{"id":44,"date":"2013-05-08T10:47:05","date_gmt":"2013-05-08T09:47:05","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=44"},"modified":"2013-05-08T10:47:05","modified_gmt":"2013-05-08T09:47:05","slug":"zerga-ikuskaria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2013\/05\/08\/zerga-ikuskaria\/","title":{"rendered":"ZERGA-IKUSKARIA"},"content":{"rendered":"<p>Urtero-urtero maiatzak, gereziondora lorearen ederra nola, halaxe dakar gure etxeetara zergaren tema. Hala hemen nola Jerusalemen. Iaz gertatua izan behar du, agidanez. Sinagoga bateko kontu-liburuak miatzera agertu zen gizaseme mehe luze azal zimur bat. Zerka-ikuskaria omen zela bera. Bertako errabino zorro handi talo-musuak artatu zuen bisitaldian.<\/p>\n<p>Urteko kontu-liburu potoloa zazpi begiz aztertzen ari zela, errabinoarengana jiratu eta: \u00abBistan da \u2012esan zuen bisitariak\u2012, argizaria erruz erosi duzuela aurten. Zer egiten duzue ttanttaka erortzen den argizari hondar erreusekin?\u00bb. \u00abBa, begira \u2012sinagoga-buruak\u2012. Jaso, gorde eta argizari egileari entregatzen dizkiogu ostera. Hark ordainetan, noizik behin, argizari kaxa berri bat erregalatzen digu\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abEne, bada!\u00bb, erantzun zuen ikuskari jaun mutur iharrak, erretxindu samarrik, bere galdera txorrotxari hain halako buelta dotorea eman ziola ikusita. Eta petral jarraitu zuen gero ere galdera tuntun gaiztoak egiten: \u00abGailetak ere ausarki\u00a0 ekarriak dituzue\u2026 Zer egiten duzue gaileta horien guztien apurrekin?\u00bb. Errabino zorro handia ordurako konturatua zen estu hartu nahi zuela ikuskariak, eta: \u00abBa, begira, antzeko antzera jokatzen dugu: denak ondo bildu eta gaileta egileari itzultzen dizkiogu. Hark, tarteka-marteka, gaileta kaxaren bat ematen digu gero musu truk\u00bb. \u00abOndo da, ondo da\u00bb, jaun luze azal zimurrak.<\/p>\n<p>Burua hausten ari zen gizajoa, burua hausten kuanto, pentsaketan, errabino ernai hura ataka estuan nola arraio tximista jarri asmatu ezinda. Halako batean, hara non argitzen zaizkion burua eta begitartea, <em>orain ikusiko duk hik!,<\/em> bere kolkorako eginda. \u00abAizu, errabino; eta zer egiten duzue delako prepuzio edo buztan-mokoekin, horrenbeste erdainkuntzaren ondoren? Horrenbeste zirkuntzisio egin eta gero, zer, e!?\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abBa, hemen ez da ezer ere alferrik galtzen \u2012erantzun zion sinagogako buruak, bere talo-musuko begi ttikietan irri bihurria gordeta\u2012, hemen ezer ere ez denez alferrik galtzen. Ebakitako buztan-moko guztiak jaso eta gorde egiten ditugu, Zerga Biltzaileen Nagusiari Finantza Ministeriora bidaltzeko. Gero handik hark, noizetik noizera, urtean behin gutxi gorabehera, zakil bat bidaltzen digu, zakil konpletoa\u00bb.<\/p>\n<p align=\"right\"><em>Bizargorri<\/em>, 2013-05-08<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtero-urtero maiatzak, gereziondora lorearen ederra nola, halaxe dakar gure etxeetara zergaren tema. Hala hemen nola Jerusalemen. Iaz gertatua izan behar du, agidanez. Sinagoga bateko kontu-liburuak miatzera agertu zen gizaseme mehe luze azal zimur bat. Zerka-ikuskaria omen zela bera. Bertako errabino zorro handi talo-musuak artatu zuen bisitaldian. Urteko kontu-liburu potoloa zazpi begiz aztertzen ari zela, errabinoarengana [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[2],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=44"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=44"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=44"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=44"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}