{"id":425,"date":"2017-08-23T07:16:27","date_gmt":"2017-08-23T06:16:27","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=425"},"modified":"2017-08-23T07:16:27","modified_gmt":"2017-08-23T06:16:27","slug":"hauspoaren-zabala-eta-estua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/08\/23\/hauspoaren-zabala-eta-estua\/","title":{"rendered":"HAUSPOAREN ZABALA ETA ESTUA"},"content":{"rendered":"<p>Antonio Zavala S.I. jaun zenak ere, hauspoak bezala, atzea zabala baina mutturra txorrotxa\u2026 Haren merituak ez ditut dudatan jarriko, ez haren lan handien balioak gutxietsiko. Jainkoak guarda. Nolaz, bada, neu naizelarik haren testu zahar ederren zale amorratuenetakoa gazte-gaztetatik\u2026!? Nolaz, bada, haren Auspoa liburuxka-sorta dudalarik kuttunenetakoa betidanik\u2026!?<\/p>\n<p>Gauero ohean, loak hartu aurretik, beti irakurtzen dut zerbait, bateko eta besteko. Azken bolada honetan, aspaldiko partez, Auspoa sortako ale zaharrak dauzkat, banaka-banaka, nire mesanotxean. Hil honetxen hasieran, \u201cPernando Amezketarra. Auspoa Liburutegia, 1966\u201d tokatu zitzaidan. Liburuaren balore handiak eta bertako pasarte graziaz beteak alde batera utzita, noan letra txiki edo orri-barreneko komentario batzuetara, atentzioa merezi dute eta.<\/p>\n<p>Pernando Amezketarraren historiak aurretik ere Gregorio Muxikak jaun ormaiztegiarrak ezagutzera emanak zituen euskal herrietara, ondo jakina denez. Eta A. Zavalak <em>itzaurrean<\/em>: \u00ablen ere bagenduan Pernandori buruz liburu jator askoa, G. Muxika zanak egina\u00bb esaten duen arren, gerora (nahi gabe noski) gutxiespen itsusi samar batzuk uzten ditu hor, ttak eta ttak, ormaiztegiarrari askorik gustatuko ez litzaizkiokeenak, ezagutu izan balitu.<\/p>\n<p>Hona gutxi batzuk, elkarren segidan: \u00abOnek (G. Mux.) <em>Euskal-Erria<\/em>\u2019ri edo <em>Euzkel-Egutegiya<\/em>\u2019ri kopiatzen dio, itzen bat edo beste aldatuaz\u00bb (123). \u00abEz du besteetan ez dagoanik esaten\u00bb (125). \u00abOnek (G. Mux.) aurrekoari kopiatu dio\u00bb (127). \u00abOnek (G. Mux.) bere gisa kontatzen du, ba\u00f1an txeetasun berririk ez du\u00bb (133). \u00abEz du ezer besteak ez dutenik kontatzen\u00bb (135). Eta halatsu behin eta berriz, orriz orri, mailu joka\u2026 Hori ez bada gutxiestea\u2026 Zavalak zer egin zuen, bada, maiz? Zaharrengandik kopiatu. Eta abar, noski. Baina kopiatzetik hasita.<\/p>\n<p><em>Itzaurre<\/em> berean, berriz: \u00ab\u2026ez digu esaten ez nun irakurri edo nundik artu zuan, ez nori zer entzun zion\u2026 Ta au da folklore-biltzalleak i\u00f1oiz utsegin gabe egin bear duan lana\u2026 Olakorik gerta ez dakigun, gertaera bakoitza zein tokitatik artua degun, aldi bakoitzean gaztiatzen degu guk\u00bb. Sic eta sic eta sic!<\/p>\n<p>Honetara nentorren: \u201c<em>i\u00f1oiz utsegin gabe egin bear dan lana<\/em>\u201d. Aditu ondo. Bada, 1992ko urriaren 9an nik neuk (beste ormaiztegiar honek) DV-ko \u2018Bai horixe\u2019 sailean artikulu bat atera nuen esanez, <em>Zaldi Zuriyarena<\/em> bertso sorta famatuari buruz: \u00abErrepara iezaiozu 4. bertsoari atzeneko puntuan: \u201cezin karriatu du karro bat kaka\u201d\u2026 Ez, ba. Indaleziok ez zigun hori horrela eman. Ezaguna da eskuizkribua: \u201ceci\u00f1 carriatu du carro bat craca\u201d\u2026\u00bb. Bestalde, gainera, <em>Pobrearen suertea<\/em> bertsoei buruz ipini nuen: \u00abOrainarteko kopista (sic!) den-denek 4. puntua \u201cerropetan koipia, zikina ta kaka\u201d eman izan digute beti. Bilintxek, ordea, \u201cerropetan coipia ciqui\u00f1a ta kraka\u201d utzi zigun idatzita\u00bb.<\/p>\n<p>Erakutsirik izango zioten Zavala jaunari nirea eta, hurrengo urtean, AUSPOAren sail nagusian \u201cBILINTX Bertsoak eta bizitza\u201d berrargitaratu zuen, <em>okerra<\/em> zuzenduta, bi tokietan \u2018kaka\u2019 ordez \u2018kraka\u2019 ipinita. Behar bezala. (1993). Uste duzu folklore-biltzaile handiak aipatzen duela nondik eta nori hartu zion urte askotako okerraren zuzenketa hori? Ba, ez! Begira zer dioen: \u00ab\u2026 zalantza sortua dago: \u201ckarro bat kaka\u201d ala \u201ckarro bat kraka\u201d bear duan. Egunkari batean zerbait itzegin da\u00bb. Eta kito! Zalantza\u2026!?, zerbait itzegin\u2026!?, egunkariren batean\u2026!? Bistan da don Antoniok ez zuela ormaiztegiarrik estimatzen, antza; eta bistanago geratu da Zavalak bazuela estutik ere, hauspoak bezala.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-08-23<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hiru hitz:<\/p>\n<p>Gaizki esanak barkatu, ondo esanak gogoan hartu.<\/p>\n<p>Kanpora noa oporretan. Bizpahiru astez ez dut hemen ezer idatziko. Beraz, irakurle zintzo horrek ere, ez duzu lanik izango nirerik irakurtzen.<\/p>\n<p>Adio. Laster arte. Segi segan, sigi-sagan!!!<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Antonio Zavala S.I. jaun zenak ere, hauspoak bezala, atzea zabala baina mutturra txorrotxa\u2026 Haren merituak ez ditut dudatan jarriko, ez haren lan handien balioak gutxietsiko. Jainkoak guarda. Nolaz, bada, neu naizelarik haren testu zahar ederren zale amorratuenetakoa gazte-gaztetatik\u2026!? Nolaz, bada, haren Auspoa liburuxka-sorta dudalarik kuttunenetakoa betidanik\u2026!? Gauero ohean, loak hartu aurretik, beti irakurtzen dut zerbait, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/425"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=425"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/425\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":426,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/425\/revisions\/426"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=425"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=425"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=425"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}