{"id":437,"date":"2017-10-04T07:57:40","date_gmt":"2017-10-04T06:57:40","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=437"},"modified":"2017-10-04T07:57:40","modified_gmt":"2017-10-04T06:57:40","slug":"sagulur","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/10\/04\/sagulur\/","title":{"rendered":"SAGULUR"},"content":{"rendered":"<p>Hona hemen Sagulur izeneko mundu honetako bazter baten historia. Sagulur sagutxo guztiak bizi ziren tokia zen; zu eta ni bizi garen bezalaxe. Parlamentua zeukaten, eta lau urtez behin hauteskundeak izaten zituzten. Sailean abiatzen ziren hauteslekuetara, tipi-tapa, botoa ematera, ttak-ttak-ttak\u2026 Batzuen batzuek emozioa ere sentitzen zuten, lau urtez behingoa, zuk eta nik bezalaxe. Eta hauteskunde aldi bakoitzean, hautestontzietara jo eta gobernu bat hautatzen zuten: alimaleko katu beltz gizenez osatutako gobernua. Hori bai, saguek katuen gobernamendua hautatzea sinesgaitza gertatzen bazaizu, atzera begiratu besterik ez duzu Kanadaren azken laurogeita hamar urteetan, orduan ikusiko baituzu haiek (saguak) ez direla gu (zu eta biok) baino ergelagoak.<\/p>\n<p>Katuen kontra ez naiz ari. Katuak bizilagun onak ziren; gobernua duinik gidatzen zuten, beren gisa. Alegia, legeak onak zirela katuentzat. Ordea, lege horiexek ez ziren batere onak saguentzat. Legeetako batek hala zioen: \u00abSagu-zuloen sarrerek katuak bere hatzamarrak bertan aise sartzeko adinako handiak behar dute izan\u00bb. Beste lege batek, berriz: \u00abSaguek abiadura mugatu batean ibili behar dute, katuak gosaria neke handirik gabe lor ahal dezan\u00bb\u2026 Legeok onak ziren katuentzat; oso latzak, saguentzat. Eta saguak geroz eta estuago eta larriago sentitu zirenean, gehiago eraman ezinean, derrigor zerbait egin beharra zegoela erabaki zuten. Lekaixoka hasi, hautestontzietara sailean goazen-goazenka joan eta, katu beltzen kontra bozkatuz, katu zuriak zituzten hautatu.<\/p>\n<p>Katu zuriek, izan ere, kanpaina jeniala egina baitzuten: \u00abSagulur honek zer behar du\u2026!? Ikusmolde berri bat, eta kito!\u00bb, esaten zuten. Eta hurrena gero: \u00abSagulur honen arazoa sagu-zuloetako sarrera biribilak dira\u2026 Guk, hautatzen bagaituzue, sarrera karratuak ezarriko ditugu nahitaez\u00bb. Agindu eta egin. Eta sarrera karratuak biribilak halako bi baziren zabal-altuan, eta katuak hanka biak ere sar zitzakeen barrura. Saguen bizimoduak okerragora egin zuen. Eta ja gehiago eraman ezin izan zutenean, katu zurien kontra bozkatu eta katu beltzak hautatu zituzten berriro. Hurrena, zurien alde egin zuten; hurrenagokoan, beltzen alde\u2026 Katu erdi txuri eta erdi beltzekin ere ibili ziren tratuan; koalizioa, esaten zioten. Katu pinttoekin ere saiatu zuten gobernu aldi bat; saguen gisako nahi omen zuten izan, baina katuen moduan jaten zuten.<\/p>\n<p>Arazoa ez zetzan katuen larru kolorean; arazoa zen\u2026 katuak zirela! Eta, katuak zirenez, normala denez, katuen interesen arabera ikusten zuten berek arazoa, eta ez saguen gogoen baitan. Behin, urrutitik etorritako sagutxo batek burutapen txit egokia izan zuen: \u00abLagunok, zergatik behin eta berriz hautatzen dugu katuez osatutako gobernua\u2026!? Zergatik ez dugu, behin betiko, saguez osatutako gobernua hautatzen\u2026!?\u00bb. Eta: \u00abOoohhh!!! \u2013izutu ziren\u2013. Komunista da! Separatista!!\u00bb. Eta kartzelara eraman zuten xixt\u2026 Azkenik, zera gogorarazi nahi dizuet: gizon edo sagu bat giltzaperatu liteke; baina, ideia bat behin ere ez.<\/p>\n<p>(Batetik, jakizu Clarence Gillis-en fabula dela hau, Thomas C. Douglas-ek hitzaldi famatuan mundura zabaldua, 1962an: \u201cMouseland\u201d. Interneten ikus-entzun dezakezu ingelesez\u2026 Bestalde, letu ezazu berriz, xaltoka bada ere, nire euskarazko bertsio hau, bi agindurekin: bat, <em>Kanada<\/em> datorrenean, zuk Katalunia, Euskal Herria, Kurdistan, Korsika\u2026 nahi duzuna letu; bi, <em>komunista<\/em> dioenean, zuk independentista, sezesionista, matxino, traidore, abertzale\u2026 Ea, bada\u2026).<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-09-04<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hona hemen Sagulur izeneko mundu honetako bazter baten historia. Sagulur sagutxo guztiak bizi ziren tokia zen; zu eta ni bizi garen bezalaxe. Parlamentua zeukaten, eta lau urtez behin hauteskundeak izaten zituzten. Sailean abiatzen ziren hauteslekuetara, tipi-tapa, botoa ematera, ttak-ttak-ttak\u2026 Batzuen batzuek emozioa ere sentitzen zuten, lau urtez behingoa, zuk eta nik bezalaxe. Eta hauteskunde aldi [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/437"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=437"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/437\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":438,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/437\/revisions\/438"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=437"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=437"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=437"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}