{"id":458,"date":"2017-11-22T09:26:16","date_gmt":"2017-11-22T08:26:16","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=458"},"modified":"2017-11-22T09:26:16","modified_gmt":"2017-11-22T08:26:16","slug":"osaba-tomas-haren-hiru-historia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/11\/22\/osaba-tomas-haren-hiru-historia\/","title":{"rendered":"OSABA TOMAS HAREN HIRU HISTORIA"},"content":{"rendered":"<p><em><\/em><\/p>\n<p>Orain dela ehun eta laurogeita bi urte, ekainaren hamabostean, Otxandiotik Durangon barrena Bego\u00f1araino Bilbo hartzera etorri eta bosgarren egunean juxtu, zauritu omen zuen \u2018bala\u2019 galdu batek hankan Zumalakarregi, karlisten jeneral handi ahaltsua\u2026 Haren herrikide naizen aldetio, Ormaiztegin Sanandresak hasteko direla, ezin isildu ditut nik gure Osaba Tomas haren hiru historia ahaztuak, desitxuratuak edo ezezagunak. Bai baititut nik hiru datu, iturri on-onetatik jasoak hirurak, inongo paperetan apenas atera direnak. Zorroztu, bada, lapitzak historia-zale, ikerlari eta artxibategietako zomorro guztiok, hiru sekretu esatera noazkizue-eta, labur-zurrean badarik ere.<\/p>\n<p>Bata da non eman omen zuen Tomas Zumalakarregik bere AZKEN GAUA, belaunean tiroz zauritu zuten aurrekoa: Bego\u00f1ako Zubizito estratako Etxezuri baserrian, Leginatar-enean. Datua, egia borobila omen dena, alafede.<\/p>\n<p>Bigarrena da, PATATA-TORTILLArena. Patata-tortilla, bai kuanto! Hainbat gerrilatan aipamen eta sona handiak egin zituen ormaiztiarrak asmatu bide zuen patata-tortilla, bere mutilekin Arabako lautadatik Nafarroako Allingo bailarara bildu zenetako batean. Nonbait, jateko gauza asko ez, baina patata eta arraultza franko tokatu (ostu, harrapatu\u2026) eta Aranburu bere sukaldariari horrela-eta-horrela eginarazi omen zion, Larriongo andreek erdi-jolasean aholkatuta. Ez da hau nik asmatua; Larrion inguruko herrietako zaharrei hala entzun izan diet\u2026 (Beasaindar malapartatuek odolkiaren ospe-izenak kendu zizkiguten, baina inork ez diezagula gaurtik geroenean ebats eta ken patata-tortillaren asmatzaileak ormaiztegiarrok garena, gure <em>\u00abOsaba Tomas\u00bb<\/em>-i esker).<\/p>\n<p>Eta da hirugarrena, TXINBERArena. Zumalakarregi, jaun jeneral karlista handia, ez zuen liberalen bala batek zauritu; ez zuen fusil-bala batek gerran hil. Zumalakarregi heriotzara abiarazi zuen tiro \u2018galdu\u2019 haren historia ez da ondo kontatzen. Hara zer gertatu omen zen benetan, agidanez. 1835eko ekainak 15 zituen. Bego\u00f1ako pikondoetan, artean Bilbon gerra-hotsik apenas zela, bi mutil koskor gordeka-gordeka txoritan zebiltzan \u201ctxinbera\u201d batekin (txinberak perdigoi gisakoak tiratzen ditu; txinboak txori batzuk dira; <em>txinbo<\/em> bilbotarrei esaten zaie). Mutikotako bat Azkuenaga zen; haren lagunaren izenik ez zaigu iritsi. Azkuenagarena zen txinbera, eta oso harro zegoen mutila bere armaz eta punteriaz. Hartan, arbola-tarte batetik, jo dute Bego\u00f1ako plaza, eta dezenteko distantziara, udaletxeko balkoitik Bilbo zabalera begira-begira, ikusi dituzte gizaseme batzuk zutik. Gure Azkuenaga honek apustu egin dio lagunari: \u00abHemendik tiratu eta baietz balkoia jo?\u00bb. Lagunak: \u00abEzetz!\u00bb. Tiro egin du Azkuenagak bere txinberaz eta jo du, tamalez, Tomas jauna belaun parean\u2026 Hortik aurrerakoa, nik besterik ezer esan gabe ere, historia jendeak jakina da. Handik hogeita bat egunera zendu zen Zegaman Zumalakarregi, 47 urterekin.<\/p>\n<p>Bi iturri duin fidagarriotatik jakin dut nik hirugarren hau. Batetik, Javier Gonzalez de Duranaren <em>\u00abAdolfo Guiard\u00bb<\/em> liburuko 15. orrialdean dator. Bestetik, nire lagun-zahar Jose Ram\u00f3n Alexandre Zearsolo Giart-ek, Mejikon jaio eta aspaldian gurekin Hondarribian bizi den <em>Josefo<\/em>-k, kontatu dit. Azkuenaga mutiko haren ondorengoa omen da, eta beren etxean honela kontatu izan omen dute urteetan, erdi isilka, Tomas Zumalakarregi jaun jeneral karlista handia nola eraman zuen perdigoi txiki \u00f1a\u00f1o ganorabako batek.<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-11-22<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Orain dela ehun eta laurogeita bi urte, ekainaren hamabostean, Otxandiotik Durangon barrena Bego\u00f1araino Bilbo hartzera etorri eta bosgarren egunean juxtu, zauritu omen zuen \u2018bala\u2019 galdu batek hankan Zumalakarregi, karlisten jeneral handi ahaltsua\u2026 Haren herrikide naizen aldetio, Ormaiztegin Sanandresak hasteko direla, ezin isildu ditut nik gure Osaba Tomas haren hiru historia ahaztuak, desitxuratuak edo ezezagunak. Bai [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/458"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=458"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/458\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":459,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/458\/revisions\/459"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=458"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=458"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=458"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}