414,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/413\/revisions\/414"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=413"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=413"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=413"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}