{"id":441,"date":"2017-10-18T05:59:44","date_gmt":"2017-10-18T04:59:44","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=441"},"modified":"2017-10-18T06:03:08","modified_gmt":"2017-10-18T05:03:08","slug":"ehiztari-eta-arrantzari","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/10\/18\/ehiztari-eta-arrantzari\/","title":{"rendered":"EHIZTARI ETA ARRANTZARI"},"content":{"rendered":"<p>Urriarekin, hego-haizea harro; hego-haizearekin, usoak hegadan. Hala da legea. Eta usoen atzetik, ehiztariak batera eta bestera; ez dago argi zerbaiten bila ala gauza askoren ihesi\u2026 Elemena dira, kantidadea!, ehiztarien abenturak eta kalenturak. Hala ere, gehiago omen dira ehiztarien iruzurrak eta gezurrak. Uso bat bota eta bi galdu zitzaienekoa, ordubetean bi lagunek berrehun birigarro jo eta jaso eta jik eta jak lumatu omen zutenekoa; eskopeta berriaren analisi anatomiko, mekaniko, sintomatiko, informatikoa Ipar Ameriketan larrutik ordainduta egin berri dutenekoa\u2026 Gezurra franko, lodi-lodi.<\/p>\n<p>Historia isilak dio, behin, denbora asko ez dela, lau gizaseme gipuzkoar goierritarrek, eguneroko ezinezkoari neurria hartu nahian, azpi-jokoa egin omen zutela: beren Zamorako koto edo ehiza-eremua aitzakia, Madrilgo aireportuan autoa utzi eta Kubara joan omen zirela astebeterako. Pentsa zertara: larrutik ordaintzera berriz ere\u2026 Kukuak oker jo, ordea, eta beren auto aparkatua poliziak susmagarritzat jo, ateak ireki eta bertan topatu omen zituzten armak eta kartutxoak eta motxilak eta ehiza-pardelak erruz\u2026 Auto-jabearen etxera deitu omen zuten. Haren andreak hartu eta\u2026 Hortik aurrerako guztia esan gabe doa. Gezurre esan non Getari\u00f1, ta ni ba\u00f1o len zan atari\u00f1.<\/p>\n<p>Hala eta ere, ordea, ehiztaria bezain gezurtia omen da arrantzalea edota ibaietako arrantzaria ere. Aditu, bestela, honako beste historia isil-isilean gorde hau. Senar-emazteak Lesakan biziagatik, enpresa nagusia, kanadiarra, Oiartzunen zuen gizonak, arrantzari amorratuak. Behin, ustekabean total, senarrak deitzen dio lantokitik, larri bezain sinesgarri, emazteari etxera, esanez:<\/p>\n<p>\u2014Maitea, ez nuen inondik halakorik gaur espero. Egokiera aparta fortunatu zait, nire lanpostuan gora egiteko. Gure nagusiak zer?, eta Kanadara laguntzeko eskatu dit; zertara?, eta arrantzara. Marka da, gero! Enpresako ingurumari zabaleko bezerorik onenekin omen goaz. Nire beharra omen du. Ezin diot, laztana, aukera eder honi hutsik egin. Ez zaizu hala iruditzen\u2026!? Astebeterako arropak jarrizkidazu, hortaz; baita kanabera parea, zurda sortak eta amuak ere. Mesedez. Bulegotik irten eta berehala naiz hor, nire gauzen bila. Maite zaitut. Ah\u2026, eta ez ahaztu, faborez, nire zetazko pijama urdina sartzea.<\/p>\n<p>Harritu zen pittin bat emaztea; moskeatu. Izan ere, arrantzara joateko luxuzko pijama eraman nahi izatea ez da normala, normala ez denez. Halere, susmo txarrak txar susmo, senarraren esana zintzo bete zuen andreak\u2026 Joan zen senarra bidaian astebeterako\u2026 Bueltan, hara non agertzen zaion etxera, Lesakara, nekatuta baina kontent. Maleta utzi, pardela utzi, bi muxu eman eta:<\/p>\n<p>\u00abEta\u2026? Arrantza ona izan al duzu?\u00bb, emazteak. \u00abEz dakizu ondo \u2013senarrak\u2013. Amuarrain alerik ere ez dugu han utzi!\u00bb. \u00abPozten naiz\u00bb. \u00abBaina\u2026, zergatik ez zenidan nire pijama urdina sartu!? Garbi asko eskatu nizun, ba\u00bb. \u00abZure zetazko pijama urdina? Bai, sartu nizun\u00bb. \u00abBa, maleta guztia miatu nuen hiru bat aldiz, eta han ez zen pijama urdinaren arrastorik ere\u00bb. Eta andreak, orduan, akabera: \u00abArrantza tresnen pardela ireki izan bazenu, ikusiko zenukeen\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Hemendik aurrerakoa ere, esan gabe doa. Gezurra erran nuen Lesakan, eta etxetik bota ninduen presakan. Bertsotan ondo esanda: \u00abIgaliekin doanerako senarra txintxo itxuraz, emaztea zain atarian du azpil-bete konfituraz\u00bb.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-10-18<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urriarekin, hego-haizea harro; hego-haizearekin, usoak hegadan. Hala da legea. Eta usoen atzetik, ehiztariak batera eta bestera; ez dago argi zerbaiten bila ala gauza askoren ihesi\u2026 Elemena dira, kantidadea!, ehiztarien abenturak eta kalenturak. Hala ere, gehiago omen dira ehiztarien iruzurrak eta gezurrak. Uso bat bota eta bi galdu zitzaienekoa, ordubetean bi lagunek berrehun birigarro jo eta [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/441"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=441"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/441\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":444,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/441\/revisions\/444"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=441"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=441"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=441"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}