{"id":464,"date":"2017-12-06T09:27:38","date_gmt":"2017-12-06T08:27:38","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=464"},"modified":"2017-12-06T09:27:38","modified_gmt":"2017-12-06T08:27:38","slug":"familiaren-mataza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/12\/06\/familiaren-mataza\/","title":{"rendered":"FAMILIAREN MATAZA"},"content":{"rendered":"<p>Beste ezer baino lehen, ager dezadan argi eta garbi zer den mataza. Inoiz zuetako batzuen batzuek kalean gelditu eta, aho-beteka ez bada, hitz estalika, errieta egin izan didazue, esanez ez omen dagoela kristaurik nire euskara hau hasi eta buka ulertuko duenik; lexiko gaitza, gaitzegia omen darabilt\u2026 Aditu, bada: mataza hari edo artile bildu mordoa da; eta, ondorioz, gauza nahasia adierazteko erabiltzen dugu euskaldunok. Behin hori argituta, goazen harira.<\/p>\n<p>Forges umorista espainiarrak esan omen zuen behin, amodioa kimika dela; ezkontzarena, fisika; eta dibortzioa, matematika. Kimika, fisika, matematika: hiru hanka horien gainean eraikitzen dira, hortaz, gizakion familia mahaiak. Sinplea dirudi; baina gauzarik sinpleenak maiz nahasten eta korapilatzen ditugu (edo zaizkigu), matematika kalamatrika bihurtuz.<\/p>\n<p>Kalamatrika horietako bat dakart gaurkoan hona, zuen entretenigarri: familia baten mataza nahasi baino nahasiagoa. Gezurra dirudi halako mataza motroiloa inoren etxetan gerta litekeenik; gerta liteke, ordea, sinesteak lan badu ere. Posible da; ez da ezinezkoa. Ulertzen ez baduzue, ez egin, arren, nire erru: euskara erraz sanoan dago eta ez da hemen lexiko toxikorik oraingoan.<\/p>\n<p>Ezezagun batek bidali berri didan gutuna erakutsiko dizuet, haren familiako matazaz: alarguna, alaba, aita, ezkontza, aitaginarreba, ni, alabaordea, erditzea, anaia, ama, osaba, andrea, aitona\u2026 Hari mutur mordoa mataza bakar baterako, aurki ikusiko duzuenez. Familiaren paraderoa! Atarramentu xelebrea baiki, etxe baterako. Hamaika aditzeko gaudela, baina oraindaino halakorik\u2026!<\/p>\n<p>Testua hotza da, laua, soila; batere apaindurarik gabea. Testua laburra da; irakurtzen ez du lanik. Ordea, gutunean kontatzen didan historia (erreala, agidanean) goitik behera dena zuzen konprenitzeko, buruhauste bat baino gehiago izango duzue, noski. Hala eta ere, gozamena bermatzen dizuet, alafede. Ez alferrik gabiltza hemen \u201csolasean jolasean\u201d, ia beti\u2026 Zoazte poliki, zabiltzate tentuz, egin ezazue eskema paperean, egiazta pausuak posibleak ote diren\u2026 Agintzen dizuet ez duzuela hola-ta-hola honen pareko denbora pasarik, ez sudokurik, ez hieroglifikorik, hain gutxi gurutzegramarik, hain adi eta zurt mantenduko zaituenik.<\/p>\n<p>\u00abNire historia kontatuko dizut. Andre alargun batekin esposatu nintzen, orain urte batzuk, zorigaitzez. Alaba bat zeukan lehendik berak. Jakin izan banu, berehala esposatuko nintzen\u2026 Gure aita, berriz, alargundurik bizi zen, tamalez\u2026 Enamoratu eta nire andrearen alabarekin ezkondu zen. Hartara, nire andrea bere aitaginarrebaren amaginarreba bilakatu zen; nire alabaordea, berriz, neure ama; eta, aldi berean, gure aita neure suhi.<\/p>\n<p>\u00abHandik gutxira, nire amaordea mutikotxo batez erditu zen. Haur hori, nire anaia izaki, nire andrearen biloba zen; hartara, hortaz, ni neu neure anaiaren aitona bilakatu nintzen.<\/p>\n<p>\u00abDenbora joanean, nire andrea ere mutiltxo batez zen erditu; zeina, nire amaren anaia izaki, gure aitaren koinatu eta haren seme-alaben osaba gertatu baitzen. Nire andrea haren alabaren amaginarreba bilakatu zen. Eta ni, berriz, neure amaren aita naiz; gure aita eta bere andrea neure semeak dira. Ni neu naiz, gainera, neure aitona\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-12-06<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Beste ezer baino lehen, ager dezadan argi eta garbi zer den mataza. Inoiz zuetako batzuen batzuek kalean gelditu eta, aho-beteka ez bada, hitz estalika, errieta egin izan didazue, esanez ez omen dagoela kristaurik nire euskara hau hasi eta buka ulertuko duenik; lexiko gaitza, gaitzegia omen darabilt\u2026 Aditu, bada: mataza hari edo artile bildu mordoa da; [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/464"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=464"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/464\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":465,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/464\/revisions\/465"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=464"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=464"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=464"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}