{"id":439,"date":"2017-10-11T07:45:56","date_gmt":"2017-10-11T06:45:56","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=439"},"modified":"2017-10-11T07:45:56","modified_gmt":"2017-10-11T06:45:56","slug":"b-e-m-ga","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/10\/11\/b-e-m-ga\/","title":{"rendered":"B.E.M.GA"},"content":{"rendered":"<p>Udako oporrak ez dira joan zaharrak\u2026 Nik bezala honezkero zuk ere frankotan letuko zenuenez noski, oporraldietan sortzen eta pizten omen dira senar-emazteen arteko sesioak eta ika-mikak maiz. Ez nuke ezetzik esango\u2026 Kontua da, gure auzoan apartean gabeko bikote adintsu bat joan den abuztuan irten zela (ez dio axola nora) pozetan, eta irail hasieran biak itzuli zirela haserre. Hain haserre ere, ezen egunetan ez ezik asteetan ere ez baitzioten elkarri hitz zuzenik zuzendu, hainbesterainokoxea zen bien arteko herra eraman ezina.<\/p>\n<p>\u2014Hau ez da posible! \u2013esaten zuen gizonak.<\/p>\n<p>\u2014Zerbait egin behar dugu! \u2013andreak.<\/p>\n<p>Azkenean, urriaren lehen asterako Bikoteen Elkarbizitzarako Mintegia GipuzkoA-n, (B.E.M.GA)n, eman zuten izena bi-biek, Donostian. Baita lehen asteko hiru egun oso bertan eman ere bileraz eta ibileraz. Atzo kontatzen zidan senarrak han bizi izandakoen berri, irribarre argitsu atseginetan kontatu ere.<\/p>\n<p>BEMGA-ra sartu orduko, emazteari hala galdetu omen zioten, dapa!: \u00abZure senarrak zoriontsu egiten al zaitu? Zorioneko egiten zaitu benetan\u2026?\u00bb. Une hartan berak, gizonak, burua tentetu omen zuen harro, bai baitzekien uste osoz baietz erantzungo zuela andreak, horretan behinik behin egundo kexatu izan ez zitzaiolako. Emazteak, ordea, ezetz.<\/p>\n<p>\u2014Senarrak ez nau ni zoriontsu egiten\u2026<\/p>\n<p>Harritu omen zen zeharo nire auzoko laguna, eta, dipirri-daparra!, emazteak berak esan omen zituen han handik aurrerako guztiak, jarioan:<\/p>\n<p>\u2014Ez\u2026, senarrak ez nau ni zoriontsu egiten. Ni neu naiz zoriontsu! Ni zorioneko izan ala ez, ez dago bere baitan, neure baitan baizik. Nerez dago soil-soilik, eta ez beste inorez, nire zoriontasuna. Neuk deliberatzen dut aldiro, bizitzako une oro, zorionean bizi izatea. Izan ere, gure lur honetan nire zoriona inoren eta ezeren mendean balego, kezkatzekoa litzateke; kezkatzekoa, kuanto.<\/p>\n<p>\u00abHemen dena aldatzen baita etengabe: pertsona bera, aberastasunak, gorputza, klima, plazerrak eta abarra\u2026 Den-dena da aldatzen. Nire bizian, beraz, asko ikasi dut, asko, denborarekin. Eta zoriontsu izatera deliberatu naiz gaurgero; gainerako \u201czera\u201d guzti-guztiak \u201cesperientziak\u201d direla esaten dut ja: maitatu, barkatu, lagundu, ulertu, onartu, entzun, kontsolatu.<\/p>\n<p>\u00abJendeak han-hemen gehiegitan hala dio: \u201cEzin izan naiz ni zorioneko\u2026, gaixorik nagoelako, diruz eskas nabilelako, bero izugarria dagoelako, urliak irain egin didalako, sandiak dagoeneko maite ez nauelako, berendiak ni baloratzen ez dakielako\u2026\u201d. Zorioneko nornahi izan daiteke, ordea, gaixorik egon arren, diruz eskas ibili arren, bero egin arren, irainak jaso arren, maite-maitea ez izan arren, jendeak asko baloratu ez arren\u2026 Zoriona, jarrera delako.<\/p>\n<p>\u00abBizitza bizikletan ibiltzearen pare-parekoa dugu, horra: erori egiten gara eta lurra jotzen dugu, baldin eta pedalei eragiteari uzten badiogu. Bestela, joan goaz, kontrako nahiz aldeko haizeak joaz, argiak janez, arnas betean\u2026<\/p>\n<p>\u00abHas dezagun, hortaz, eguna egunero irribarre argitsu atsegin batekin. Askoz ere hobea delako argi bat piztea, ilunak madarikatzen ibiltzea baino. Eta eraginean eraginean, joanean joanean, ibilian ibilian\u2026, behin edo behin zerura begiratu eta izarrik ikusten ez badugu\u2026, goazen etxera, eguna argitu du eta\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-10-11<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Udako oporrak ez dira joan zaharrak\u2026 Nik bezala honezkero zuk ere frankotan letuko zenuenez noski, oporraldietan sortzen eta pizten omen dira senar-emazteen arteko sesioak eta ika-mikak maiz. Ez nuke ezetzik esango\u2026 Kontua da, gure auzoan apartean gabeko bikote adintsu bat joan den abuztuan irten zela (ez dio axola nora) pozetan, eta irail hasieran biak itzuli [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/439"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=439"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/439\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":440,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/439\/revisions\/440"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=439"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=439"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=439"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}