{"id":468,"date":"2017-12-20T08:24:04","date_gmt":"2017-12-20T07:24:04","guid":{"rendered":"http:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/?p=468"},"modified":"2017-12-20T08:24:04","modified_gmt":"2017-12-20T07:24:04","slug":"erkin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/2017\/12\/20\/erkin\/","title":{"rendered":"ERKIN"},"content":{"rendered":"<p>Egunotan, eguna ez dik argitzen; egunotan, iluna luzeago bizi duk argia baino; egunotan, haizeak ez dik epel gozotik ezer\u2026 Egunotan, lurrera jausiko dituk azken hostoak arboletatik; egunotan, betiko galduko dituk aurtengo azken egunak egutegietatik; egunotan, zeharo zurituko dituk elurrez gainak\u2026 Egunotan, hotzetan eta hezetan, ezarenak zizelkatzen ari haiz hi, muzin\u2026 Egunotan, \u00abez bakarrik Bruselan zeudek galtza bete lan\u00bb.<\/p>\n<p>Batetik, aurki (heuk ere ez dakik zehazki zein egunetan noiz) ospitaletik deitu eta ospitalera eramango haute, mahaira, ebakuntza hiretzat larria egitera: eskuin belaunean protesia ezarriko diate. Momentuz. Hurrena, laster, baita ezker belaunean ere. Bi hanketatik aspalditxoan habil, ibili ere, moldakaitz, neketsu, sufrikariotan\u2026 Zirt edo zart, zerbait egiteko garaia iritsi zaik, \u00abheure buruaren kontra, heure buruaren alde\u00bb.<\/p>\n<p>Bestetik, berriz, dagoeneko hamaika urteetan hamaikatxo artikulutxo idatzi izan duk plazerrez heure etxean, baita euskal herritarren atseginerako heure letren larrera eraman ere: lehenago periodikoan, xox batzuen trukean; azkenaldian blogari, ustezko pox batzuen esperantzan. Norbere plazerrez jardutea eta besteren atseginerako lan egitea oso-oso ona omen dela, ziotek sikologoek, osasun mentalerako\u2026 Zakurraren putza. Hire kasuan ez duk, bada, halakorik fortunatu! Total habil ahul eta \u00aberkin\u00bb.<\/p>\n<p>Nekatu haiz, aspertu haiz, ahitu haiz. Gogogabetuta hago zeharo bi mila eta hamazazpiko urte honen hondar-hondarrean. Inork ez dik kasurik egiten. Hemengoa haiz, baina ez (h)onerakoa, agidanez. Lehenago, periodikoan, idazlan serioak, sozialak, fundamentuzkoak eskaintzen hizkion irakurleari (!?). Publikatu nahi izan dituk han-hemen. Ezetz hemen eta ezetz han. \u00abHi atetik sartzen haizenean, isildu egiten dituk denak\u00bb, buruarekin ezezka.<\/p>\n<p>Gerora, blogerako, hala egin hion heure buruari: \u00abClown ikastaroan egin ezak hik buelta, aspergarria izaten aspertu haiz eta\u00bb. \u00abSudur gorri bat ipini behar izan duk tarteko, sudur puntan jartzen zaian guztia egiteko\u00bb. Eta, solasean jolasean, blog honetantxe hasi hintzen pailazoarenak egiten, irakurlearen (!?) entretenigarri. Ez alferrik! Isilik segitzen ditek (ia) denek\u2026 Lehen aspertu eta orain ahitu egin haiz. Akabo eta kito. \u00abHorrelakoxea baita gu prostituton papera: irabazten dugula ere, galtzen ateratzen gera\u00bb.<\/p>\n<p>Segitu beharko duk noski oraindik beste pixka batean. Baina aurki datorke azkena. Aurki, urtarrila behetik gora hasiko denean; aurki, ospitalera eramango hautenean, asteazkenen batean ez duk hire idazlanik hemen agertuko. Agian, puska baterako. Hala eta ere, jakina, hire idatzi zaharrak hor zeudek, jasoak eta gordeak, irakurri (!?) nahi dituenarentzat. \u00abLehengoekin ta gaurkoengandik, blogtxo hau gerokoentzat\u00bb.<\/p>\n<p>Erkin habil\u2026 Hankak nekatu zaizkik (ez hago inorako), besoak aspertu zaizkik (ez dik honek pena balio), burua zuritu eta ahitu zaik (ez duk zer esanik ja)\u2026 Beraz eta hortaz, bota ezak behingoagatik garbi gordean daukaana: \u201cInork nahi badu nik hemen honetan segitzea, hamaika irakurle zaleen sinadurak beharko dizkit erakutsi\u201d. Hori duk-eta; bota duk! Izan ere, bertsolariak bezala idazleak ere behar baitik epela, estima eta txaloa. \u00abDuzun inbidia horrek zimeldu zaitu zu\u00bb jaulkiko dik, noski, bakarren batek, baina igual ziok, motel\u2026<\/p>\n<p><em>Bizargorri<\/em>, 2017-12-20<\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egunotan, eguna ez dik argitzen; egunotan, iluna luzeago bizi duk argia baino; egunotan, haizeak ez dik epel gozotik ezer\u2026 Egunotan, lurrera jausiko dituk azken hostoak arboletatik; egunotan, betiko galduko dituk aurtengo azken egunak egutegietatik; egunotan, zeharo zurituko dituk elurrez gainak\u2026 Egunotan, hotzetan eta hezetan, ezarenak zizelkatzen ari haiz hi, muzin\u2026 Egunotan, \u00abez bakarrik Bruselan zeudek [&hellip;]<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":79,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/468"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/users\/79"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=468"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/468\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":469,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/468\/revisions\/469"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=468"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=468"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.diariovasco.com\/bai-horixe-bizargorri\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=468"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}