{"id":434,"date":"2017-09-27T07:33:47","date_gmt":"2017-09-27T06:33:47","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=434"},"modified":"2017-09-27T07:39:14","modified_gmt":"2017-09-27T06:39:14","slug":"kopeta-beltzez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/09\/27\/kopeta-beltzez\/","title":{"rendered":"KOPETA BELTZEZ"},"content":{"rendered":"<p>Nire kopetarik beltzenez; aurpegi muzinik ilunenez: Badirudi bazoaztela. Bazen garaia. Zu zeu, akaina bazina bezala poltronari atxikia, zeure ahalegin guziez iraunean iraunez, Moncloako zure jarlekuari uko egin baino herria hondora joan zedin nahiago izanez; zuk zeuk ez duzu kaltea besterik eragin, gehien-gehienengan. Gezurtia zu, hantustea, autoritarioa, goienekoen morroia, ustezko ustela; lapurren eta ustelen babeslea, faltsua, ezjakina, oiesa eta putz-harroa\u2026 Benetan, edozein beste herrialde zibilizaturentzat, lotsagarria zara zu. Baita zuk \u201cpartido\u201d deitzen diozun lapur elemenia ere, zeure antzera eta gantzera eginak den-denak. Edo alderantziz, igual dio.<\/p>\n<p>Ez duzue zuek utzi ezta euro publiko bakar bat ere zuen poltsikora sartu gabe; aritu izan zareten ia-ia kargu publiko guztietan lapurretan zarete aritu. Valentziara begiratu besterik ez dago. Bide-okertu, xahutu edo, mugarik gabe, lapurtu, ostu, xixkatu egin duzue ari izandu zareten Administrazio Publikoko ekintza orotan: esleitze, lan-eskaintza, kontratu, kontzesio eta diru-laguntzetan. Diru publikoez nonahi jabetu zarete, osperik handieneko erakundeetatik hasi eta haur-eskola nahiz nazioarteko solidaritate programetaraino; azpiegitura ekipamenduetatik hasi eta ospitaletako horniduren kontratuetaraino. Ez da zuek ez duzuela Kanten lege etikoaren arrastorik ere, ez; da, egia totala da, zuek gizatxar koadrila erabatekoa zaretela.<\/p>\n<p>Hasiera-hasieratik, analfabetoez, zozoiloez, psikopatez, jainkojaleez, ustelez, eskrupulurik gabeko lotsagabeez, ultra-atzerakoiez, aprobetxategi eta inutilez eratu zenuen zuk gobernua; denak, noski, nondik zer harrapatzeko pronto; den-denak, jendea larrutuz, baldinbetan, guztioi bizitza garrazteko prest. Zuek eragin duzue, zeuen eredu neofrankistez, parerik gabeko inboluzio demokratikoa. Zuek zapaldu dituzue eskubideak eta libertateak; zuek kendu duzue demokrazia gune publikoetatik; zuek bihurtu duzue langileria esklabo, jendea pobreagotuz, emigratzera behartuz, langabe larriak emendatuz, pentsiodunei lapurtuz, ezinduei laguntzak ukatuz, herri altxorra murriztuz.<\/p>\n<p>Goitik beheraino usteldu duzue zuek Estatua; administrazio osoa bete duzue funtzionario salkorrez, senitartekoez, jan-txakurrez, ahaidez, adiskideez edota, besterik gabe, ipurdi miazkatzaileez. Hedabide publikoak: zuek desegin duzue horien objektibotasuna; agit\/prop delakoaren aparatu gisa setatsu darabiltzazue; \u201cliberalismo\u201d deitzen diozuen faszismo \u201cadeitsu\u201d eta irribarretsuz jantziak dauzkazue nabarmen. Kazetari probokatzaileak: benetako lakaio, propio dauzkazue enpresa handien (Corte Ingl\u00e9s-en eta auskalo zenbat gehiagoren) soldatape zuzenean, herritarrak oro engainatuz. Baita soldata gehigarri franko kobratu duen lotsagabe mordoa ere; Valentzia, Madril, Galizia estafatu duena, besteak beste. Zuen diru-gose azkengabearekin, zuen gaitasun ezaz eta zuen ergelkeria erremediorik gabearekin herria izorratu duzue.<\/p>\n<p>Katalanak badoaz, eta ondo egingo dute; duintasun pittin bat duenak ezin baitu jasan lapur ustel lotsagabeez gobernaturik egotea. Hondamendiak urte asko iraungo du; eta arduradun nagusia zeu zara, soldata gehigarriena. Zoazte. Zoazte zuen herritarren desohorez, isekaz eta mespretxuz blai. Pasa zaitezte, baina, kutxatik aurrena; itzul ebatsia; presenta epailearengana.<\/p>\n<p><em>(Ram\u00f3n Cotarelo, idazle katedradun politologo madrildarraren karta duzu honako hau).<\/em><\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-09-27<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nire kopetarik beltzenez; aurpegi muzinik ilunenez: Badirudi bazoaztela. Bazen garaia. Zu zeu, akaina bazina bezala poltronari atxikia, zeure ahalegin guziez iraunean iraunez, Moncloako zure jarlekuari uko egin baino herria hondora joan zedin nahiago izanez; zuk zeuk ez duzu kaltea besterik eragin, gehien-gehienengan. Gezurtia zu, hantustea, autoritarioa, goienekoen morroia, ustezko ustela; lapurren eta ustelen babeslea, faltsua, [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/434"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=434"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/434\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":436,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/434\/revisions\/436"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=434"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=434"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=434"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}